Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

26 IKASGAIA

Zergatik existitzen dira gaiztakeria eta sufrimendua?

Zergatik existitzen dira gaiztakeria eta sufrimendua?

Ezbeharren bat gertatzen denean, normala da galdetzea: Zergatik? Bibliak galdera hau erantzuten du, eta honek asko pozten gaitu!

1. Nola sartu zuen Satanasek gaiztakeria munduan?

Satanas Jainkoaren aurka errebelatu zen. Satanasek mundua agindu nahi zuen. Horretarako, Adam eta Eba berarekin elkartzea lortu zuen. Hau lortzeko gezur bat esan zion Ebari (Hasiera 3:1-5). Jehobak, gaizki jokatuz, ona zen zerbait ezkutatzen ziela pentsarazi zion. Berak esaten zuenez, gizakiak zoriontsuagoak izango ziren Jainkoa obeditzen ez bazuten. Satanasek lehen gezurra bota zuen, Eba ez zela hilko esatean. Horregatik, Bibliak Satanas gezurti eta gezurraren aita dela dio (Joan 8:44).

2. Zer erabaki zuten Adamek eta Ebak?

Jehoba Adamekin eta Ebarekin oso eskuzabala izan zen. Izan ere, Edengo lorategiko zuhaitz guztietatik jan zezaketela esan zien, batetik izan ezik (Hasiera 2:15-17). Hala ere, debekatutako zuhaitz honetatik jatea erabaki zuten. Ebak «hartu zuen, beraz, haren fruituetariko bat eta jan egin zuen». Ondoren, Adamek «jan egin zuen» (Hasiera 3:6). Biek Jainkoa desobeditu zuten. Adam eta Eba perfektuak zirenez, zuzen jokatzea ez zen zaila beraientzat. Baina, Jainkoa desobeditzea erabaki zuten. Hau egitean, bekatu egin zuten, Jainkoaren agintaritza baztertuz. Erabaki honek, sekulako sufrimendua eragin zien (Hasiera 3:16-19).

3. Nola eragin zigun Adamek eta Ebak hartutako erabakiak?

Adam eta Eba bekatu egitean inperfektu bihurtu ziren. Ondorioz, euren ondorengo guztiek inperfekzioa jaso zuten. Adami buruz hitz egiterakoan, Bibliak honakoa dio: «Gizon baten bidez sartu zen bekatua munduan, eta bekatuaren bidez heriotza; horrela, gizon-emakume guztiengana zabaldu zen heriotza» (Erromatarrei 5:12).

Arrazoi desberdin askorengatik sufritzen dugu. Batzuetan, hartzen ditugun erabaki txarrek sufrimendua sortzen digute. Beste batzuetan, besteek hartutako erabaki txarren erruz sufritzen dugu. Eta okerreko unean eta okerreko tokian egoteagatik ere sufritu dezakegu (Irakurri Kohelet 9:11, 12).

SAKONDUZ

Aztertu zergatik Jainkoa ez den gaur egun munduan dagoen gaiztakeria eta sufrimenduen erruduna. Gainera, ikusi nola sentitzen den guk sufritzen dugunean.

4. Nor da gure sufrimenduaren erruduna?

Pertsona askok, mundu osoa Jainkoaren agindupean dagoela sinesten dute. Baina egia al da? Ikusi BIDEOA.

Irakurri Santiago 1:13 eta 1 Joan 5:19 eta aztertu elkarrekin:

  • Sufrimenduaren eta gaiztakeriaren erruduna al da Jainkoa?

5. Zer ondorio egon dira Satanas agintzen hasi denetik?

Irakurri Hasiera 3:1-6 eta aztertu elkarrekin:

  • Zer gezur esan zuen Satanasek? (Ikusi 4 eta 5 bertsetak)

  • Jehoba gizakiontzat ona zen zerbait ezkutatzen ari zela ulertzera eman zuen Satanasek. Nola egin zuen hau?

  • Satanasen ustez, zoriontsu izateko Jehoba gure agintari izatea behar al dugu?

Irakurri Kohelet 8:9 eta aztertu elkarrekin:

  • Jehoba mundu honetako agintaria izan ez den garai honetan, zer gertatu da?

  1. A) Adam eta Eba perfektuak ziren eta Paradisuan bizi ziren. Baina, Satanasi entzun zioten eta Jehobaren aurka errebelatu ziren.

  2. B) Gizakia errebelatu ondoren, mundu osoa bekatuz, sufrimenduz eta heriotzaz bete egin zen.

  3. C) Jehobak bekatuarekin, sufrimenduarekin eta heriotzarekin amaituko du. Berriz ere, gizakiak perfektuak izango dira eta Paradisu batean biziko dira.

6. Jehoba gure sufrimenduaz arduratzen da

Axola al zaio Jainkoari gure sufrimendua? Aztertu ezazu Dabid erregeak eta Pedro apostoluak idatzi zutena. Irakurri 31. Salmoa 8 [31:7, NWT] eta 1 Pedro 5:7 eta aztertu elkarrekin:

  • Nola sentitzen zara Jehoba gure sufrimenduaz arduratzen dela jakitean?

7. Jainkoak sufrimendu guztiarekin amaituko du

Irakurri Isaias 65:17 eta Apokalipsia 21:3, 4 eta aztertu elkarrekin:

  • Jehobak gizakiok sufritu ditugun gauza txar guztien kalteak konponduko ditu. Zergatik da kontsolagarria hau jakitea?

Ba al zenekien?

Satanasek lehenengo gezurra kontatzean, Jehobaren izen ona zikindu zuen. Hau da, Jehobari buruz gauza txarrak kontatu zituen, agintari zuzena eta maitekorra ez dela esanez. Laster, Jehobak gizakion sufrimendua konpontzen duenean, bere izen ona berreskuratuko du. Honela, bere agintaritza hoberena dela frogatuko du. Jehobak bere izen ona berreskuratzea, unibertsoko gauzarik garrantzitsuena da (Mateo 6:9, 10).

ZER DIO JENDEAK? «Jainkoak sufritzeko egin gintuen».

  • Eta zuk, zer esango zenuke?

LABURPENA

Satanas eta lehenengo bi gizakiak, munduan dagoen gaiztakeriaren eta sufrimenduaren errudun nagusiak dira. Jehoba gure sufrimenduaz bihotzez arduratzen da eta laster konpondu egingo du.

Berrikuspena

  • Zer gezur kontatu zion Satanasek Ebari?

  • Nola eragiten digu Adam eta Ebaren errebelioak?

  • Nola dakigu Jehoba gure sufrimenduaz arduratzen dela?

Helburuak

GEHIAGO IKASTEKO

Ikasi zer den bekatua Bibliaren arabera.

«Zer da bekatua?» (Web artikulua)

Irakurri gehiago Edengo lorategian Satanasek egin zuen galderari buruz.

«Zergatik uzten du Jainkoak sufrimendua izaten?» (La Atalaya edo La Tour de Garde, 2014 urtarrilak 1)

Aztertu galdera zail batzuei ematen zaizkien erantzun kontsolagarriak.

«Zergatik gertatu zen Holokaustoa? Zergatik ez zuen eten Jainkoak?» (Web artikulua)

Zer ikasi zuen gizon batek bere inguruan ikusitako sufrimenduaz?

Orain ez naiz bakarrik sentitzen (5:09)