TALAIA (IKASKETARAKO EDIZIOA)

Ezagutu Jehobaren nahia

Euskara
Ezagutu Jehobaren nahia
/assets/ct/28ada02fb0/images/syn_placeholder_sqr.png
w05 5/15 25. or.
Ezagutu Jehobaren nahia

Ezagutu Jehobaren nahia

«Erakutsi niri zure bideak, nik zu ezagutu ahal izateko» (IRTEERA 33:13NWT).

1, 2. a) Egiptoar batek hebrear bat gaizki tratatzen zuela ikustean, zergatik erantzun zuen Moisesek egin zuen bezala? b) Zer ikasi behar izan zuen Moisesek Jehoba zerbitzatzeko?

 MOISES faraoiaren etxean hazi zen eta Egiptoko agintari izateko trebatua izan zen. Hala ere, Moisesek bazekien ez zela egiptoarra, baizik eta bere gurasoak hebrearrak zirela. 40 urte zituenean, bere anaiak —Israelgo semeak— egiten ari zirena ikustera atera zen. Egiptoar batek hebrear bat gaizki tratatzen zuela ikustean, Moisesek biolentziaz erantzun zuen eta egiptoarra hil zuen. Izan ere, Jehobaren herria defendatu nahi izan zuen. Gainera, Jehobak bere anaiak salbatzeko bera erabiltzen ari zela pentsatu zuen (Eginak 7:21-25; Hebrearrei 11:24, 25). Baina faraoiak Moisesek egin zuena jakin zuenean, bera hiltzen saiatu zen eta honek ihes egin behar izan zuen bere bizia salbatzeko (Irteera 2:11-15). Jehobak Moises erabili ahal izateko, Moisesek Jehobaren bideak hobeto ezagutu behar zituen. Prest egongo al zen ikasteko? (25. Salmoa 9).

2 Hurrengo 40 urteetan, Moises erbesteratua izan eta artzain bezala bizi izan zen. Nahiz eta bere anaia hebrearrek ez zutela Moises estimatzen eman ahal zuen, bera ez zen horregatik dezepzionatu. Alderantziz, Jainkoak gertatzen utzi zuen egoera hori onartu zuen. Urte horietan zehar Moises besteen errekonozimendua jaso ez zuen arren, Jehobaren trebakuntza jaso zuen. Beranduago, Jehobak hurrengoa idaztera inspiratu zuen Moises: «Benetan gizon apala zen Moises, munduko gizonik apalena» (Zenbakiak 12:3). Jehobak modu bikainetan erabili zuen Moises. Guk ere egoera zailei lasaitasunez egiten badiegu aurre, Jehobak bedeinkatuko gaitu (Sofonias 2:3).

Jasotako eginkizuna

3, 4. a) Zer eginkizun eman zion Jehobak Moisesi? b) Zer laguntza jaso zuen Moisesek?

3 Egun batean, Jehobak aingeru baten bitartez Moisesi hitz egin zion Horeb menditik gertu, Sinai penintsulan. Honakoa esan zion: «Ongi ikusia dut nire herriaren atsekabea Egipton eta entzuna haien oihua zapaltzaileen zigorpean; bai, ohartu naiz haien oinazeaz. Egiptoarren eskuetatik libratzera etorri naiz eta lurralde honetatik, esnea eta eztia darizkion lurralde zabal eta jori [edo oparo] batera igoaraztera» (Irteera 3:2, 7, 8). Jehobak Moises bere herria askatzeko erabiliko zuen, baina gauzak Jehobaren modura egin behar zituen.

4 Jehobaren aingeruak jarraitu zuen esaten: «Zoaz, bada; faraoiagana bidaltzen zaitut, ene herria, israeldarrak, Egiptotik atera ditzazun». Moisesek zalantza egin zuen. Ez zen gai sentitzen, eta egia da bere kabuz ezin izango zuela egin. Hala ere, Jehobak hau ziurtatu zion: «Zeurekin izango nauzu» (Irteera 3:10-12). Jehobak Moisesi mirariak egiteko gaitasuna eman zion. Horrela, argi geratuko zen Jainkoak benetan bidali zuela. Gainera, Moisesen anaia, Aaron, bozeramaile bezala joango zen berarekin. Jehobak zer esan eta zer egin behar zuten irakatsiko zien (Irteera 4:1-17). Beteko al zuen Moisesek eginkizun hori leialtasunez?

5. Zergatik izan zen Israeldarren jarrera erronka bat Moisesentzat?

5 Hasieran, Israelen ardura zuten gizonek Moisesi eta Aaroni sinetsi egin zioten (Irteera 4:29-31). Hala ere, laster, «langilezain israeldarrak» Moisesi eta bere anaiari errua botatzen hasi zitzaien faraoiak eta bere zerbitzariek beraiek gorrotatzen zituztelako (Irteera 5:19-21; 6:9). Israeldarrak Egiptotik irteten ari zirenean eta egiptoar armada atzetik zetorrela ikustean, beldurtu egin ziren. Itsaso Gorria aurrean eta armada atzean zutela, israeldarrak harrapatuta sentitu ziren, eta Moisesi bota zioten errua. Eta zuk, nola erantzungo zenuke? Nahiz eta israeldarrek itsasontzirik ez izan, Moisesek, Jehobaren gidaritzapean, kanpamentua uzteko agindu zien. Orduan, Jainkoak Itsaso Gorriaren urak zatitu eta itsas hondoa lehortu zuen israeldarrak handik pasa ahal izateko (Irteera 14:1-22).

Askatasuna baino inportanteagoa zen zerbait

6. Zer erakutsi zion Jehobak Moisesi eginkizuna ematean?

6 Moisesi eginkizun hori eman zionean, Jehobak bere izena gauzarik garrantzitsuena zela erakutsi zion. Moisesek eta israeldarrek Jehoba eta bere izena errespetatu behar zuten. Moisesek bere izenari buruz galdetu zioenean, Jehobak honela erantzun zion: «Nik izatea erabakitzen dudana izango naiz ni». Gainera, Moisesek israeldarrei honakoa esan behar zien: «Jehobak, zuen arbasoen Jainkoak, Abrahamen Jainkoak, Isaaken Jainkoak eta Jakoben Jainkoak, zuengana bidali nau». Jehobak gehitu zuen: «Hau da nire izena betiko, eta honela gogoratuko naute belaunaldiz belaunaldi» (Irteera 3:13-15NWT). Gaur egun ere, Jehobaren zerbitzariek mundu osoan bere izena erabili eta errespetatzen dute (Isaias 12:4, 5; 43:10-12NWT).

7. Zer egin behar izan zuen Moisesek Jainkoak aginduta faraoiak harrokeriaz jokatu arren?

7 Moises eta Aaron faraoiarengana joan ziren, eta Jehobaren mezua eman zioten. Baina faraoiak harrokeriaz erantzun zuen: «Eta nor da Jaun [Jehoba, NWT] hori, nik haren esana bete eta israeldarrei joaten uzteko? Ez dut halako Jaunik ezagutzen, eta israeldarrei ez diet joaten utziko» (Irteera 5:1, 2). Faraoiak gezurtia eta krudela zela erakutsi zuen arren, Jehobak Moises behin eta berriz mezua ematera bidali zuen (Irteera 7:14-16, 20-23; 7:26, 27 [8:1, 2, NWT]; 8:16 [8:20, NWT]). Moisesek faraoia haserretzen ari zela ikusi zuen. Ezer onik ekarriko al zuen berriz ere faraoiarengana joateak? Israeldarrek aske izateko irrikaz zeuden, baina faraoiak ezezkoa ematen jarraitu zuen. Zer egingo zenuke zuk?

8. Zer emaitza on eragin zituen Jehobak faraoia tratatu zuen moduak, eta zer eragin izan beharko lukete guregan gertakari horiek?

8 Moisesek faraoiari hurrengo mezu hau ere eman zion: «Hala dio Jaunak [Jehobak, NWT], hebrearren Jainkoak: Utziozu ene herriari ni gurtzera joaten». Gainera, Jainkoak honakoa ere esateko agindu zion: «Nire ahalmen guztia erakutsi nahi izan banu zu eta zure herria izurriz jotzean, honezkero suntsitua zinatekeen mundu honetatik; baina bizirik utzi zaitut nire ahalmena erakusteko eta mundu osoan nire izena iragar dezaten» (Irteera 9:13-16, oharra). Jehobak faraoia zigortu zuen moduak bere aurka nahita jokatzen dutenak nola zigortuko dituen erakusten du. Adibidez, Jehobak Satanas deabrua —Jesu Kristok «munduaren agintaria» deitu zuena— suntsituko du (Joan 14:30; Erromatarrei 9:17-24). Aurresan bezala, Jehobaren izena lur osoan ezagutzera eman zen. Bere pazientziari esker, israeldarrak salbatuak izan ziren eta egiptoar asko beraiekin batera Jehoba adoratzen hasi ziren (Irteera 9:20, 21; 12:37, 38). Garai hartatik aurrera, Jehobaren herriak bere izenari buruz predikatu duenez, milioika pertsonek bera adoratzen dute.

Herri burugogorra

9. Nola erakutsi zion Israel herriak errespetu falta Jehobari?

9 Israeldarrek Jehoba nor zen ezagutzen zuten arren, ez zioten beti errespetua erakutsi. Adibidez, Egiptotik askatuak izan eta gutxira, haserreturik, nahiko urik ez zutenez, Moisesen aurka marmarka hasi ziren. Gero, janariari buruz ere kexatu ziren. Orduan, Moisesek honako abisua eman zien: ez ziren bere eta Aaronen aurka bakarrik kexatzen ari; Jehobaren aurka ere kexatzen ari ziren (Irteera 15:22-24; 16:2-12). Jehobak Sinai mendian, mirari izugarriak erabiliz, israeldarrei Legea eman zien. Hala ere, herriak desobeditu eta urrezko zekor bat egin zuen adoratzeko, Jehobari jai bat egingo zioten aitzakiarekin (Irteera 32:1-9).

10. Zergatik da hain garrantzitsua gaur egungo arduradunentzat Irteera 33:13​an Moisesek egiten duen eskaera?

10 Nola tratatu behar zituen Moisesek israeldar burugogor haiek? Jehobari hurrengoa erregutu zion: «Zure aprobazioa baldin badut, mesedez, erakutsi niri zure bideak, nik zu ezagutu ahal izateko eta zure aprobazioa izaten jarraitzeko» (Irteera 33:13NWT). Gaur egun, adindunak Jehobaren herria —israeldarrak baino apalagoa den herria— zaintzeaz arduratu behar dira. Hala ere, antzera otoitz egiten dute: «Azaldu niri, Jauna, zeure bideak, erakutsi ni nondik ibiltzea nahi duzun» (25. Salmoa 4). Adindunek Jehobaren bideak ezagutzen dituztenean, Jehoba imitatu eta Biblia printzipioak praktikan jarri ditzakete.

Jehobak bere herriarengandik espero zuena

11. Zer jarraibide eman zizkion Jehobak Moisesi, eta zergatik interesatzen zaizkigu?

11 Sinai mendian, Jehobak israeldarrei beraiengandik zer espero zuen esan zien. Geroago, Jehobak Hamar aginduak harrizko bi tauletan idatzi zituen eta Moisesi eman zizkion. Menditik jaitsi zenean, Moisesek israeldarrak urrezko zekorra adoratzen ari zirela ikusi zuen. Orduan, haserre biziz, taulak lurrera bota zituen, eta txiki-txiki eginda geratu ziren. Beraz, Jehobak Moisesi beste bi taula berri egiteko eskatu zion, eta bertan berriz ere Hamar aginduak idatzi zituen (Irteera 32:19; 34:1). Agindu horiek hasierako berberak ziren, eta Moisesek obeditu egin behar zituen. Gainera, Jehobak Moisesi nolakoa zen erakutsi zion Moisesek bera imitatu ahal izateko. Gaur egun, nahiz eta kristauok Moisesen Legea jarraitzeko beharrik ez izan, asko ikasi dezakegu Jehobak Moisesi esandakotik (Erromatarrei 6:14; 13:8-10). Azter ditzagun ikasten ditugun printzipio batzuk.

12. Zer eragin izan beharko zukeen Israel nazioarengan Jehobak bera bakarrik adoratzea eskatzen duela jakiteak?

12 Jehoba bakarrik adoratu. Jehobak bera bakarrik adoratzeko eskatu zuenean, israeldarrek entzun zioten (Irteera 20:2-5). Israeldarrek argi eta garbi ikusi zuten Jehoba benetako Jainkoa dela (Deuteronomioa 4:33-35). Beste nazioek idolatria eta espiritismoa praktikatu arren, Jehobak bere herriari argi utzi zion beraiek ez zutela horrelakorik egin behar. Bera modu egokian adoratzeko, errituak edo ohiturak jarraitzea baino gehiago egin behar zuten. Guztiek Jehoba bihotz-bihotzez, gogo eta indar osoz maitatu behar zuten (Deuteronomioa 6:5, 6). Berari zioten maitasunak euren hizkeran, jokabidean eta bizitzako alderdi guztietan eragina izan behar zuen (Lebitarrena 20:27; 24:15, 16; 26:1). Jesu Kristok ere argi esan zuen Jehoba bakarrik adoratu behar dugula (Markos 12:28-30; Lukas 4:8).

13. Zergatik obeditu behar zion Israelek Jainkoari, eta zergatik obeditu beharko genioke? (Eklesiastes [Kohelet] 12:13)

13 Jehobak esandako guztia obeditu. Israeldarrek Moisesen Legea onartzean eta Jehobaren herri bihurtzean, berak esandako guztia obeditzea promestu zutela gogoratu behar zuten. Nahiz eta Jehobak askatasun handia eman, zenbait gauzetan agindu zehatzak eman zizkien, eta horiek obeditu behar zituzten. Hori eginez gero, Jehoba maite zutela erakutsiko zuten. Gainera, beraiei eta beraien ondorengoei ondo joango zitzaien, Jehobak esandako guztia haien onerako baitzen (Irteera 19:5-8; Deuteronomioa 5:27-33; 11:22, 23).

14. Nola azpimarratu zion Jainkoak Israeli gauza espiritualei lehentasuna ematearen garrantzia?

14 Gauza espiritualei lehentasuna eman. Israeldarrek kontuz ibili behar zuten, eta ez zituzten behar fisikoak asetzeagatik jarduera espiritualak alde batera utzi behar. Ez ziren eguneroko zereginez bakarrik arduratu behar. Horren ordez, astero denbora bat hartu behar zuten Jehobaren adorazioan zentratzeko (Irteera 35:1-3; Zenbakiak 15:32-36). Gainera, urtero hiru aldiz elkartu behar zuten biltzarretan Jehoba adoratzeko (Lebitarrena 23:4-44). Biltzar horietan, Jehobak egindakoaz hitz egiteko, bere Hitza entzuteko eta bere eskuzabaltasuna eskertzeko aukera zuten. Herriak Jehoba modu horietan adoratzean, bera gehiago maitatu eta errespetatzeaz gain, bera hobeto zerbitzatzen ikasiko zuten (Deuteronomioa 10:12, 13). Gaur egun ere, astero-astero Jehobaren zerbitzariok bera adoratzeko denbora hartzen dugu. Hori elkarrekin egitea oso ona da guretzat (Hebrearrei 10:24, 25).

Ulertu eta estimatu ditzagun Jehobaren ezaugarriak

15. a) Nola lagundu zion Moisesi Jehobaren ezaugarriak argi ulertzen? b) Zer galderek lagundu gaitzakete Jehobaren ezaugarri bakoitzean hausnartzen?

15 Jehobaren ezaugarriak argi ulertzeak ere Moisesi herriarekin tratatzeko orduan lagundu egingo zion. Irteera 34:5-7 (NWT) bertseten arabera, Jehoba Moisesen aurretik pasa zen, honakoa esanez: «Jehoba, Jehoba, Jainko errukitsua eta bihozbera, pazientziaz, maitasun leialez eta egiaz betea, milaka belaunaldiri maitasun leiala erakusten diena, hutsegite, erru eta bekatuak barkatzen dituena, baina ez duena inoiz erruduna zigorrik gabe uzten eta gurasoen erruaren zigorra seme-alabengan eta bilobengan, eta hirugarren eta laugarren belaunaldiarengan erortzea eragiten duena». Hartu denbora hitz horietan hausnartzeko. Galdetu zeure buruari: «Zer esan nahi du ezaugarri horietako bakoitzak? Nola erakutsi zituen Jehobak? Nola erakutsi ditzakete kristau adindunek? Nola erakutsi ditzaket nik?». Azter ditzagun adibide batzuk.

16. Nola ulertu dezakegu hobeto Jainkoaren errukia, eta zergatik da garrantzitsua hori egitea?

16 Jehoba «Jainko errukitsua eta bihozbera» da. Zergatik ez duzu Perspicacia para comprender las Escrituras kontsulta liburuan «misericordia» («errukia») sarrerak dioena irakurtzen? Edo, zergatik ez duzu gai horri buruz Watchtower Online liburutegian gehiago ikertzen? a Gainera, ezaugarri horri buruzko Biblia bertsetak aurkitu ditzakezu Kristauon bizimodurako Biblia aipuak argitalpenean. Ikerketa hori egitean, Jehobaren errukiak batzuetan zigorra leuntzeaz gain, gupida goxoa ere barne duela ikusiko duzu. Gainera, Jainkoa bere herriari laguntzeko neurriak hartzera bultzatzen du. Adibidez, Promestutako Lurralderako bidean, Jehobak israeldarrei elikagai fisiko eta espirituala eman zien (Deuteronomioa 1:30-33; 8:4). Gainera, beraien akatsak barkatuz, errukia erakutsi zien. Argi dago iraganean, Jehoba bere herriarekin errukitsua izan zela. Beraz, guk ere errukia erakutsi behar diegu anai-arrebei (Mateo 9:13; 18:21-35).

17. Nola laguntzen digu Jehobaren bihozbera ulertzeak egiazko adorazioa bultzatzen?

17 Jehoba errukitsua izateaz gain, bihozbera ere bada. Hiztegi bat baduzu, begiratu zer dioen «bihozbera» hitzaren inguruan. Ondoren, konparatu hitzaren definizioa Jehoba bihozbera dela esaten duten Biblia pasarteekin. Bibliak honakoa irakasten digu: Jehoba bihozbera denez, pobreak diren bere zerbitzariez arduratzen dela (Irteera 22:25, 26 [22:26, 27, NWT]). Gaur egun, edozein herrialdetan, inmigranteek, besteak beste, desabantailak izaten dituzte. Iraganean, Jehobak bere herriari atzerritarrekin bereizkeriarik ez egiteko eta ontasunez jokatzeko irakatsi zien, beraiek ere Egipton atzerritarrak izan baitziren (Deuteronomioa 24:17-22). Orduan, nola jokatu beharko genuke Jainkoaren zerbitzariok? Anai-arrebekin bihozberak izateak batuta egoten lagunduko digu. Gainera, horrela jokatzeak beste pertsona batzuk Jehobarengana erakarriko ditu (Eginak 10:34, 35; Apokalipsia 7:9, 10).

18. Zer ikasten dugu Jehobak beste nazioek zituzten praktiken inguruan Israeli jarri zizkion mugetatik?

18 Hala ere, nahiz eta israeldarrek atzerritarrekin ontasunez jokatu behar zuten, Jainkoari eta bere arau moralei zieten maitasunak gainetik egon behar zuen. Beraz, israeldarrei inguruko nazioen praktikak —esaterako, beraien erlijio ohiturak eta bizimodu moralgabea— ez imitatzeko esan zien (Irteera 34:11-16; Deuteronomioa 7:1-4). Gaur egun ere horrela jokatu behar dugu. Gure Jainkoa, Jehoba, santua denez, guk ere horrelakoak izan nahi dugu (1 Pedro 1:15, 16).

19. Nola babestu ditzake Jehobaren zerbitzariak berak gaiztakeriari buruz duen ikuspuntua ulertzen?

19 Moisesek Jehobaren bideak ulertu zitzan, berak bekatuak onartzen ez dituen arren, ez dela segituan haserretzen irakatsi zion. Jendeari bere arauak ezagutzeko eta obeditzeko denbora ematen dio. Norbait damutzen denean, Jehobak bekatua barkatzen dio, baina ez ditu hartutako erabaki txarrek dakartzaten ondorioak alde batera uzten. Horregatik, Jehobak Moisesi israeldarrek egindakoak, onerako edo txarrerako, beraien ondorengoengan eragina izango zuela ohartarazi zion. Jehobaren bideak ezagutzeak bere zerbitzariak babesten ditu. Zer zentzutan? Jainkoa motela dela modu okerrean ez pentsatuz edo beraiek hartutako erabaki kaskarren ondorioengatik berari errua ez leporatuz.

20. Zerk lagundu gaitzake anai-arrebak eta eremuko pertsonak ondo tratatzen? (86. Salmoa 11)

20 Jehoba eta bere nahiari buruzko ezagueran sakondu nahi baduzu, jarraitu Biblia aztertzen eta horretan hausnartzen. Segi Jehobaren ezaugarrien alderdi paregabeak eta anitzak aztertzen. Eskatu Jehobari otoitzean bera hobeto zerbitzatzeko eta imitatzeko laguntza. Horri esker, arriskuak saihesten, anai-arrebak hobeto tratatzen, eta besteei Jehoba ezagutzen eta maitatzen lagundu ahalko diezu.

[Oin-oharra]

a Jehobaren lekukoek argitaratuta.

Zer ikasi dugu?

• Zergatik izan zen garrantzitsua Moisesentzat lasaitasuna erakustea, eta zergatik da ezinbestekoa guretzat?

• Zer emaitza on izan zituen Moisesek behin eta berriz faraoiari Jainkoaren hitza jakinarazteak?

• Zer printzipio nabarmen ikasi zituen Moisesek, guretzat ere lagungarriak izan daitezkeenak?

• Zer egin dezakegu Jehobaren ezaugarrietan dugun ulermenean sakontzeko?

[Ikasketako galderak]

[Irudia]

Moisesek Jehobaren hitza leialki jakinarazi zion faraoiari

[Irudia]

Jehobak Moisesi bere baldintzak ezagutzera eman zizkion

[Irudia]

Hausnartu dezagun Jehobaren ezaugarrietan