Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

4. KANTA

Jehoba, nire artzaina

Jehoba, nire artzaina

(23. Salmoa)

  1. 1. Jehoba nire artzainak

    gidatzen nau seguru.

    Behar dudana ematen dit,

    bizi naiz zoriontsu.

    Larre berdera narama

    indarrak berritzeko,

    ‘ta maitasun leialari esker,

    nirekin dago beti.

    Maitasun leialari esker,

    nirekin dago beti.

  2. 2. Zuzenak zure bideak,

    dira hain freskagarri!

    Ibar beltz ilunetan ere

    zurekin lasai nabil.

    Artzain makilaren bidez

    bideratuko nauzu,

    eta ez nau ezerk beldurtuko;

    ondoan zaitut, Aita.

    Ez nau ezertxok beldurtuko;

    ondoan zaitut, Aita.

  3. 3. Jehoba, nire artzaina,

    zu leial jarraitzean,

    indarra eta atsedena

    ditut nik barrenean.

    Zu zara nire Jainkoa,

    zugan dut konfiantza.

    Ni zure ardia izango naiz

    orain ‘ta betirako.

    Zure ardia izango naiz

    orain ‘ta betirako.

(Ikusi Sal. 28:9; 80:2 [80:1, NWT] ere)