Saltatu edukira

165.000 argitalpen-erakusgailu baino gehiago

165.000 argitalpen-erakusgailu baino gehiago

Etxez etxe predikatzeagatik ezagunak diren Jehobaren lekukoak, argitalpen-erakusgailu erakargarrien ondoan topatzen ditugu orain gune publikoetan.

Azken boladan, predikatzeko era hau gehiago bultzatu da. 2011ko azaroan, New Yorkeko Jehobaren lekuko batzuk argitalpen-mahaiak eta -erakusgailuak erabiliz predikatzen hasi ziren. Ekimen hau oso arrakastatsua izan zenez, berehala beste hiri batzuetara ere zabaldu zen.

2015eko martxorako, 165.390 erakusgailu banatu dira mundu osoko Jehobaren lekukoen kongregazioetan. Milaka argitalpen-mahai, -erakusgailu eta -postu eskuratu dira.

Jehobaren lekukoek Bibliaren irakaspenak zabaltzeko duten modu nagusia etxez etxe izaten jarraitzen du. Halere, argitalpen-erakusgailuak oso eraginkorrak dira. Ikus ditzagun adibide batzuk.

Perun, Raul izeneko gizon batek honakoa esan zien erakusgailuaren ondoan zeuden lekukoei: «Non izan zarete? Hiru urte daramatzat Jehobaren lekukoen bila! Zuen erakusgailua ikusi dudanean, Jainkoari eskerrak eman dizkiot».

Nahiz eta Jehobaren lekukoak maiz joaten ziren Raul bizi zen tokira, ez zen inoiz etxean egoten egunean zehar, ezta asteburuetan ere. Biblia Jehobaren lekukoekin aztertu izan zuela adierazi zuen eta ikastaroarekin jarraitu nahi zuen. Beraz, antolaketak egin ziren Biblia aztertu zezan.

Bulgariako erakusgailu bati begira gelditu zen bikote batek familiei zuzendutako liburua hartu zuen. Hurrengo astean, itzuli eta haurrei zuzendutako beste bi liburu hartu zituzten. Erakusgailuaren ondoan zegoen lekukoak zenbat haur zituzten galdetu zien. Honela erantzun zioten: «Oraindik ez dugu haurrik, baina izatean, Jainkoari buruz irakatsi nahi diegu eta liburu hauek dira, hain zuzen ere, beharko ditugunak».

Ukrainian, soldadu-jantziak zeramatzan gizon bat erakusgailu batera gerturatu zen. Honakoa galdetu zuen: «Neskak, esan, noiz etorriko da Harmagedon?». Ukrainian duela gutxi gertatutako gatazkan parte hartu zuen gizonak. Munduko gertaerek Harmagedon laster gertatuko zela konbentzitu zuten eta Jainkoak zergatik ez zuen oraindik esku hartu galdetzen zion bere buruari. Lekukoek, Biblia erabiliz, Jainkoak esku ez hartzeko arrazoi garrantzitsuak dituela eta gaiztoak laster suntsituko dituela erantzun zioten. Gizonak Jehobaren lekukoen aldizkariak eta Y a-t-il un Créateur qui se soucie de vous ? edo ¿Existe un Creador que se interese por nosotros? liburua hartu zituen.

Mazedonian, gizon gazte batek erakusgailu baten ondoan zeuden lekukoei gure aldizkariak ezagutzen zituela eta, orain, Zer da Bibliak benetan irakasten duena? liburua izan nahi zuela azaldu zien. Zuzen-zuzenean liburutegira irakurtzera joango zela esan zien.

Bi ordu pasa ondoren, gizona 79 orrialde irakurri eta gero itzuli zen. «Liburu honek bizitzak aldatzen ditu!» esan zuen. «Nire sinesmen gehienak oker daudela ohartu naiz. Liburuan adierazten den guztia zentzuzkoa iruditzen zait. Bizitzari buruz dudan ikuspegia erabat aldatu dit!».