Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Kristauak al dira?

Kristauak al dira?

Bai. Kristauak gara honako arrazoiengatik:

  • Jesu Kristoren irakaskuntzak eta jokabidea estu jarraitzen saiatzen gara (1 Pedro 2:21).

  • Jesus salbamena lortzeko gakoa dela sinesten dugu, «ez baitigu Jainkoak gizon-emakumeoi beste inor eman eguzkiaren azpian, salba gaitzakeenik» (Eginak 4:12).

  • Norbait Jehobaren lekuko egiten denean, Jesusen izenean bataiatzen da (Mateo 28:18, 19).

  • Jesusen izenean egiten dugu otoitz (Joan 15:16).

  • Jesus gizaki ororen buru dela sinesten dugu, guztion gain agintea izateko hautatua (1 Korintoarrei 11:3).

Halere, kristau izeneko beste erlijio taldeen desberdinak gara modu askotan. Adibidez, Bibliak irakasten duenaren arabera, Jesus Jainkoaren Semea dela sinesten dugu eta ez Trinitatearen parte (Markos 12:29; Mateo 16:16). Honetaz gain, hau ere sinesten dugu: arima ez da hilezkorra, Jainkoak jendea betiereko infernuan torturatzen duela esateko biblia-oinarririk ez dago eta erlijio-buruek besteen gainetik jartzen dituzten titulurik ez dituzte izan behar (Kohelet 9:5; Ezekiel 18:4; Mateo 23:8-10).