3. ATALA
«Ni naiz hori»
(Iraupena 39:40)
Jesusek Nikodemori, samariar emakume bati eta Nazareteko biztanleei predikatzen die, baina denek ez dute berdin erantzuten. Zer gehiago gertatzen da atal honetan?
Jesus Nikodemori uretatik eta espiritutik jaiotzea zer den azaltzen (Joan 3:1-13).
Gizonaren Semea basamortuan sugea altxatua izan zen bezalaxe altxatua izango da (Joan 3:14, 15).
Jainkoak bere Seme bakarra mundua salbatzera bidali zuen, ez mundua epaitzera (Joan 3:16-21).
Jesusi buruzko Joanen azken testigantza (Joan 3:22-30).
Semearengan —goitik datorrenarengan— fedea erakusteak betirako bizia esan nahi du (Joan 3:31-36).
Joan kartzelaratua (Markos 6:17-20; Mateo 4:12; 14:3-5; Lukas 3:19, 20).
Jesus, nekatuta, Sikarren —Galilean— dagoen Jakoben putzura iristen (Joan 4:1-6).
Jesus emakume samariar batekin elkarrizketa hasten (Joan 4:7-15).
Jesus emakume samariarrari benetako adorazioari buruz irakasten (Joan 4:16-24).
Jesus emakume samariarrari Mesias dela esaten (Joan 4:25, 26).
Emakume samariarra besteei predikatzen (Joan 4:27-30).
Jesus Jainkoaren nahia egitea janariarekin konparatzen; uzta espiritualari buruz hitz egiten (Joan 4:31-38).
Samariar asko Jesus «munduaren salbatzailea» dela sinesten (Joan 4:39-42).
Jesus Galilean predikatzen hasten (Joan 4:43-45; Markos 1:14, 15; Mateo 4:17; Lukas 4:14, 15).
Jesus Galileako Kanan funtzionario baten semea sendatzen (Joan 4:46-54).
Jesus Nazareten baztertua (Lukas 4:16-30).
Jesus Kapernaumen (Mateo 4:13-16).
Mirarizko arrantza; lehenengo dizipuluak deituak (Lukas 5:1-11; Mateo 4:18-22; Markos 1:16-20).

