Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Pribatutasun eta cookie-n politika

Pribatutasun eta cookie-n politika

Jehobaren lekukoen erakundeak norbanakoaren pribatutasunaren eskubideak errespetatzen ditu. Erakundearen mundu-mailako datu pertsonalen babesari buruzko informazioa izateko, klik egin hemen.

Datu Pertsonalen Babesak Jehobaren lekukoen erakundeak informazio pertsonala nola erabiltzen duen adierazten du. Honetaz gain, webgune honi buruzko jarraibide zehatzak ezarri eta segidan azaltzen dira.

Webgune honen jabea Watchtower Bible and Tract Society of New York, Inc., (hemendik aurrera «Watchtower»), New York-eko irabazi-asmorik gabeko erakundea da. Honek Jehobaren lekukoen jarduerak eta biblia-hezkuntza mantentzen ditu. Webgune hau ostatatzen duten zerbitzarietariko batzuk Estatu Batuetan daude.

Informazio pertsonala

Zuri adierazitako helburuetarako soilik erabiliko dira webgune honetan eman dituzun datu pertsonalak.

Honako egoeratan bakarrik emango ditugu ezagutzera datu hauek: zuk eskaturiko zerbitzua emateko; arrazoi tekniko edo segurtasun arrazoiren batengatik; informazio hau ezagutaraztea beharrezkoa dela uste bada lege edo arauen bat betetzeko, autoritatea dutenek eskatzean emateko edo iruzurren bat atzeman eta saihesteko. Webgune hau erabiliz, zure datu pertsonalak aipatutako arrazoietarako bakarrik hirugarrenei ezagutaraztea onartzen duzu. Emandako datu pertsonalak ez dira salduko, merkaturatuko edo alokatuko inolaz ere.

Hirugarrengo hornitzaileak. Zenbaitzuetan, webgune honetan guretzako zerbitzu batzuk ematen dituzten hirugarrengo hornitzaileen webguneetarako estekak agertuko dira (esaterako, eskaerak online betetzea). Hirugarrengo hornitzaile baten webgunean zaudela jakingo duzu itxura desberdina izango duelako eta bilatzailean agertzen den helbidea ere aldatu egingo delako. Hirugarrengo hornitzaile bat aukeratu ondoren, beraien pribatutasun eta datuen babeserako politikak aztertzen ditugu maiztasunez gure politikaren arau berdinak jarraitzen dituztela ziurtatzeko. Hirugarrengo hornitzaileen politikari buruzko galderarik baduzu, jo ezazu beraien webgunean duten politikara.

Segurtasuna

Zure datu pertsonalen segurtasuna oso garrantzitsua da guretzat. Zure datu pertsonalak, Garraio Geruzaren Segurtasuna (TLS) bezalako metodoen bidez, enkriptatuz babesten ditugu. Sarbide mugatua duten informatika tresneria erabiltzen dugu. Hauek segurtasun kontrol fisiko eta elektronikoak nahiz prozedurazkoak dituzten guneetan daude. Guzti hau konfidentzialtasuna babesteko eta zuk emandako informazioaren segurtasuna bermatzeko egiten dugu.

Kontuak

Webgune honetako kontua sortzerakoan emandako helbide elektronikoa erabiliko dugu zurekin harremanetan jartzeko. Adibidez, saioa hastean, zure erabiltzaile izena edo gakoa gogoratzeko laguntza eskatzen baduzu, erabiltzaile profilean sarturiko helbide elektronikora helduko zaizu laguntza mezua.

Dohaintzak

Online diru-dohaintzarik egiten baduzu, zure izena eta kontaktu informazioa gordeko dugu. Kreditu-txartel bidezko dohaintzak onartzeko, ordainketak online egiten dituzten hornitzaile kreditatuak erabiltzen ditugu. Hauek lehen mailako segurtasun eta datuen Pribatutasun eta cookie-n politikak dituzte. Ez dugu gordetzen edo ezin dugu izan zure kreditu txartelaren informaziorik, bankuko kontuaren zenbakirik edo hornitzaile horiei bidalitako beste daturik. Dohaintzen hartzaileak hamar urtez behintzat gordetzen ditu egindako transakzio finantzarioak. Gordetako datuen artean dohaintzaren data, kopurua eta egiteko moduak daude. Era honetara, kontuei buruzko arauak ezagutu eta tarte horretan sortzen zaizkizun galderak erantzun ahal izango ditugu. Ez gara zurekin harremanetan jarriko beste dohaintzarik eskatzeko.

Informazio osagarria

Datu pertsonalak sartuz, izena, helbidea eta telefonoa, besteak beste, dohaintzak egin eta kontu bat sortzeaz gain, beste ekintza batzuk ere egin ditzakezu, biblia-ikastaro bat eskatu esaterako. Informazio hau bildu, gorde eta zuk eskatutako helburuetarako soilik erabiltzen dugu beharrezkoa den denboran.

Cookie-ak eta antzeko teknologiak

Gure webgunea bisitatzen duzunean zenbait informazio gordetzen dugu modu automatizatuan. Informazio hori «cookie», «webguneko baliza» eta antzeko teknologien bidez gordetzen dugu. Pribatutasun eta cookie-n politika honetan cookie izenak esanahi zabala du eta «biltegiratze lokala» bezalako teknologiak erabiltzen ditu.

Cookie-ak. Webgune gehienak bezala, webgune hau bisitatzen duzunean «cookie» izeneko datu pertsonal batzuk zure mugikor, tableta edo ordenagailuaren disko gogorrean gorde daitezke. Funtzio desberdinak dituzten mota desberdinetako cookie-ak daude eta webgunean nabigatzea erraztu ohi dute. Cookie-ak webgunea aurrez bisitatu duzun jakiteko edo webgunea erabiltzean aukeratutako lehentasunak gogoratzeko erabili ditzakegu. Adibidez, webgunea erabiltzeko aukeratu duzun hizkuntza cookie batean pilatzen da, beraz, hizkuntza hau aukeratuta egongo da zu webgunera itzultzerakoan. Ez ditugu cookie-ak erabiltzen publizitaterako.

Webgune honetan erabiltzen diren cookie-ak hiru kategoriatan sailkatzen dira:

  1.  Nahitaezkoak diren cookie-ak. Webguneko funtzio batzuk erabiltzeko, erregistratzeko edo formularioak bidaltzeko, esaterako, ezinbestekoak dira hauek. Cookie hauek gabe, zuk eskatutako zerbitzuak ezingo dira eman, dohaintzak egitea adibidez. Cookie hauen artean, bilaketa bat egitean zuk eskatutako zerbitzuak ematen uzten digutenak ere badaude. Cookie hauek marketing-erako edo interneten non ibili zaren gogoratzeko erabili daitekeen informaziorik ez dute biltzen.

  2.  Funtzionaltasunezko cookie-ak. Webguneak zuk egindako aukerak gogoratzeko erabiltzen dira hauek, zure erabiltzaile izena, hizkuntza edo herrialdea bezalakoak. Honetaz gain, hobetutako funtzioak erabiltzen dituzte webgunean nabigatzea errazteko.

  3.  Cookie analitikoak. Bisitariek webgunea nola erabiltzen duten jakiteko informazioa biltzeko erabiltzen dira hauek, esaterako, bisita kopurua edo webgunean nabigatzen egon diren batez besteko denbora. Informazio hau webgunea hobetzeko soilik erabiltzen da.

Cookie batzuk gure webguneak jarri dituen cookie-ak dira. Beste batzuk hirugarrenen cookie-ak dira, beste domeinu batek ezarritakoak. Gure cookie-ak erabiltzen ditugu bakarrik, Google reCAPTCHA-ri loturiko hirugarrenen cookie-ak izan ezik. Erabiltzaileen artean gizakiak ordenagailuetatik desberdintzeko erabiltzen da Google reCAPTCHA, zabor-postarik ez izateko. Ikus ezazu Google-en Pribatutasun eta cookie-n politika https://www.google.com/intl/eu/policies/privacy.

Webguneko balizak. Gure webguneko orrialdeek webguneko balizak izeneko fitxategi elektroniko txiki batzuk izan ditzakete. Hauei esker, jarduerak erregistratu daitezke, orrialde bat bisitatzea, adibidez. Webguneko balizak webgune honetako erabileraren segimendua egiteko eta errendimendua kontrolatzeko erabiltzen dira.

IP helbideen erabilera. IP helbidea zure ordenagailua interneten identifikatzen duen zenbakizko kodea da. Zure IP helbidea eta arakatzaile mota erabiltzen ditugu erabilera-ereduak aztertzeko, webgune honetan dauden arazoak diagnostikatzeko eta eskaintzen dizugun zerbitzua hobetzeko.

Zure aukera. Arakatzaile gehienek cookie-ak desaktibatzen edo cookie bat zure gailuan bildu baino lehenago abisua jasotzen uzten dute. Jo ezazu zure arakatzailearen argibideetara hau nola egiten den jakiteko. Hala ere, gogoratu cookie-rik gabe ezingo dituzula gure webguneko ezaugarriak erabat erabili.

Scriptgintza aktiboa edo JavaScript

Scriptgintza webgunearen erabilgarritasuna hobetzeko erabiltzen da. Scriptgintza teknologia erabiliz webguneak informazioa azkarrago itzuli diezazuke. Webgunean scriptgintza ez da inoiz erabiltzen zure ordenagailuan software-ik instalatzeko edo baimendu-gabeko informaziorik biltzeko.

Arakatzailean, scriptgintza aktiboa edo JavaScript-ari baimena eman behar zaio webgunean zati batzuek zuzen lan egin dezaten. Arakatzaile gehienek webgune jakinetan ezaugarri honi baimena eman edo kentzeko aukera dute. Jo arakatzailearen laguntza agirira aukeratutako webguneetan scriptgintzari baimena nola ematen zaion jakiteko.

Zure eskubideak

Webgune hau erabiltzea, edozein argitalpen, bideo edo audio jaistea barne, dohainik da. Ez zaizu eskatuko konturik irekitzea, dohaintzarik egitea edo datu pertsonalak ematea eskatzen duen beste edozein jarduerarik gauzatzea. Hala ere, konturik irekitzea, dohaintzarik ematea, biblia-ikastarorik eskatzea edo datu pertsonalak ematea eskatzen duen beste jarduerarik egitea erabakitzen baduzu, Pribatutasun eta Cookie-n politika hau onartzen duzula esan nahi du. Honetaz gain, datuak Ameriketako Estatu Batuetan dauden zerbitzarietan biltzea ere onartzen duzu, baita Watchtower eta zure eskaera betetzeko Jehobaren lekukoei herrialde desberdinetan laguntzen dieten beharrezkoak diren erakundeek zure datuak bildu, prozesatu eta bidaltzea ere. Datuen bilketa aldatu egingo da webgunea zenbat erabiltzen duzunaren arabera. Esaterako, herrialde batetako entitate legal bati dohaintza bat egiten badiozu, dohaintza egitean jarri duzun izena eta harremanetarako informazioa entitate legal horri emango zaizkio prozesuan zehar. Biblia-ikastaro bat eskatuz gero, berriz, zure izena eta harremanetarako informazioa Jehobaren lekukoen sukurtsalera bidaliko dira eskaera hori betetzeko.

Kontu bat irekitzeko, dohaintzarik egiteko edo datu pertsonalen beharra duen beste ekintzarik egiteko ez baduzu beharrezkoak diren datu pertsonalak ematen, ezin izango dugu zure eskaera bete.

Inoiz gure Pribatutasun eta cookie-n politika aldatu behar izanez gero, aldaketak web-orri honetan azalduko ditugu. Honela, beti jakin ahal izango duzu zeintzuk diren biltzen ditugun datuak eta nola erabiltzen ditugun.

Legeak ezarritakoaren arabera, izan liteke zure datu pertsonalei buruzko eskubide gehiago izatea. Hauen artean, webgune honetan sartu dituzun datu pertsonalak ikusi, zuzendu edo ezabatzeko eskubideak daude. Hau zure herrialdean gertatuz gero, hemen aurkituko duzu harremanetarako informazioa. Zure datu pertsonalei buruzko galdera dohaintza bati buruzkoa bada, jarri harremanetan dohaintza jaso duenarekin. Hau dohaintzaren agirian azalduko da.