Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

2017⁠ko Galaad-eskolako klase bat

NOLA ERABILTZEN DIRA ZURE DOHAINTZAK?

Galaadeko eskola guztiontzat lagungarria

Galaadeko eskola guztiontzat lagungarria

2020KO ABENDUAK 1

 Urtero, mundu osoan denbora osoko zerbitzu berezian dauden batzuk, Galaadeko Biblia-eskolara joateko aukera izaten dute. Eskola hau Watchtower Erakundearen Hezkuntza Gunean egiten da, Pattersonen (New York). a Eskola honetan, ikasleek Jehobaren erakundean dituzten eginkizunak hobeto betetzen ikasten dute. Jasotako trebakuntzari esker, mundu osoko kongregazio eta sukurtsalak indartzen dituzte.

 Galaad benetako eskola internazionala da. Adibidez, 2019⁠an 147. klasea eman zen. Klase honetako 56 ikasleak 29 herrialde desberdinetakoak ziren. Galaadera joan baino lehen, ikasleak denbora osoko zerbitzuan aritzen dira: Betelen zerbitzatzen dute edo eskualde-arduradun, misiolari edo aitzindari berezi dira.

 Eskolarako prestaketa lehenengo klasea baino lehen hasten da. Adibidez, egoitza nagusiko Bidaia Sailak, ikasleei hegazkinez bidaiatzeko billeteak erosten dizkie eskolara joateko. Galaadeko 147. klasearen kasuan, ikasle bakoitzak Pattersonera joan-etorria egiteko, batez beste 900€ izan ziren. Salomon uharteetako ikasleek, lau hegazkin hartu behar izan zituzten Pattersonera joateko eta beste hiru etxera bueltatzeko. Guztira, 35.400 kilometro bidaiatu zituzten! Hegaldi hauek 1.900€ balio zuten ikasle bakoitzeko. Dirua aurrezteko, Bidaia Sailak erreserbak egiten dituen programa informatiko bat erabili zuen billeteen prezio egokiak bilatzeko. Billetea erreserbatu ondoren, programak aste eta hilabeteetan zehar billeteak aztertzen jarraitzen du hauen prezioa jaitsi den ikusteko. Bidaia Sailak dohaintzan emandako hegaldi-kreditu eta hegaldi-puntuak ere erabiltzen ditu billeteak lortzeko.

 Estatu Batuetan sartzeko ikasle batzuek bisa behar dute. Horretarako, egoitza nagusiko Lege Sailak ikasleentzako bisa eskuratzen laguntzen die. Bisak eta erregistratzeak, batez beste, 425€ balio du ikasle bakoitzeko.

 Nola laguntzen digu ikasle hauek jasotako trebakuntzak? Hendra Gunawan Asiako hego-ekialdeko adindun bat da. Bere kongregazioan Galaaden graduatutako bikote bat dago. Berak esan zuen: «Graduatutako bikotea etorri baino lehen, gure kongregazioan ez zegoen aitzindari erregularrik. Baina graduatuek eremuko jendearen eta anai-arreben alde egiten zuten lan aparta ikusita, batzuk aitzindaritza hasi zuten. Gainera, beranduago, gure kongregazioko arreba bat Erreinuaren berri-emaileen eskolara joan zen».

 Sergio Panjaitan-ek graduatuekin batera egiten du lan Asiako hego-ekialdeko Betelen. Berak esan zuen: «Jasotako trebakuntza beraientzat bedeinkapen bat izan zen. Ez hori bakarrik, guretzako ere bedeinkapena izan zen. Asko ikasi zuten! Baina besteak baino gehiago direla pentsatu ordez, ikasitakoa partekatzen dute. Honek asko animatu gaitu eta besteak animatzera ere bultzatu gaitu».

 Nola ordaintzen ditu erakundeak eskola hauek? Mundu-mailako lanerako egindako dohaintzeekin. Hauetako dohaintza asko donate.jw.org bitartez egiten dira. Asko eskertzen ditugu eskuzabaltasunez egiten dituzuen dohaintzak. Hauei esker, mundu osoko anai-arrebak Galaadeko eskolara joan daitezke.

a Eskola honetan irakasten dena Biblia-eskolen Sailak prestatu eta berrikusten du, Jehobaren lekukoen Zuzendari-batzordearen Irakaskuntza-batzordeak gainbegiratuta. Sail honetako anaiak eskolako irakasleak dira; baina beste irakasle batzuk ere daude, adibidez, Zuzendari-batzordeko anaiak.