ERNE SEGI!
Zer esan nahi du kristau izateak? | Zer dio Bibliak?
Gaur egun, pertsona askok kristauak direla esaten dute, baina besteekin krudelkeriaz jokatzen dute. Berekoiak, desonestoak edo zakarrak dira. Beste batzuk ez dira beraien ezkontideari leialak. Hortaz, beraien jarrerak hurrengo galderan pentsatzera bultzatu dezake: «Zer esan nahi du benetan kristau izateak?».
Kristau izateak benetan esan nahi duena
Erraza da kristau bezala identifikatzea, baina benetan hala izateko, ez da nahikoa hitzez adieraztea. Bibliaren arabera, kristauak Jesu Kristoren jarraitzaile dira (Eginak 11:26). Jesusek berak hurrengoa esan zuen: «Nire hitzetan irauten baduzue, benetan nire dizipuluak zarete» (Joan 8:31). Noski, inork ezin ditu Jesusen hitzak modu perfektu batean jarraitu. Baina kristauak Jesusen irakaspenak jarraitzen eta bera egunero imitatzen ahalegintzen dira. Ikus dezagun nola.
Kristauak maitekorrak dira
Jesusek esan zuena: «Agindu berri bat ematen dizuet: maitatu batak bestea; nik maitatu zaituztedan bezalaxe, maitatu zuek ere batak bestea. Horrela jakingo dute guztiek nire dizipuluak zaretela: elkar maite baduzue» (Joan 13:34, 35).
Jesusek egin zuena: Jesus ez zen berekoia izan. Horren ordez, guztiei maitasuna erakutsi zien, beraien maila edo jatorria axola gabe. Gaixoak sendatu zituen, gose zirenei jaten eman zien eta guztion alde bere bizia eman zuen (Mateo 14:14-21; 20:28).
Kristauek egiten dutena: Kristauak ez dira berekoiak, maitekorrak baizik. Horregatik, eskuzabalak eta inpartzialak dira eta barkatzeko prest daude. Beharrean daudenei laguntzen diete eta besteen alde sakrifizioak egiten dituzte (1 Joan 3:16).
Kristauak onestoak dira
Jesusek esan zuena: «Neu naiz […] egia» (Joan 14:6).
Jesusek egin zuena: Esan eta egin zuen guztian Jesus zintzoa izan zen. Inoiz ez zituen besteak manipulatu edo engainatu. Onestoa izateagatik zen ezaguna, oposizioa jasan zuenean ere (Mateo 22:16; 26:63-67).
Kristauek egiten dutena: Kristauek ez dute gezurrik esaten. Beraien zergak ordaintzen dituzte, ez dute lapurtzen eta beraien lan orduak ondo betetzen dituzte gogor lan eginez (Erromatarrei 13:5-7; Efesoarrei 4:28). Ez dituzte besteak engainatzen, azterketetan tranparik egiten, ezta curriculuma edo antzeko dokumentuak faltsifikatzen ere (Hebrearrei 13:18).
Kristauak atseginak dira
Jesusek esan zuena: «Etorri nigana leher eginda eta zapalduta sentitzen zareten guztiok, eta nik indarberrituko zaituztet. Jarri nire uztarriaren azpian eta nigandik ikasi, goxoa eta bihotzez umila bainaiz. Nirekin indarberrituta sentituko zarete. Eramateko erraza baita nire uztarria, eta arina nire zama» (Mateo 11:28-30).
Jesusek egin zuena: Jesus atsegina zen eta pertsonak ondo sentiarazten zituen. Haurrekin egotea gustatzen zitzaion, eta kezkatuta zeudenak lagundu eta besteak errespetuz tratatzen zituen (Markos 10:13-15; Lukas 9:11).
Kristauek egiten dutena: Kristauak atseginak dira, ez dira zakarrak eta ez dituzte besteak zapaltzen (Efesoarrei 4:29, 31, 32). Jendeaz arduratzen dira eta laguntzeko aukerak bilatzen dituzte (Galaziarrei 6:10).
Kristauak euren ezkontideari leialak dira
Jesusek esan zuena: «Jainkoak elkartu duena ez dezala gizakiak banandu» (Markos 10:9).
Jesusek egin zuena: Jesus ezkondu ez zen arren, ezkondutakoak beraien artean leial mantentzera animatu zituen (Mateo 19:9). Ezkontza harremana hautsi dezaketen ekintzei buruz ere ohartarazi zuen (Mateo 5:28).
Kristauek egiten dutena: Kristauek beraien ezkontideari errespetu falta erakusten dioten ekintzak baztertzen dituzte (Hebrearrei 13:4). Batak bestea maitasunez eta errespetuz tratatzen dute (Efesoarrei 5:28, 33).