Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

45. KANTA

Bihotzeko gogoetak

Bihotzeko gogoetak

(19. Salmoa 15 [19:14, NWT])

  1. 1. Bihotzeko gogoetak

    zuri poza ematea

    eta leial mantentzea

    nahi nuke, Aita maitea.

    Kezkek itotzen banaute

    atsedena kendu arte,

    otoitz eta hausnarketa

    ez ditut uzten aparte.

  2. 2. Garbi eta egiazko

    diren gauzetan pentsatuz

    bihotz barren⁠-⁠barrenean

    bakea sentituko dut.

    Harribitxien pareko

    baitirenez niretzako,

    zure pentsamenduetan

    hausnartuko dut betiko.

(Ikusi Sal 49:4; 63:7 [49:3; 63:6, NWT]; 139:17, 23; Flp 4:7, 8; 1 Tm 4:15 ere)