Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

36. KANTA

Zaindu dezagun bihotza

Zaindu dezagun bihotza

(Esaera Zaharrak 4:23)

  1. 1. Gogo-bihotzak babesten

    saiatu nahi dugu,

    Jehobari aztertzeko

    eskatzen diogu.

    Bihotza gu engainatzen

    saiatuko denez,

    jokatu dezagun zentzuz

    leialak izanez.

  2. 2. Bihotza prestatzen dugu

    otoitzaren bidez,

    Jehobari hitz eginez

    beti esker onez.

    Gogoz obeditzen dugu

    Jainkoaren Hitza,

    bihotzez leial izanez

    pozten dugu Aita.

  3. 3. Pentsamendu txarretatik

    babestu nahi dugu,

    gure Aitak emandako

    egian sendotu.

    Leialak maitatzen ditu,

    ez dago dudarik.

    Adoratzen dugu gogoz,

    bihotzez ‘ta pozik.

(Ikusi Sal 34:2 [34:1, NWT]; Flp 4:8; 1 P 3:4 ere)