Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

JARRAIPENA EGIN

7. IKASGAIA

Pertseberantzia

Pertseberantzia

Printzipioa: «Berri onak irakasten eta predikatzen jarraitu zuten etengabe» (Eg. 5:42).

Paulok egin zuena

1. Ikusi BIDEOA edo irakurri Eginak 19:8-10. Ondoren, aztertu hurrengo galderak:

  1.    Paulok ez zuen amorerik eman batzuk bere kontra jarri zirenean. Egoera horren aurrean, zer egin zuen Paulok interesa zutenei laguntzeko?

  2.   Zenbatero joaten zen Paulo interesa agertu zutenei irakastera, eta zenbat denbora aritu zen hori egiten?

Zer ikasten dugu Pauloren eredutik?

2. Denbora atera eta ahaleginak egin behar ditugu bisita onak egin eta Biblia ikastaroak hasteko.

Paulo imitatu

3. Egokitu zure ordutegia pertsonaren beharretara. Galdetu zeure buruari: «Zer une eta leku izango dira aproposenak berarekin hitz egiteko?». Nahiz eta zuretzat unerik erosoena ez izan, bisita egiteko prest egon.

4. Bueltatzeko unea zehaztu. Elkarrizketa bakoitzaren amaieran, saiatu pertsonarekin berriz hitz egiteko unea zehazten. Ziurtatu zure hitza betetzeaz.

5. ​Ez galdu esperantzarik. Ez pentsatu norbaitek interesik ez duenik normalean etxean ez dagoelako edo oso lanpetuta dagoelako (1 Ko. 13:7). Horren ordez, segi pertsona hori bilatzen, denbora ondo erabili behar dugula ahaztu gabe (1 Ko. 9:26).

HONAKOA ERE IKUSI

Eg. 10:42; 1 Ko. 9:22, 23; 2 Ko. 4:1; Gal. 6:9