Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Idatzi gutun onak

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Idatzi gutun onak

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Korintoarrei lehena liburua Paulo apostoluak anai-arrebei adorea emateko idatzitako 14 gutunetako bat da. Gutun bat idaztean hitz egokiak arreta handiz aukeratzeko denbora hartu daiteke eta gutuna jasotzen duenak behin baino gehiagotan irakurri dezake. Gutunak familiari eta ezagunei predikatzeko modu bikaina da. Aurrez aurre hitz egitea lortzen ez dugunei testigantza emateko modu eraginkorra da. Esaterako, interesa agertu duten batzuk etxean topatzea zaila izan daiteke. Bestalde, gure eremuko beste batzuekin hitz egitea asko kosta daiteke segurtasun handiko eraikinetan, hesiz itxitako auzoetan edo isolatutako lekuetan bizi direlako. Zein dira gutunak idaztean kontuan hartu behar ditugun ideia batzuk batez ere ezezagunentzat direnean?

HOBETZEKO MODUA:

  • Esan aurrez aurre esango zenukeena. Aurkeztu ezazu zeure burua gutunaren hasieran eta esan argi eta garbi zergatik idazten diozun. Agian hausnartzeko galdera bat egin diezaiokezu eta gure webgunea aipatu. Gero, azaldu iezaiozu gure biblia-ikastaroak nolakoak diren eta ikastaroak zuzentzeko erabiltzen ditugun argitalpenetako izenburu batzuk idatzi ditzakezu. Harreman-txartela, gonbidapena edo esku-orriak bezalako argitalpenak sar ditzakezu gutunean.

  • Izan zaitez laburra. Gutuna ez da luzeegia izan behar, bestela jasotzen duena irakurtzeaz aspertu daiteke (Ikusi gutun eredua).

  • Berriro irakur ezazu akatsak topatzeko eta irakurtzeko erraza, atsegina, goxoa eta positiboa dela ziurtatzeko. Gutuna iristeko beharrezkoak diren seiluak jarri.