Euskara
Maitasunak egiazko kristauak bereizten ditu: Baztertu norgehiagokeria eta haserrealdia
https://cms-imgp.jw-cdn.org/img/p/202018369/univ/art/202018369_univ_sqr_xl.jpg

KRISTAUON BIZIMODUA

Maitasunak egiazko kristauak bereizten ditu: Baztertu norgehiagokeria eta haserrealdia

Maitasunak egiazko kristauak bereizten ditu: Baztertu norgehiagokeria eta haserrealdia

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA?: Jesusek bere jarraitzaileak elkarri agertuko zioten maitasunagatik izango zirela ezagutuak irakatsi zuen (Jn 13:34, 35). Maitasun hau erakusteko, besteen gauzengatik arduratu eta haserrekorrak izatea baztertu behar dugu (1 Ko 13:5).

HOBETZEKO MODUA:

  • Norbaitek mingarria den zerbait egin edo esaten dizunean, gelditu eta aztertu arazoaren arrazoia, baita zure erantzunak izan ditzakeen ondorioak ere (Es 19:11).

  • Gogoratu guztiok garela inperfektuak eta, noizbehinka, beranduago damutzen garen gauzak egin eta esaten ditugula.

  • Konpondu desadostasunak lehenbailehen.

IKUSI ELKAR MAITA EZAZUE: BAZTERTU NORGEHIAGOKERIA ETA HASERREALDIA BIDEOA ETA AZTERTU ONDORENGO GALDERAK:

  • Nola erantzuten dio neurriz kanpo Anttonek Harrisen proposamenari?

  • Nola laguntzen dio Harrisi hausnartzen gelditzeak haserrealdia ekiditen?

  • Nola baretzen du egoera Harrisen erantzun lasaiak?

Zergatik da onuragarria kongregazioarentzat gu lasai mantentzea haserrealdia sortu daitekeen egoeretan?