Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

Ikasi Jainkoaren Hitzetik

Zer gertatuko da auzi-egunean?

Zer gertatuko da auzi-egunean?

Artikulu honetan, zeure buruari agian egin dizkiozun galderak aztertzen dira eta erantzunak Biblian non aurkitu ditzakezun erakusten du. Nahi baduzu, Jehobaren lekukoek gustura erantzungo dizkizute galdera hauek.

1. Zer da auzi-eguna?

Irudian ikusten den bezala, pertsona askok auzi-egunean milioika arima Jainkoaren tronuaren aurrean epaituak izateko itxaroten egongo direla imajinatzen dute. Beraien ustez, egin dutenaren arabera epaituak izango dira: batzuk zerura joango dira; beste batzuk, ordea, infernura. Baina Bibliak dioena bestelakoa da. Auzi-egunaren helburua jendea «zuzentasunarekin» injustiziatik askatzea da (96. Salmoak 13, Biblia, José antonio Uriarte). Jainkoak Jesus Epaile izateko eta justizia berrezartzeko izendatu du (Irakurri Isaias 11:1-5; Eginak 17:31).

2. Nola berrezarriko du justizia auzi-egunak?

Adam, lehenengo gizona, Jainkoaren kontra nahita matxinatu zen. Bere erruz, bere ondorengo guztiok bekatu egin, sufritu eta hil egiten gara (Erromatarrei 5:12). Injustizia hau zuzentzeko, Jesusek hilda dauden milioika gizaki berpiztuko ditu. Apokalipsia liburuaren arabera, hau Jesu Kristoren mila urteko erregetzan zehar gertatuko da (Irakurri Apokalipsia 20:4, 11, 12).

Berpiztuak ez dira hil aurretik egin zutenaren arabera epaituak izango, baizik eta berpiztu ondoren egiten dutenaren arabera. Apokalipsia 20⁠ak aipatzen duen «liburuak» emango dituen argibideak obeditu beharko dituzte (Erromatarrei 6:7). Paulo apostoluak berpizkundea «justuena nola injustuena» izango dela esan zuen. Berpiztuak izango diren hauek Jainkoari buruz ikasteko aukera izango dute (Irakurri Eginak 24:15, Iesus Christ Gure Iaunaren Testamentu Berria, Joanes Leizarraga, euskara batura eguneratua).

3. Zer lortuko du auzi egunak?

Jehoba ezagutu gabe eta zerbitzatu gabe hil direnak aldatzeko eta ondo dagoena egiteko aukera izango dute. Hala egiten badute, beraien berpizkundea «bizirako» izango da. Baina berpiztuko diren batzuek ez dute Jehoba obeditu nahi izango. Beraz, beraien berpizkundea «kondenatuak izateko» izango da (Irakurri Joan 5:28, 29; Isaias 26:10; 65:20, NWT).

Mila urteko auzi-egunaren amaierarako, Jehobak gizakia berriro perfektu egingo du (1 Korintoarrei 15:24-28). Zer etorkizun zoragarria Jainkoaren esaneko direnentzat! Mila urteak pasa ondoren, azken proba bat egongo da. Orduan, Jehobak Satanas askatu eta jendea berarengandik aldentzen saiatzen utziko dio . Baina Satanas baztertu eta Jehobaren alde leial mantentzen direnek lurrean betirako bizitzaz gozatuko dute (Irakurri Isaias 25:8; Apokalipsia 20:7-9).

4. Zer beste auzi-egunek ekarriko dizkio bedeinkapenak gizadiari?

Mundu honen amaiera beste auzi-egun bat izango dela dio Bibliak. Auzi-egun hau bat-batean etorriko da, Noeren garaiko uholdea bezala, eta gaiztoak suntsituko ditu. Hau gertatzean justizia nagusi izango den mundu berri batean bizi ahal izango gara (Irakurri 2 Pedro 3:6, 7, 13).