Euskara
Sentitu al zara inoiz baztertuta?
/assets/ct/fa815d8e9f/images/syn_placeholder_sqr.png
w11 6/1

Irakatsi zure seme-alabei

Sentitu al zara inoiz baztertuta?

Sentitu al zara inoiz baztertuta?

PERTSONA bat baztertuta sentitu daiteke besteek ez dutenean beraien taldean onartzen, agian, arraza edo nazionalitate ezberdina duelako, edo beste modu batera hitz egin eta jokatzen duelako. Sentitu al zara inoiz horrela?... a

Hitz egin dezagun horrela sentitu zen norbaiti buruz. Mefiboxet zuen izena. Nor zen? Eta zergatik sentitu zen horrela? Noizbait Mefiboxet bezala sentitu bazara, asko ikasi dezakezu berarengandik.

Mefiboxet Jonatanen semea zen, eta Jonatan Dabiden lagun mina. Jonatan gerran hil baino lehenago, Dabidi esan zion: «Ona izan nire seme-alabekin». Dabid errege bihurtu zen. Urteak geroago, Jonatanen hitzak gogoratu zituen eta Mefiboxet oraindik bizirik zegoen. Mefiboxet txikia zenean, istripu larri bat izan zuen eta bizitza osoan zehar ezin izan zuen ondo ibili. Imajinatu al dezakezu zergatik sentitu ahal zen ezberdina zela?...

Dabidek ondo tratatu nahi zuen Jonatanen semea. Beraz, Dabidek Mefiboxeti etxe bat eman zion berarengandik hurbil, Jerusalemen. Gainera, Dabiden mahaitik jan zezakeen. Mefiboxeti ere zerbitzari bat eman zitzaion: Ziba, baita honen seme-alabak eta zerbitzariak ere. Dudarik gabe, Dabid Jonatanen semearekin ona izan zen! Badakizu zer gertatu zen gero?...

Dabiden etxean arazo asko zeuden. Absalom, Dabiden semeetako bat, bere aurka altxatu zen eta errege izaten saiatu zen. Bizirik jarraitu nahi bazuen, Dabidek ihes egin behar zuen. Berarekin batera beste asko joan ziren, bazekitelako Jehobak bera aukeratu zuela errege izateko. Mefiboxetek ere Dabidekin joan nahi izan zuen, baina ezin izan zuen, ezin zuelako ibili.

Orduan, Zibak Dabidi esan zion Mefiboxet Jerusalemen geratu zela errege izan nahi zuelako. Dabidek sinetsi egin zion gezurra! Beraz, Zibari eman zizkion Mefiboxeten gauza guztiak. Handik gutxira, Dabidek Absalomen aurkako gerra irabazi egin zuen Jerusalemera itzuliz. Gero, Dabidek Mefiboxeten bertsioa entzun zuen. Dabidek, orduan, Mefiboxetek gauza guztiak Zibarekin konpartitu behar zituela erabaki zuen. Zer uste duzu egin zuela Mefiboxetek?...

Ez zuen protestarik egin Dabiden erabakia injustua zela esanez. Mefiboxetek bazekien Dabidek, errege bezala, bakea behar zuela arrakasta edukitzeko. Beraz, Dabidi esan zion Ziba bere gauza guztiekin geratu zitekeela. Mefiboxet lasai zegoen, zeren berarentzat inportanteena honakoa zen: Dabid, Jehobaren zerbitzaria, errege bezala Jerusalemera itzuli zela.

Mefiboxetek asko sufritu zuen. Askotan sentitu zen baztertuta. Baina Jehobak bera maite eta zaindu zuen. Zer ikasten dugu?... Ondo dagoena egiten dugunean ere, pertsona batzuek guri buruz gezurrak esan ditzaketela. Jesusek esan zuen: «Munduak gorrotatzen bazaituzte, badakizue zuek baino lehen ni gorrotatu nauela». Jesus hiltzera iritsi ziren eta guzti! Ziur egon gaitezke ondo dagoena egiten badugu, Jehobak, egiazko Jainkoak, maitatuko gaituela eta Jesusek, bere Semeak, gauza bera egingo duela.

Irakurri zure Biblian

  • 1 Samuel 20:15-17, 41, 42

  • 2 Samuel 4:4; 9:1-10; 19:24-30

  • Joan 15:18

a Haurrarekin irakurtzen ari bazara, eten puntuek geldialdia egiteko eta haurra bere burua adieraztera animatzeko gogorarazpen gisa balio dute.