TALAIA (IKASKETARAKO EDIZIOA)

Ba al zenekien? | 2018​ko urria

Euskara
Ba al zenekien? | 2018​ko urria
https://cms-imgp.jw-cdn.org/img/p/2018608/univ/art/2018608_univ_sqr_xl.jpg
w18 Urria

Ba al zenekien?

Ba al zenekien?

Zergatik zegoen Esteban hain lasai pertsekuzioa jasatean?

ESTEBANEK bere aurka dagoen gizon talde bat du aurrez aurre, Sanedrina —juduen epaitegi gorena— osatzen duten 71 epaileak dira eta Israelgo nazioan botere oso handia dute. Kaifas apaiz nagusiak elkartu ditu. Kaifas hura izan zen duela hilabete batzuk Jesus heriotzara kondenatu zuena (Mat. 26:57, 59; Eg. 6:8-12). Lekuko faltsuak ateratzen dira, bata bestearen atzetik. Baina Sanedrineko kideak harrituta geratzen dira Estebanen aurpegia ikustean, «aingeru batena bezalakoa» zela ikusi baitzuten (Eg. 6:13-15).

Nola lortu zuen Estebanek horrelako egoera beldurgarrian lasai egotea? Sanedrinaren aurrera indarrez eraman aurretik, Esteban buru-belarri ibili zen Jehobaren zerbitzuan, Jainkoaren espirituaren laguntzarekin (Eg. 6:3-7). Epaiketan zehar, espiritu horrek kontsolatu eta ikasitakoa gogorarazi zion (Joan 14:16, oharra). Izan ere, horixe gertatu zen bere epaiketan. Eginak 7. kapituluan, egin zuen defentsa ausartari buruz irakurri dezakegu. Momentu hartan, espiritu santuak Idazki hebrearretako 20 pasarte inguru gogorarazi zizkion (Joan 14:26). Baina Estebanen fedea oraindik gehiago indartu zen jaso zuen ikuskari honekin: Jesus zutik Jainkoaren eskuinean (Eg. 7:54-56, 59, 60).

Beharbada guk ere noizbait mehatxuak eta pertsekuzioa sufrituko ditugu (Joan 15:20). Baina Jainkoaren hitzetik elikatzeko ohitura badugu eta bere zerbitzuan zentratuta bagaude, Jehobaren espirituari gugan eragina izaten utziko diogu. Gainera, oposizioari aurre egiteko eta barne bakea mantentzeko indarrak jasoko ditugu (1 Ped. 4:12-14).