Euskara
Jehobak berarengan fedea dutenak onartzen ditu
https://cms-imgp.jw-cdn.org/img/p/2016281/univ/art/2016281_univ_sqr_xl.jpg
w16 Apirila

Jehobak berarengan fedea dutenak onartzen ditu

Jehobak berarengan fedea dutenak onartzen ditu

«Beraien fedeagatik eta pazientziagatik promesak heredatzen dituztenak imitatuko dituzue» (HEB. 6:12).

KANTAK: 86, 54

1, 2. Zer zailtasun izan zituzten Jeftek eta bere alabak?

 NESKA gazteak itxaroteari utzi dio. Azkenik, bere aita batailatik onik itzuli da eta korrika ateratzen da ongietorria ematera. Gaztea oso pozik dago bere aitak etsaiak gainditu dituelako. Baina aitak alabaren kanta eta dantzetan parte hartu ordez, batailan zikindu zituen jantziak urratu eta, bihotza hautsita, oihukatzen du: «Ai, ene alaba! Bihotza apurtu zait». Orduan, alabari bizitza betirako aldatuko dion zerbait esaten dio. Beste edozein emakumek izango lukeen bizitzari uko egin beharko dion zerbait izango da. Nola erantzuten du alabak? Zalantzarik egin gabe, berak aitak Jehobari egin zion promesa betetzera animatzen du. Erantzun horrek fede handia duela erakusten du. Bera ziur dago, Jehobak zer eskatzen duen axola gabe, berari obeditzea beti onena izango dela (Ep. 11:34-37NWT). Bere aita oso harro sentitzen da. Badaki bere alabaren erantzunak Jehoba pozten duela.

2 Jefteren alabak Jehobari errespetu handia dio. Nahiz eta batzuetan zaila izan, biek berarengan eta berak gauzak egiteko moduan konfiantza dute. Jainkoaren aprobazioa izan nahi dute eta, horregatik, edozein sakrifizio egiteko prest daude.

3. Zergatik izan daiteke lagungarria guretzat Jefte eta bere alabaren eredua aztertzea?

3 Badakigu Jehobarengan fedea izatea ez dela beti erraza. Izan ere, fedea mantentzeko, gogor ahalegindu behar dugu (Jud. 3). Zerk lagundu gaitzake hori lortzen? Besteak beste, Jefte eta bere alabak izan zituzten zailtasunak nola gainditu zituzten aztertzeak. Zer egin zuten Jehobarengan zuten fedea ez galtzeko?

LEIAL MANTENDU GAITEZEN MUNDUKO ERAGIN KUTSAKORRAREN AURREAN

4, 5. a) Zer agindu zien Jainkoak israeldarrei Promestutako Lurraldean sartzean? b) 106. Salmoaren arabera, zer gertatu zitzaien israeldarrei desobeditzeagatik?

4 Jeftek eta bere alabak fedea galtzearen ondorio latzak ikusi zitzaketen egunero. 300 urte inguru lehenago, Jainkoak israeldarrei Promestutako Lurraldean bizi ziren biztanle pagano guztiak suntsitzeko agindu zien (Deu. 7:1-4). Baina ez zioten obeditu eta israeldar asko, kanaandarren antzera, jainko faltsuak adoratzen eta praktika moralgabe eta zikinetan parte hartzen hasi ziren (Irakurri 106. Salmoa 34-39).

5 Desobedienteak izan zirenez, Jehobaren aprobazioa galdu zuten. Ondorioz, Jainkoak ez zituen beraien etsaiengandik babestu (Ep. 2:1-3, 11-15; Sal. 106:40-43). Jainkoa maitatu eta berari leial mantendu nahi zuten familientzat ziurrenik oso garai zaila izango zen. Hala eta guztiz ere, batzuek ez zuten federik galdu. Jefte eta bere alabaz gain, Elkanak, Anak eta Samuelek Jainkoaren onespena lortzeko ahalegin handiak egin zituzten (1 Sam. 1:20-28; 2:26).

6. Zer gauza bultzatzen ditu munduak gaur egun, eta zer ahalegin egin beharko genituzke?

6 Gaur egun, pertsonek kanaandarren antzera pentsatzen eta jokatzen dute: sexua, biolentzia eta materialismoa bultzatzen dute. Jehobak babestu nahi gaitu eta, israeldarrekin egin zuen bezala, aholku argiak ematen dizkigu. Ikasiko al dugu egin zituzten akatsetatik? (1 Ko. 10:6-11). Kanaandarren antzeko edozein pentsaera gure buru-bihotzetik erabat kentzen ahalegindu behar dugu (Erm. 12:2). Hori egiten saiatzen ari al gara?

LEIAL MANTENDU GAITEZEN DEZEPZIOEN AURREAN

7. a) Nola tratatu zuten Jefte bere anaiek eta Israelgo buruzagiek? b) Nola jokatu zuen Jeftek?

7 Desobedienteak izateagatik, amondarrek eta filistearrek israeldarrak zapaldu zituzten Jefteren garaian (Ep. 10:7, 8). Hala ere, inguruko etsaiak ez ziren Jefteren arazo bakarra izan. Bere anaiek eta Israelgo buruzagiek zailtasunak eragin zizkioten. Jefteren anaierdiek bera biziki gorrotatzen zutenez eta inbidiaz josita zeudenez, anaien artean nagusiena izateagatik berari legalki zegokion lur-eremutik bota egin zuten (Ep. 11:1-3). Baina Jeftek ez zuen tratu krudel horrek berarengan eraginik izaten utzi. Alderantziz, gizon espiritual baten moduan jokatu zuen. Israelgo adindunek laguntza eskatu ziotenean, berak ez zien bizkarra eman (Ep. 11:4-11). Zergatik jokatu zuten horrela?

8, 9. a) Moisesen legearen zein printzipiok lagundu zioten Jefteri? b) Zer izan zen garrantzitsuena Jefterentzat?

8 Jefte aparteko gerlari bat baino gehiago zen. Moisesen legea eta Israelen historia ondo ezagutzen zituen. Israeldarren historiari buruz zekienari esker, Jehobaren ikuspuntutik ongi eta gaizki dagoena ulertu ahal izan zuen (Ep. 11:12-27). Jeftek Legearen printzipioek bere pentsaera eta sentimenduak gidatu zitzaten utzi zuen. Berak bazekien Jehobak erresumina gorrotatzen duela eta bere zerbitzariek elkar maitatzea nahi duela. Gainera, Legeak esan bezala, beharrean zeudenei lagundu behar zitzaiela ikasi zuen, nahiz eta laguntza behar zuenak bera gorrotatu (Irakurri Irteera 23:5; Lebitarrena 19:17, 18).

9 Baliteke beste gizon leialen ereduak ere bera lagundu izana. Horietako bat Jose izan zen. Bere anaiek bera gorrotatu arren, Josek beraiekin ondo jokatu zuen (Has. 37:4; 45:4, 5). Eredu horretan eta beste batzuetan hausnartzeak Jehobari atsegin zaion moduan jokatzen lagunduko zion Jefteri. Egia da bere anaien tratu txarrek Jefte mindu zutela, baina Jehobaren eta bere herriaren alde egoteko prest egon zen beti (Ep. 11:9). Gauza guztien gainetik, Jainkoaren izena defendatu zuen. Gainera, fedea ez galtzeko determinazioa izan zuen. Zalantzarik gabe, hori oso lagungarria izan zen, bai berarentzat, baita israeldarrentzat ere (Heb. 11:32, 33).

10. Nola laguntzen digute Jehobaren printzipioek kristau bezala jokatzen?

10 Batzuetan, anai-arreba batzuek gurekin gaizki jokatzen dute edo dezepzionatzen gaituzte. Orduan, zer egingo dugu? Utziko al dugu Jefteren ereduak gure bihotza ukitu dezan? Hala jokatzen badugu, ez diogu arazo horien eraginez Jehoba zerbitzatzeari utziko. Bestalde, ez diogu bileretara joateari edo anai-arrebekin egoteari utziko. Jefteren antzera, Jehobaren arauek egoera zailak gainditzen eta besteentzat eredu ona izaten lagundu gaitzakete (Erm. 12:20, 21; Kol. 3:13).

EGITEN DITUGUN SAKRIFIZIOEK GURE FEDEA NOLA DAGOEN ERAKUSTEN DUTE

11, 12. Zer promes egin zuen Jeftek, eta zer egin beharko zuen promes hori betetzeko?

11 Jeftek bazekien Jehobaren laguntza behar zuela israeldarrak amondarren eskuetatik libratzeko. Garaipena emanez gero, batailatik itzultzean berari ongietorria ematera aterako zen lehen pertsona «erre-oparitzat» eskainiko zuela promestu zion Jainkoari (Ep. 11:30, 31). Zer egin beharko luke bera promesari eusteko?

12 Jehobak giza sakrifizioak gorroto ditu. Beraz, argi dago Jeftek ez zuela inor literalki sakrifikatzeko asmorik (Deu. 18:9, 10). Moisesen legearen arabera, erre-oparia osorik eskaintzen zitzaion Jehobari. Beraz, Jefte promesten ari zena hurrengoa zen: pertsona bat esklusiboki Jehoba tabernakuluan betirako zerbitzatzeko eskainiko zuela. Jainkoa ados zegoen eta bere etsaiengan garaipen itzela emanez bedeinkatu zuen (Ep. 11:32, 33). Orduan, nor eskainiko zuen Jeftek«erre-oparitzat»?

13, 14. Zer irakasten digu Epaileak 11:35​ak Jefteren fedeari buruz?

13 Gogoratzen al duzu artikulu honen hasieran deskribatzen den eszena? Jefte batailatik itzultzean, ongietorria ematera ateratzen den lehen pertsona bere alaba bakarra da, asko maitatzen duena. Beteko al du bere promesa? Gertatzen dena gertatzen dela, Jainkoari eskainiko al dio bere alaba tabernakuluan bizitza osoan zerbitzatu dezan?

14 Beste behin, Jainkoaren legearen printzipioek erabaki egokia hartzen lagunduko zioten. Agian, Irteera 23:19​ko hitzak gogoratu zituen. Bertan, Jainkoaren herriak Jehobari onena emateko prest egon behar duela dio. Horretaz gain, Legearen arabera, egindako botoak, edo promesak, bete behar ziren: «Jaunari eginiko botoz […] gizasemeak ezin izango du bere hitza jan: zehatz-mehatz beteko du hitzemana» (Zen. 30:3 [30:2, NWT]). Ziurrenik bere garaikidea izan zen Anaren antzera, Jeftek bere hitza bete behar zuen, nahiz eta berarentzat eta bere alabarentzat horrek zer suposatuko zuen jakin. Berak ez zuen seme-alaba gehiagorik. Bere alabak bere izena eta ondasunak heredatu zitzan espero zuen (Ep. 11:34). Hala eta guztiz ere, Jeftek esan zuen: «Jehobari boto bat egin nion eta orain ezin dut atzera egin» (Ep. 11:35). Nahiz eta prezio altua ordaindu behar izan, fedea zuela erakutsi zuen eta Jehobak horregatik bedeinkatu zuen. Hartuko al zenuke zuk erabaki bera?

15. Zer promestu genion Jehobari geure burua eskaintzean, eta nola erakutsi dezakegu fedea dugula?

15 Geure burua Jehobari eskaintzean, promes bat egin genion: zer gertatuko zen axola gabe, bere nahia beti egingo genuela. Eta bagenekien sakrifizioak ere egin beharko genituzkeela. Hala ere, gustatzen ez zaigun zerbait egitea eskatzen zaigunean, Jehobari obeditzeko dugun desira probapean jartzen da. Baina zaila izan arren, sakrifizioak egin eta Jehoba zerbitzatzen badugu, fedea dugula erakutsiko dugu. Gainera, jasotzen ditugun bedeinkapenak egiten dugun edozein sakrifizio baino askoz ere ugariagoak izango dira, nahiz eta egiten ditugun sakrifizio horiek mingarriak izan (Mal. 3:10). Itzuli gaitezen orain Jefteren pasartera. Zer gertatu zitzaion bere alabari?

Nola erakutsi dezakegu Jefte eta bere alabaren bezalako fedea dugula? (Ikusi 16 eta 17 paragrafoak)

16. Nola erantzun zuen Jefteren alabak bere aitaren promesaren berri izatean? (Ikusi hasierako irudia)

16 Ziurrenik Jefteren alabarentzat bere aitaren promesaren ondorioak onartzea ez zen erraza izan. Izan ere, promes hori ez zen Anarena bezalakoa izan. Anak bere seme Samuel nazareo izateko eta tabernakuluan zerbitzatzeko eskaini zuen (1 Sam. 1:11). Nazareoak ezkondu ahal ziren eta seme-alabak izan zitzaketen. Baina Jefteren alaba «erre-opari[a]» izango zen: Jainkoari bere burua erabat eskainiko zion eta ezingo zuen familiarik izan (Ep. 11:37-40). Gainera, garaipena lortu zuen Israelgo buruzagi baten alaba izanik, bertako gizonik hoberenarekin ezkondu ahalko zen. Horren ordez, tabernakuluko zerbitzari apala izango zen. Nola erantzun zuen emakume honek? Jehoba zerbitzatzea bere bizitzan garrantzitsua zela erakutsi zuen, honakoa esatean: «Ene aita, Jaunari hitzeman badiozu, egin nirekin hitzemandakoa» (Ep. 11:36). Ezkontzearen eta seme-alabak izatearen ametsa sakrifikatu zuen Jainkoa zerbitzatzeko. Nola imitatu dezakegu bere eredua?

17. a) Nola imitatu dezakegu Jefte eta bere alabaren fedea? b) Nola animatzen gaituzte Hebrearrei 6:10-12​ko hitzek sakrifizioak egitera?

17 Milaka anai-arreba gazte, gizon nahiz emakume, ezkontzeko edo seme-alabak izateko euren desira sakrifikatzeko prest daude, gutxienez oraingoz. Hala egiten dute Jehobaren zerbitzuan ahal duten guztia egin nahi dutelako. Bestalde, adineko anai-arrebek agian beraien seme-alaba eta bilobekin pasa dezaketen denbora sakrifikatzen dute eraikuntza teokratikoetan lan egiteko. Edo, beharbada, Erreinuko Ebanjelizatzaileen Eskolara joateko eta behar handiagoa dagoen toki batera joateko ahaleginak egiten dituzte. Beste batzuek beraien interes pertsonalak baztertzen dituzte Oroitzapenerako kanpainetan parte hartzeko. Jainkoa oso pozik jartzen da bera bihotz-bihotzez zerbitzatzen dugunean. Izan ere, ez ditu inoiz bera maitatzen dutenak ahaztuko, ezta bere alde egin duten guztia ere (Irakurri Hebrearrei 6:10-12). Eta zuk, pentsatu al duzu Jehoba gehiago zerbitzatzeko egin dezakezun sakrifizioren batean?

ZER IKASI DUGU?

18, 19. Zer ikasi dugu Jefte eta bere alabaren eredutik, eta nola imitatu ditzakegu?

18 Jeftek zailtasun ugari izan zituen bere bizitza osoan zehar. Hala ere, erabakiak hartzean, Jehobaren ikuspuntua beti kontuan hartu zuen. Ez zuen inguruko gaiztakeriak berarengan eraginik izaten utzi. Bestalde, besteek egin zituzten gauzek bera dezepzionatu arren, ez zuen federik galdu. Jefte eta bere alabaren sakrifizioak ez ziren alferrikakoak izan, Jehobak bedeinkatu eta egiazko adorazioa bultzatzeko erabili baitzituen. Jefte eta bere alaba askok Jainkoaren arauak baztertu zituzten garaian bizi izan ziren arren, beraiek arau horiek leialki obeditu zituzten.

19 Bibliak «beraien fedeagatik eta pazientziagatik promesak heredatzen dituztenak imitatu» behar ditugula esaten du (Heb. 6:12). Beraz, imitatu ditzagun Jefte eta bere alaba. Erakutsi dezagun gure bizimoduarekin ondorengo egian benetan sinesten dugula: Jehobak berarengan fedea erakusten dutenak onartzen ditu.