TALAIA (IKASKETARAKO EDIZIOA)

Irakurleen galderak | 2015​eko azaroa

Euskara
Irakurleen galderak | 2015​eko azaroa
https://cms-imgp.jw-cdn.org/img/p/2015847/univ/art/2015847_univ_sqr_xl.jpg
w15 11/15

Irakurleen galderak

Irakurleen galderak

Zer frogak ziurtatzen dute Jeriko hiria egun gutxi batzuetan konkistatua izan zela?

Josue 6:10-15, 20 pasartearen arabera, israeldarrek sei egunez, eta egunean behin, itzuli bat egin zuten Jeriko hiriaren inguruan. Zazpigarren egunean, zazpi aldiz egin zuten itzulia eta, ondoren, Jehobak hiriko harresi handiak suntsitu zituen. Orduan, soldaduak hirian sartu eta konkistatu zuten. Existitzen al da Jeriko hain denbora laburrean konkistatua izan zela ziurtatzen duten froga arkeologikorik?

Antzinako gudarosteek konkistatu nahi zituzten hiri harresituak setiatzeko ohitura zuten, hau da, ez zioten inori sartzen edo ateratzen uzten. Setiatutako hiriko biztanleak biltegietan gordetako elikagaiak soilik kontsumitzera behartuta zeuden. Hiria errenditzen zenean, garaileek aberastasun guztiak eramaten zituzten, horien artean geratzen ziren elikagaiak. Baina, Jeriko hirian aurkitutako aztarna arkeologikoetan, janari ugari topatu zuten. Arkeologiari buruzko aldizkari batek honakoa dio: «Ontzien aztarnez gain, hondakinen artean gehien aurkitu zena landare aleak izan ziren» (Biblical Archaeology Review). Xehetasun hori esanguratsua da. Zergatik? Aldizkariak honela jarraitzen du: «Arkeologoek ez dute ezer parekorik topatu Palestinan. Batzuetan, alea duten ontzi bat edo bi aurkitzen dituzte, baina inoiz ez dute hain ale kopuru handirik topatu. Aparteko aurkikuntza da».

Bibliaren arabera, israeldarrek Jerikotik alea ez eramateko arrazoi onak zituzten: Jehobak hori ez egiteko agindu zien (Jos. 6:17, 18). Gainera, israeldarren erasoa uzta ondoren izan zen, martxoan edo apirilean, hau da, ale kopuru ugari zegoen garaian (Jos. 3:15-17; 5:10). Eta justu Bibliak aipatzen duen bezalaxe, Jerikoko aztarnetan janari ugari aurkitzeak hiria denbora labur batez setiatua izan zela erakusten du.