Euskara
Benetan zehatzak al dira Bibliako gertakariak?
/assets/ct/28ada02fb0/images/syn_placeholder_sqr.png
w05 4/15
Benetan zehatzak al dira Bibliako gertakariak?

Benetan zehatzak al dira Bibliako gertakariak?

ISRAEL estatuko presidentea izandako Chaim Herzog-ek, Bibliako borrokei buruz idatzitako liburuan, eta Tel Aviv-eko Arkeologia Unibertsitateko Mordechai Gichon irakasle emerituak hurrengoa adierazi zuten:

«Bibliako batailen deskribapen taktikoak [eta beste xehetasun batzuk] […] ez dira espekulazio sinpleetan oinarrituz interpretatzen. Nahikoa da, adibidez, madiandar eta bere aliatuen aurkako Gedeonen kanpaina (Epaileak 6-8 kapituluetan aipatzen dena) Troyako gerrako batailekin (Homerok bere Iliadan deskribatzen dituenarekin) konparatzea. Azken horretan, iristeko erraza den itsasertz bat eta oso urrun ez dagoen hiri harresitu bat nahikoak dira testuingu geografikoa izateko. [Gedeonen kanpainaren pasartean] aipatzen diren […] mugimendu taktikoen xehetasunak, aldiz, ez dira beste inon deskribatzen. Gauza bera esan daiteke ezaugarri topografiko zehatzen eta lagun edo etsaien ekintzen arteko interakzioan —60 km inguruko luzerako lur-eremuan gertatu zen batailan— oinarritutako xehetasunei buruz. […] Xehetasun horiek Biblian deskribatzen diren bataila taktikoen kontakizuna benetan egiazkoa dela frogatzen dute eta, ondorioz, hori onartzera behartuta gaude».

Nahi baduzu, Gedeonen kanpaina Veamos la buena tierra a atlas biblikoko 18 eta 19. orrialdeetan agertzen den mapa erabiliz aztertu dezakezu. Gertakaria honela hasi zen: «Madiandarrek, amalektarrek eta ekialdeko basamortuko jendeak, denek elkar harturik, Jordan ibaia igaro eta Izreel lautadan ezarri zuten kanpalekua». Gedeonek inguruko leinuei laguntza eskatu zien. Bataila Harod iturri ondoan hasi zen, More mendixkan, eta, ondoren, beheraxeago, Jordan lautadan jarraitu zuen. Gedeonek Jordanaren beste alderaino etsaiak pertsegitu eta garaitu zituen (Epaileak 6:33-8:12).

Veamos la buena tierra liburuxkako mapa horretan, aipatutako kokapen nagusiak eta inguruko topografia ikusi daitezke. Bestalde, 15. orrialdeko mapan, Israel leinuen lurraldeak agertzen dira. Bi mapa horiei esker, pasartea zehatza dela ikusi dezakezu.

Aurrekoa Yohanan Aharoni irakasleak aipatutako hurrengoarekin bat dator: «Biblia lurraldeetan, geografia eta historia oso lotuta daude. Bata ezin da bestearen laguntzarik gabe ulertu».

[Oharra]

a Jehobaren lekukoek argitaratuta.

[Irudiaren kreditua]

Atzealdeko mapa: Pictorial Archive (Near Eastern History) Est. and Survey of Israel erakundeen jabegoko mapetan oinarritua