Euskara
Rebeka: Jainkoari debozioa izan zion emakume langilea
/assets/ct/28ada02fb0/images/syn_placeholder_sqr.png
w04 4/15
Rebeka: Jainkoari debozioa izan zion emakume langilea

Rebeka: Jainkoari debozioa izan zion emakume langilea

IMAJINATU zure semearentzat emaztea aukeratu dezakezula. Nolako emakumea aukeratuko zenuke? Zer baldintza bete beharko lituzke? Polita, azkarra, atsegina eta langilea den norbait bilatuko al zenuke? Edo beste ezaugarri batzuetan jarriko zenuke arreta?

Abrahamek egoera horri egin behar izan zion aurre. Jehobak bere ondorengotza Isaaken bidez bedeinkatuko zuela promestu zion. Historiaren momentu honetan, Abraham zahartuta dago, baina bere semea ezkongabea da oraindik (Hasiera 12:1-3, 7; 17:19; 22:17, 18; 24:1). Isaaken emaztea izango denak eta beraien seme-alabek bedeinkapen horiek ere jasoko dituztenez, Abrahamek bere semearentzat emazte on bat aurkitzeko antolaketak egiten ditu. Guztiaren gainetik, Jehobaren zerbitzaria izan behar du. Baina Abraham bizi den lurraldean, Kanaanen, ez dago horrelako emakumerik. Beraz, Abrahamek beste nonbait bilatu behar du. Azkenean, aukeratutako emakumea Rebeka da. Baina, nola aurkitu du? Emakume espirituala al da? Zer ikasi dezakegu bere eredutik?

Emazte egoki baten bila

Abrahamek bere zerbitzari zaharrena, seguruenik Eliezer, urruti bidaltzen du, Mesopotamiara, Jehoba adoratzen duten bere senideen artetik Isaakentzat emaztegaia aukeratzeko. Eginkizuna hain serioa denez, Eliezerri emaztegaia ez duela kanaandarren artean bilatuko zin eginarazten dio. Hori egiteak Abrahamentzat baldintza horrek zuen garrantzia azpimarratzen du (Hasiera 24:2-10).

Abrahamen senideen hirira iritsi ondoren, Eliezerrek bere 10 gameluak putzu batera eramaten ditu. Imajinatu eszena! Iluntzen ari da eta zerbitzari horrek honela egiten du otoitz: «Ni ur-putzu honen ondoan geldituko naiz. Hiriko neskatxak ura ateratzera datozenean, esango diot haietariko bati: “Eraitsi zeure pegarra edan dezadan”. Berak erantzungo balu: “Edazu, eta zure gameluei ere emango diet edaten”, izan bedi huraxe zeure zerbitzari Isaakentzat hautatu duzuna» (Hasiera 24:11-14).

Bertako emakume guztiek jakingo zuten bezala, egarri dagoen gamelu batek ur asko (100 litro arte) edan dezake. Beraz, 10 gameluri edaten emateko bere burua eskaintzen zuen emakumeak lan gogorra egiteko prest egon behar zuen. Besteak ezer egin gabe begira zeuden bitartean, lan hori egiteak argi erakutsiko zuen indarra, pazientzia eta apaltasuna zituela, baita pertsona eta animaliekin atsegina zela ere.

Zer gertatzen da orduan? «Bere arteko otoitza amaitu baino lehen, horra non hurbiltzen den Rebeka, pegarra sorbaldan. Betuelen alaba zen; Betuel, berriz, Abrahamen anaia Nahorren eta Milkaren semea. Neskatxa oso ederra zen, birjina eta ezkongabea. Ur-putzura jaitsi, pegarra bete eta igo egin zen. Abrahamen morroia lasterka bidera atera zitzaion eta honela mintzatu: “Emadazu, arren, ur pixka bat zeure pegarretik”. Hark erantzun: “Edazu, jauna”. Eta, berehala pegarra besoetara eraitsirik, edaten eman zion» (Hasiera 24:15-18).

Baldintzak betetzen al ditu Rebekak?

Rebeka Abrahamen anaiaren biloba da. Ederra izateaz gain, ezaugarri on asko ditu. Ez dio ezezagun batekin hitz egiteari beldurrik, baina errespetuz egiten du. Eliezerrek ura eskatzen dionean, edaten ematen dio, hori ohiko kortesia adierazpena baita. Nola erantzungo dio Rebekak probaren bigarren zatiari?

Rebekak esaten dio: «Edazu, jauna». Baina, horretaz gain, honakoa ere esaten du: «Zure gameluentzat ere ura ateratzera noa, ase arte edan dezaten». Espero dena baino gehiago egiten du. Gogo onez, pitxerra askan husten du eta lasterka putzura joaten da ur gehiago hartzera, gamelu guztiei edaten eman arte. Rebeka ez da une batez ere gelditzen. Bitartean, zerbitzariak harrituta begiratzen dio (Hasiera 24:19-21).

Neskatxa Abrahamen senidea dela jakitean, Eliezer ahuspeztu egiten da Jehobari eskerrak emateko. Bere aitaren etxean berak eta berarekin doazenek gaua igarotzeko tokirik ba ote dagoen galdetzen dio Rebekari. Neskatxak baietz esaten dio eta lasterka joaten da etxera bisitarien berri ematera (Hasiera 24:22-28).

Eliezerrek kontatutakoa entzun eta gero, Rebekaren anaia eta aitak, Laban eta Betuelek, Jehoba kontu guzti hori gidatzen ari dela ulertzen dute. Rebeka Isaaken emaztea izateko aukeratua izan da. Beraz, honakoa esaten diote: «Hartzazu eta zoaz. Izan bedi zure nagusiaren semearen emazte, Jaunak esan bezala». Zer pentsatzen du Rebekak honi buruz? Berehala joan nahi al duen galdetzen diotenean, «joateko prest nago» esan nahi duen hitz hebrear batekin erantzuten die. Rebeka ez dago eskaintza hori onartzera behartuta. Izan ere, Abrahamek argi utzi zuen Eliezer bere zinetik libre geldituko zela neskak ez bazuen berarekin joan nahi. Baina Rebekak ere horren atzean Jainkoa dagoela ikusten du. Beraz, beranduagorako utzi gabe, bere familia atzean uzten du ezagutzen ez duen gizon batekin ezkontzeko. Erabaki ausart horrek fede handia duela erakusten du. Dudarik gabe, Rebeka da aukera zuzena! (Hasiera 24:29-59).

Isaakekin elkartzean, Rebekak bere burua belo batekin estaltzen du sumisioa erakutsiz. Isaakek emaztetzat hartzen du eta, dudarik gabe, Rebekak zituen ezaugarri bikainengatik, berataz maitemintzen da (Hasiera 24:62-67).

Bikiak

19 urtez, Rebekak ezin izan du seme-alabarik izan. Azkenean, haurdun geratu da. Baina haurdunaldi zaila izan du, sabelean zituen bikiak borrokan aritu baitziren. Horregatik, Rebekak Jainkoari erregutzen dio laguntza eskatuz. Guk ere une zailetan bere eredua jarraitu dezakegu. Jehobak Rebekari entzuten dio eta lasaitu egiten du, bi nazioen ama izango dela eta «zaharrena gazteenaren morroi izango» dela azalduz (Hasiera 25:20-26).

Hitz horiek ez dira Rebekak Jakob, seme gazteena, gehiago maitatzearen arrazoi bakarra. Mutilak oso desberdinak dira. Jakob «errugabea» da; Esauk aldiz, gauza espiritualak axolagabekeriaz ikusten dituenez, bere oinordekotza —hau da, Jainkoaren promesak heredatzeko zuen eskubidea— Jakobi saldu dio janari baten truke. Bestalde, hititak ziren bi emakumerekin ezkontzeak balio espiritualengatik interes falta eta horiek mespretxatzen dituela ere erakutsi du. Horrek sufrimendu handia eragin die bere gurasoei (Hasiera 25:27-34NWT; Hasiera 26:34, 35).

Jakobek bedeinkapena lortzeko laguntza jasotzen du

Bibliak ez du argitzen Isaakek ba al dakien Esauk Jakob zerbitzatuko duen. Dena dela, bai Rebeka, bai Jakob hurrengoaz ziur daude: bedeinkapena Jakobek jasoko duela. Isaakek Esauri honek ehizatutako plater bat prestatzean bere bedeinkapena emango diola aipatu dio. Beraz, Rebeka, hori entzutean, segituan ekinean jarri da. Rebekak, gaztetan bezala, erabakitasunez beteriko emakume sutsua izaten jarraitzen du. Berak bi antxumeren bila joateko agintzen dio Jakobi. Antxume horiekin, bere senarraren gustuko den plater bat prestatuko du. Horrela, Jakobek, Esau denaren itxurak eginez, bedeinkapena jasoko du. Jakob bere aita horretaz konturatuko den eta madarikatuko duen beldur denez, bere amari ezetz esaten dio, baina Rebekak insistitu egiten dio, hurrengoa esanez: «Betor niregana delako madarikazio hori». Orduan, janaria prestatu, Jakob mozorrotu eta bere senarrarengana bidaltzen du (Hasiera 27:1-17).

Bibliak ez du Rebekaren jokabidearen arrazoia azaltzen. Askok bere jarrera kondenatzen duten arren, Bibliak ez du hori egiten, ezta Isaakek ere Jakob bedeinkatu duela jakin duenean. Alderantziz, bere bedeinkapena handiagotzen du (Hasiera 27:29; 28:3, 4). Rebekak badaki Jehobak bere semeei buruz aurresandakoa. Beraz, Jakobek justuki dagokion bedeinkapena jasotzeaz ziurtatzen da. Argi dago horrela jokatzeak Jainkoaren nahiarekin bat egiten duela (Erromatarrei 9:6-13).

Jakob Haranera bidaltzen dute

Esauren mendeku planak zapuztuz, Rebekak Jakobi bere anaia Esau baretu arte ihes egiteko eskatzen dio. Horretarako, Isaaken onespena izaten saiatzen da, baina Esauren haserre bizia aipatzea saihesten du. Alderantziz, kontu handiz bere senarrari Jakob kanaandar batekin ezkontzearen inguruan duen kezka azaltzen dio. Aukera hori aipatzea nahikoa da Isaak honetaz konbentzitzeko: Jakobi ezkontza hori debekatzeaz eta Rebekaren familia bizi den tokira bidaltzeaz, bertan Jainkoa adoratzen duen emazte bat aurkitu dezan. Ez dago Rebekak Jakob berriro ikusi zuen erregistrorik, baina, dudarik gabe, bere ekintzei esker Israel nazioak bedeinkapen ugari jaso zituen etorkizunean (Hasiera 27:43-28:2).

Rebekari buruz dakigunak bera mirestera eramaten gaitu. Oso ederra izanda ere, bere benetako edertasuna Jainkoari zion debozioan oinarrituta zegoen. Horixe bera izan zen Abrahamek bere errainarengan bilatu zuena. Ziur Rebekak zituen beste ezaugarri onek bere aitaginarrebaren espektatibak gainditu zituela. Jainkoaren gidari jarraitzean, emakume kristau guztiek ondo egiten dute bere fedea eta ausardia imitatzean, baita bere gogo bizia, modestia eta eskuzabaltasunez erakutsitako hospitalitatea ere. Horiek dira Jehobak emakume eredugarri batengan bilatzen dituen ezaugarriak.