TALAIA (IKASKETARAKO EDIZIOA)

Irakurleen galderak

Euskara
Irakurleen galderak
/assets/ct/28ada02fb0/images/syn_placeholder_sqr.png
w95 2/1
Irakurleen galderak

Irakurleen galderak

Nortzuk ziren Biblian aipatzen diren filistearrak?

Biblian, askotan, filistearrei buruz hitz egiten da. Jainkoaren herriak Promestutako Lurraldea konkistatu zuenean, filistearrak Kanaanen bizi ziren. Denbora luzez, filistearrek Jainkoaren herriaren aurka egin zuten, Dabid eta Goliat erraldoi filistearraren pasartean ikusten den bezalaxe (1 Samuel 17:1-3, 23-53).

Bibliaren arabera, antzinako filistearrek Kaftorretik Kanaaneko hego-mendebaldeko kostaldera emigratu zuten (Jeremias 47:4NWT). Non zegoen Kaftor? The International Standard Bible Encyclopedia (1979, 1. lib., 610. or.) argitalpenak dio: «Frogek erabateko erantzunik eskaintzen ez duten arren, gaur egungo adituen arabera, oso litekeena Kreta irla (edo agian Kreta eta horrekin kulturalki lotutako Egeo itsasoko irlak) izatea da».

Horregatik, Mundu Berriko Itzulpenak Amos 9:7 honela itzultzen du: «“O, Israelgo herria, ez al zarete zuek niretzat kusiten semeak bezalaxe?”, dio Jehobak. “Ez al nituen Israel Egiptoko lurraldetik, filistearrak Kretatik eta Siria Kirtik atera?”»

Ez dakigu filistearrek noiz emigratu zuten Kretatik denborarekin Filistea deitu zitzaion Kanaango lurraldera, Jope eta Gaza bitarteko hego-mendebaldeko kostaldera. Itxuraz, Abraham eta Isaaken garaian, kostaldeko lautada baxuetako lurralde hartan bizi ziren dagoeneko (Hasiera 20:1, 2; 21:32-34; 26:1-18).

Israel Jainkoak promestu zien lurraldean sartu eta denbora asko pasa ondoren, filistearrek eremuan eragin handia izaten jarraitu zuten (Irteera 13:17; Josue 13:2; Epaileak 1:18, 19; 3:3, 4; 15:9, 10; 1 Samuel 4:1-11; 7:7-14; 13:19-23; 1 Erregeak 16:15). Askoz ere beranduago, Uzias Judako errege izan zenean, filistearrek Gat, Jabne eta Asdod hirietan bizitzen jarraitzen zuten (2 Kronikak 26:6). Biblian aipatzen diren beste hiri filistear garrantzitsu batzuk Ekron, Axkelon eta Gaza dira.

Alejandro Handiak Gaza hiri filistearra konkistatu zuen. Baina badirudi denborarekin filistearrak herri bezala desagertu zirela. Lawerence E. Stager irakasleak honakoa idatzi zuen Biblical Archaeology Review (1991​ko maiatza/ekaina) aldizkarian: «Filistearrak ere Babiloniara erbesteratuak izan ziren. […] Baina ez dago erbesteratutako filistearrei zer gertatu zitzaien adierazten duen erregistrorik. Nabukodonosorren konkistaren ondoren, Axkelonen geratu zirenek itxuraz beraien nortasun etnikoa galdu zuten. Historiatik desagertu ziren, besterik gabe».

Gaur egungo Palestina izena latinezko eta grekozko hitzetatik dator. Eta azkeneko hori, aldi berean, «Filistea» hitz hebrearretik dator. Biblia arabiar-bertsio batzuek «filistearrak» terminoa, gaur egun palestinoei buruz hitz egitean erraz nahastu daitekeen hitz bat erabiliz itzuli dute. Hala ere, Today’s Arabic Version itzulpenak antzinako filistearrak gaur egungo palestinoengandik desberdintzen dituen beste arabiar termino bat erabiltzen du.

[Irudia]

Axkeloneko hondakinak

[Kreditua]

Pictorial Archive (Near Eastern History) Est.