Euskara
Silo hirian bizi ziren gazteen eredu onak eta txarrak
/assets/ct/28ada02fb0/images/syn_placeholder_sqr.png
w92 11/1
Silo hirian bizi ziren gazteen eredu onak eta txarrak

Imajinatu bizitza Promestutako Lurraldean

Silo hirian bizi ziren gazteen eredu onak eta txarrak

PROMESTUTAKO LURRALDEAN pentsatzen duzunean, eta bertan zeuden hiri, herri edota lurraldeetan, etortzen al zaizu burura gizon edo emakume ezagunen bat? Seguruenik bai, izan ere, gizon-emakume heldu asko agertzen dira Biblian. Baina zer esan dezakegu haurrei buruz? Horrelako tokietan imajinatzen al dituzu?

Goiko ikuspegiak gazteei buruzko kontakizunak gogoratzen lagundu ahal digu; horietako gazte batzuk kristauentzako eredu onak izan ziren, eta beste batzuk, berriz, eredu txarrak. Erdialdeko mendixka biribila, antza denez, Siloko kokalekua izan zen. a

Seguruenik gogoratuko duzu Israel Promestutako Lurraldean sartu zenean, Jainkoaren tabernakulua Gilgal-en kokatu zutela, Jeriko inguruan (Josue 4:19). Baina lurraldea israeldarren artean banatu zutenean, denda sakratua —Israelgo adorazioaren erdigunea— Silora mugitu zen (Josue 18:1). Silo hiria Jerusalemetik 30 bat kilometro iparraldera zegoen, Efraim-eko lurralde menditsuan. Israelgo toki guztietako gizon-emakumeak joaten ziren Silora, eta tabernakulua egon zitekeen tokitik hegoaldean zegoen bailaran jendetza handiak elkartu ahal ziren (Josue 22:12). Imajinatu al ditzakezu haurrak hara joaten?

Batzuek hara joateko ohitura zuten. Eredurik ezagunena Samuel gaztetxoarena da. Bere gurasoak, Elkana eta Ana, mendebaldera zeuden mendixken beste aldeko herri batean bizi ziren. Urtero Silora etortzen ziren eta, agian, Elkana eta bere beste emaztearen seme-alaba batzuk ere etortzen ziren. Azkenean, Jehobak Ana seme bat emanez bedeinkatu zuen: Samuel. Denborarekin, bere gurasoek Silora bizitzera ekarri zuten, Eli apaiz nagusiarekin tabernakuluan zerbitzatu zezan (1 Samuel 1:1-2:11).

Mutikotxoak Jainkoaren etxean eginbeharrak zituen, eta ondoko mendixketatik askotan ibiliko zen (1 Samuel 3:1, 15). Mendixka horietako batzuk olibondoz beteta zeuden eta maila desberdinetan landatuta zeuden. Fijatu zaitez harrizko talaia txiki horretan. Isolatuta zeuden nekazari eta artzainek harrizko talaiak eraikitzen zituzten, bertatik beraien lurrak eta artaldeak begiratzeko. Samuel gaztetxoa ere imajinatu dezakegu talaiara igotzen begiradatxo bat botatzeko (Konparatu 2 Kronikak 20:24NWT). Talaia estrategikoki kokatuta zegoen, basapiztiak azkar ikusteko.

Garai hartan, gaur egun baino zuhaitz gehiago zeuden, baita animalia basatiak ibiltzen ziren basoak ere (Josue 17:15, 18). Hori argi ikusi dezakegu Eliseo Jainkoaren profeta nagusia izan zen garaiko gertakari batean. Eliseo Jerikotik Betel-era bidaiatzen ari zela, lurralde honetatik pasa zen, Silotik 16 bat kilometro hegoaldera. Garai hartan, Betel urrezko zekorra adoratzeko gune bihurtu zen. Orduan, zer-nolako harrera emango zioten Eliseori? (1 Erregeak 12:27-33; 2 Erregeak 10:29). Ematen duenez, pertsona helduak Jehobaren profetaren aurka zeuden, eta beraien seme-alabek beraien eredua imitatu zuten.

Erregeak bigarrena 2:23, 24 pasarteak mutiko talde batek Eliseori burla egin ziola dio, honakoa esanez: «Tira, burusoil! Tira! Eutsi, burusoil!». Eliseok Jehobaren izenean madarikatu zituen. «Orduan, bi hartzek oihanetik atera eta mutiko haietarik berrogeita bi txikiturik utzi zituzten». Siriako hartz marroiak oso arriskutsuak izan daitezke, bereziki, ustekabean harrapatzen bazaie edo beraien kumeak arriskuan daudela sentitzen badute (2 Samuel 17:8; Esaera Zaharrak 17:12; 28:15). Jehobak hartz haiek erabili zituen mutiko hauek zigortzeko. Izan ere, bere profeta eta, ondorioz, Jehoba bera gorrotatzen zutela erakutsi zuten.

Beraz, Silo inguruko mendixketan haurrak hil zitzaketen animalia basatiak zeudela ikusten dugu. Hori jakin arren, Samuelen gurasoek tabernakulura zerbitzatzera ekarri zuten mutikoa. Zelako fede handia erakutsi zuten!

Badago Jehoba asko maitatu eta fede sendoa izan zuen beste pertsona bat ere: Jefte epailea. Galaad-en, mendixkaz osaturiko lurraldean, bizi zen, Jordanen ekialdean. Jeftek Jehobari amondarrak garaitzeko laguntza eskatu zion eta, aldi berean, honakoa promestu zion: laguntzen bazion, etxera bueltatzean, berari ongietorria ematera aterako zen lehen pertsona Jehobari emango ziola. Bere alaba gaztea izan zen ongietorria ematera lehenengo atera zena. Beraz, bere alaba bakarra eraman zuen Silon zegoen Jainkoaren santutegira. Alaba bertan urte askoz bizi izan zen, eta Jehoba leialki zerbitzatu zuen (Epaileak 11:30-40).

Silori buruz eta bertan bizi ziren gazteei buruz pentsatzen dugunean, ez dugu Eliseo errespeturik gabe tratatu zuten 42 mutikoak bezalakoak izan nahi. Horren ordez, Samuelen eta Jefteren alabaren maitasuna eta fedea imitatu nahi ditugu (Konparatu 1 Korintoarrei 10:6, 11).

[Oharra]

a Irudi handiago bat ikusteko, ikusi Calendario de los Testigos de Jehová para 1992 edo Calendrier 1992 des Témoins de Jéhovah.

[Irudiaren kreditua]

Pictorial Archive (Near Eastern History) Est.

[Irudiaren kreditua]

Pictorial Archive (Near Eastern History) Est.

[Irudiaren kreditua]

Safari Zoo, Ramat-Gan, Tel Aviv