Saltatu edukira

Britainia Handiko 8. argazki bilduma (2019ko martxotik abuztura)

Britainia Handiko 8. argazki bilduma (2019ko martxotik abuztura)

Argazki bilduma honetan 2019ko martxotik abuztura Jehobaren lekukoen Britainia Handiko sukurtsal berriaren eraikuntza-lanetan egindako aurrerapena ikusi ahal izango duzu.

  1. Iparraldeko produkzio-eraikuntza (Bideoen produkzioa)

  2. Hegoaldeko produkzio-eraikuntza (Mantentze eta zerbitzu lanak)

  3. Bulegoen eraikuntza

  4. A bizilekua

  5. B bizilekua

  6. C bizilekua

  7. D bizilekua

  8. E bizilekua

  9. F bizilekua

2019ko martxoak 5 (Bulegoen eraikuntza)

Langile bat galdara gelan berotze-hodi bat isolatzen ari da.

2019ko martxoak 29 (Hegoaldeko produkzio-eraikuntza)

Aldageletan langileak baldosak jartzen ari dira dutxetako paretetan.

2019ko apirilak 10 (Bulegoen eraikuntza)

Langile bat, eraikuntza tximistetatik babesteko, tximistorratz sistema bat jartzen ari da. Langilearen arnesa teilatura lotuta dago segurtasunez lan egin ahal izateko.

2019ko apirilak 16 (Bulegoen eraikuntza)

Langileek leihoak garbitzen dituzte segurtasun eranskailuak itsatsi baino lehen. Eranskailuek leihoen kristalak hobeto ikusten laguntzen dute istripuak saihesteko.

2019ko apirilak 23 (A bizilekua)

Langile batek kameren bitartez isurbideak libre eta erabiltzeko prest dauden egiaztatzen du.

2019ko apirilak 23 (Bulegoen eraikuntza)

Arotzak egurrezko listoiak jartzen ari dira jangela eta entzungela izango den gune bateko paretetan. Gune hau ekitaldi bereziak ospatzeko ere erabiliko da.

2019ko maiatzak 14 (B bizilekua)

Lorezainek zuhaixka ilara bat landatzen dute euste-hormaren oinarrian.

2019ko maiatzak 14 (A bizilekua)

Kanpoan lan egiten duen taldea balkoi bateko kristala jartzen ari da. Balkoi hauek aireztapena egoten eta argia sartzen uzten dute. Gainera, bertan biziko direnak babesten dituzte.

2019ko maiatzak 21 (Bulegoen eraikuntza)

Harrera nagusiko kanpoaldean elektrikariak argiak jartzen ari dira.

2019ko ekainak 11 (Iparraldeko produkzio-eraikuntza)

Mekanika-taldeko kide bat aireztapen hodi bat mozten ari da.

2019ko ekainak 17 (Bulegoen eraikuntza)

Lorezainak, beste lankideekin batera, zuhaitzak landatzen eta bideak prestatzen ari dira. Ezkerraldean ikusten den eraikina jangela eta entzungela moduan erabiliko da, baita ekitaldi bereziak ospatzeko ere. Atzealdean A bizilekua ikusten da.

2019ko ekainak 24 (A bizilekua)

Ingeniari batek suteen aurkako sistemaren ureztailu bat instalatzen du.

2019ko uztailak 9 (Bulegoen eraikuntza)

Lorezainek lurra prestatzen dute belarra landatzeko. Atzealdean, pertika batzuk erabiliz, bulegoen leihoak garbitzen dituztela ikusi daiteke.

2019ko uztailak 9 (Iparraldeko produkzio-eraikuntza)

Akabera-taldeak lurzorua berdintzeko produktu bat jartzen du. Arrastelu mota bat erabiltzen dute produktua uniformeki zabaltzeko. Ondoren, arrabolak erabiliz, sortzen diren airezko burbuilak kentzen dituzte.

2019ko uztailak 24 (Bulegoen eraikuntza)

Akabera-taldeak binilozko lurzorua jartzen du jangela eta entzungela moduan eta ekitaldi bereziak egiteko erabiliko den eraikinean. Atzealdeko paretan, oholtza egongo den zonaldean, pantailak jarri dira panel akustikoen gainean.

2019ko uztailak 26 (Iparraldeko produkzio-eraikuntza)

Arotz bat ile-apaindegi eta makillaje gelan ari da lanean. Gela hau ondoan dagoen bideo estudioan parte hartuko dutenak apaintzeko erabiliko da.

2019ko abuztuak 1 (Iparraldeko produkzio-eraikuntza)

Arotzak panelak jartzen ari dira bulegoen banaketa egiteko. Panel hauek mugikorrak dira, horrela bulego gunea beharren arabera egokitu daiteke.

2019ko abuztuak 1 (Iparraldeko produkzio-eraikuntza)

Langile bat grabaketetan erabiliko diren argiak eta kamerak zintzilikatzeko egitura bat instalatzen ari da.

2019ko abuztuak 15 (Sukurtsal gunea)

Iparreko airetiko ikuspegia. Ezkerraldean, B, C, D, E eta F bizilekuak amaituta daude. Erdialdean, A bizilekua ia amaiturik dago eta bulegoen eraikuntza, aldiz, amaituta dago. Eskuinaldean, iparraldeko produkzio-eraikuntza eta hegoaldeko produkzio-eraikuntza ia amaiturik daude. Bitartean, paisajisten lana aurrera doa.

2019ko abuztuak 26 (Bulegoen eraikuntza)

Langileak harrera guneko atzealdean dagoen terrazako lurzorua jartzen ari dira. Atzealdean, jarri berri den lurzorua garbitzen ari diren langileak itzalean egoteko bi karpa jarri dira.