Jehobaren lekukoak: nor gara?

Erabiltzeko baldintzak

Euskara
Erabiltzeko baldintzak
/assets/ct/fa815d8e9f/images/syn_placeholder_sqr.png

Erabiltzeko baldintzak

Erabiltzeko baldintzak

2023ko martxoaren 23an eguneratua

Informazioa duen Aplikazio hau («Aplikazio» edo «App») Jainkoa, Biblia eta Jehobaren lekukoei buruz gehiago ikasten laguntzeko egina dago. Irakurri, ikusi edo jaitsi gehien interesatzen zaizun informazioa. Denak Aplikazio honetaz aprobetxatzea nahi dugu, baina ez zenuke informazio hau beste webgune edo aplikazio batzuetara zabaldu beharko. Horren ordez, ikasitakoa besteekin partekatzeko, Aplikazio hau deskargatzera animatu ahal diezu.

Erabiltzeko Baldintzak («Akordio» hau) Watchtower Bible and Tract Society of New York, Inc.-en, New Yorkeko irabazi asmorik gabeko erakundea («Watchtower », «gu» edo «gure»), eta zure, Aplikazioaren erabiltzaile bat («zu» edo «zure»), arteko akordio legal bat da.

Edozein eguneraketa, hobekuntza, berrikuntza eta/edo Aplikazioaren ezaugarri berriri Akordio hau aplikatzen zaio. Akordio hau edonoiz berrikusi, aldatu edo amaitu dezakegu, eta hau egitea gure esku bakarrik dago. Aldaketa, berrikuspen edo amaiera honek Aplikazio hau erabiltzeko duzun gaitasunean bakarrik izan dezakeela eragina onartzen duzu. Aplikazio hau erabiltzen jarraitzeak eta/edo bertara sartzeak aldaketa hauekin ados zaudela esan nahiko du.

Akordio honen zati bat edo guztia betetzen ez baduzu (gure ikuspuntutik), baldintza hauek hautsiko dituzu eta Aplikazio hau erabiltzeko sarrera eta/edo lizentzia momentuan galtzera eraman ahal dizu. Aplikazio hau erabiltzeko sarrera eta/edo lizentzia momentuan kentzeko aukera dugula onartzen duzu, hau egiteko arrazoiak izan ala ez.

AKORDIO HONEN BALDINTZETARA BEHARTUTA ZAUDELA ONARTZEN DUZU, AKORDIO HONEKIN LOTUTAKO «ONARTU» BOTOIA SAKATZEAN EDO GURE APLIKAZIOA JAITSI, INSTALATU, KOPIATU EDO ERABILTZEAN. APLIKAZIORAKO DUZUN LIZENTZIA AURREKO AKORDIOA ONARTZEAREKIN BAT DATOR. AKORDIO HONEN BALDINTZETARA BEHARTUTA EGOTEAREKIN ADOS EZ BAZAUDE, EZ ZENUKE APLIKAZIOA JAITSI, KOPIATU EDO ERABILI BEHARKO, ETA ZURE GAILUKO APLIKAZIOAREN KOPIA GUZTIAK SEGITUAN EZABATU BEHARKO ZENITUZKE.

1. LIZENTZIA EMATEA. Aplikazio hau Akordio honen terminoen arabera erabiltzeko lizentzia edo baimena ematen zaizu, zuri saldu beharrean. Akordio honek dioena betetzen duzun eta betetzen jarraitzen duzun bitartean, Watchtower-ek Aplikazioa zureak diren edo erabiltzen dituzun gailuetan erabili, instalatu, exekutatu, gorde eta bistaratzeko baimena ematen dizu; Akordio honetan azaltzen diren helburuetarako edo Watchtower-ek idatziz azaldutakoekin bat eginez. Baimen hau guztiz ezeztagarria, mugatua eta transferiezina da; gainera, ez da esklusiboa eta ezin da beste batekin partekatu. Aplikazioa ordezkatzeko eta/edo osatzeko Watchtower-ek emandako eguneraketei Akordio honen terminoek aplikatzen diete. Beti ere, eguneraketa horrek lizentzia berri bat ez duen; kasu horretan lizentzia berriaren terminoak izango dira aplikagarri. Aplikazioaren osagarri batzuei kode irekiko edo hirugarrengo hornitzaileen lizentziak ere aplikagarri izan ahal zaizkie. Lizentzia hauen eta Akordio honen terminoen arteko desadostasunik balego, aipatutako lizentziek izango lukete lehentasuna osagarri hauen inguruan.

2. ESKUBIDE ETA JABETZAREN GORDETZEA; HIRUGARREN HORNITZAILEEN EDUKIA, MARKA ERREGISTRATUAK. Watchtower-ek Akordio honen bidez zuri baimentzen ez dizkizun Aplikazioarekin lotutako eskubide guztiak berak gordetzen ditu. Aplikazioa copyright eta jabetza intelektualaren beste lege eta arauekin babestua dago. Zu eta Watchtower-en artean, Watchtower da Aplikazioarekin lotutako eskubide, titulu eta interes guztien jabea. Besterik esan ezean, (i) Aplikazio honetan dagoen eduki guztia eta (ii) Aplikazioarekin lotutako marka erregistratu guztiak Watch Tower Bible and Tract Society of Pennsylvania-ren («Watch Tower») jabetza dira. Zalantzak saihesteko, hirugarren hornitzaile batek Watchtower edo Watch Tower-i baimendutako jabetza intelektuala eta Aplikazioan erabiltzen dena, hirugarren hornitzaile horren jabetza izaten jarraituko du. Ados zaude ez duzula kenduko, ezkutatuko edo aldatuko copyright-ik, marka erregistraturik edo beste erregistratutako notifikaziorik edo Aplikazioarekin lotutako jatorriaren identifikatzailerik (hauen artean kode irekiko lizentzian agertzen diren atribuzioak) («Atribuzioak»). Ezin dugu eta ez dugu ziurtatzen sarbidea hirugarrengo hornitzaileen informazio edo beste edukietara, nahiz eta Aplikazioaren bidez eskuragarri izan (egonez gero).

Adobe, Adobe logotipoa, Acrobat eta Acrobat logotipoa Adobe Systems Incorporated-en marka erregistratuak dira. iTunes eta iPod Apple Inc.-en marka erregistratuak dira. Microsoft, Microsoft logotipoa, baita Microsoft-en software eta produktuak ere, Microsoft Office eta Microsoft Office 365 barne, Microsoft Inc.-en marka erregistratuak dira. Android Google LLC-ren marka erregistratua da. Android-en robota Google-k sortu eta partekatutako lanetik kopiatu edo aldatu eta Creative Commons 3.0 lizentziaren baldintzen arabera erabili daiteke (https://creativecommons.org/licenses/by/3.0/us/). Gainontzeko marka erregistratu guztiak dagozkien jabe baimenduen jabetzakoak dira.

3. ERABILERA MUGAK. Aplikazioa zure erabilera pertsonalerako bakarrik da, Akordio honetan azaltzen denaren arabera edo Watchtower-ek idatziz azaltzen duenaren arabera. Zure adostasuna ematen duzu ez duzula honakorik egingo ezta beste pertsona bati egiten utziko ere: (a) alokatu, mailegatu, saldu, birsaldu, transferitu, asignatu, erreproduzitu, kopiatu, argitaratu, transmititu, beste bati lizentzia eman, erlazionatutako lanak sortu, ustiatu edo Aplikazioa edo bere edozein atal eskuragarri egin, (b) alderantzizko ingeniaritza egin, dekonpilatu, aldatu, egokitu, itzuli edo Aplikazioa edo bere edozein atal desegin bere ideia, algoritmo edo egiturak barne, edo Aplikazioa erabili aplikazio, programa, produktu edo zerbitzu berriak sortzeko (aplikagarriak diren legeek baimentzen ez dituzten mugak edo Aplikazioan dauden kode irekiko konponenteen gaineko lizentzia terminoek baimentzen duteneraino izan ezik), (c) ezabatu edo beste era batera aldatu edozein marka erregistratu, izen komertzial, zerbitzu izen, grafiko, diseinu, logotipo, orrialdeen izenburu, botoien ikono, script, markaketa komertzial, arropa komertzial edo Aplikazioan edo beste edozein marka erregistratuan agertzen den edozein erregistratutako eskubide («JW» eta «JW.ORG» marka erregistratuak barne), (d) izena, logotipoa, marka erregistratua edo beste edozein identifikatzaile beste pertsona edo erakunde batean bistaratu, hauetakoren bat Aplikazioaren argitaratzaile edo banatzailea dela itxura emanez, edo (e) Aplikazioaren edozein alde oztopatu dezakeen edozein gailu, software edo errutina erabili, argitaratu, transmititu edo sartu, (f) erregistratu, erregistratzea saiatu edo beste norbaiti erregistratzen lagundu edozein marka erregistratu, logotipo, dominio izen eta beste markaren bereizgarri, copyright edo Watchtower, Watch Tower edo beste edozein erakunde kolaboratzaileren eskubide erregistratu; (g) Aplikazioko edozein atalean dagoen edo bertan agertzen den edozein copyright, marka erregistratu edo beste eskubide erregistraturen edozein ohartarazpen ezabatu, nahastu edo aldatu, (h) Estatu Batuetako HIPAA arauetara lotutako osasun informazioa transmititu, gorde edo prozesatu, edo (i) Akordio honetan baimentzen den helburutik kanpo Aplikazioa erabiltzea. Google APIren zerbitzu baldintzak bete beharko dituzu (eta ez hautsi jakinaren gainean egonda).

Goian azaldutako erabilera mugekin ados egon arren, honako ekintzetarako baimena eskatu dezakezu: alderantzizko ingeniaritza egin, dekonpilatu, aldatu, egokitu, itzuli edo Aplikazioa edo bere edozein atal desegin bere ideia, algoritmo edo egiturak barne, edo Aplikazioa erabili aplikazio, programa, produktu edo zerbitzu berriak sortzeko. Watchtower-ek baimena eman dezake bere iritziaren arabera. Baimen zehatz hau eskatzeko, mesedez jarri kontaktuan Watchtower-ekin DeveloperSupport@jw.org helbidera email bat bidaliz.

Watchtower-en edo zure partetik Akordio honen baldintzak ez betetzea ez da salbuespena izango Akordio honetan finkatutako betebeharrak ez betetzeko. Hauste baten salbuespena ez da beste hauste baten salbuespenerako arrazoia izango. Akordio honen baldintzetako salbuespen bat ez da indarrean egongo, salbuespen bat dela argi eta garbi esan eta Watchtower-ek edo zuk beste aldeari idatziz komunikatu arte.

4. APLIKAZIOAREN ETA/EDO HONEN EDUKIEN ERABILERAK ETA DEBEKATUTAKO ERABILERAK.

Behean azaldutako erabilera mugen arabera, honakoa egin dezakezu:

  • Aplikazio honetatik zure erabilera pertsonalerako eta helburu komertzialik gabe, Watch Tower-en copyrighta duten irudiak, argitalpen elektronikoak, musika, argazkiak, testuak edo bideoak ikusi, jaitsi eta inprimatu.

  • Aplikazio honetako jaitsi daitezkeen argitalpen, bideo eta audio programen kopia elektronikoak edo estekak partekatu.

Ez duzu honakoa egiteko, edo hirugarren hornitzaile bati egitea eskatzeko baimenik:

  • Aplikazio honetako irudiak, argitalpen elektronikoak, marka erregistratuak, musika, argazkiak, bideoak edo artikuluak Interneten (edozein webgunetan, artxiboak edo bideoak partekatzeko webgunetan edo sare sozialetan) argitaratu.

  • Aplikazio honetako irudiak, argitalpen elektronikoak, marka erregistratuak, musika, argazkiak, bideoak edo testuak zabaldu edozein software aplikaziorekin edo honen parte izanik (material hauek software aplikazio batek erabiltzen duen zerbitzari batera igotzea barne).

  • Aplikazio honetako irudiak, logotipoak, argitalpen elektronikoak, marka erregistratuak, musika, argazkiak, testuak, bideoak edo beste edozein material erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, zabaldu edo beste moduren batean erabili, helburu komertzial baterako edo dirua irabazteko (nahiz eta irabazi asmorik gabekoa izan).

  • Aplikazio honetako datuak, HTML, irudiak edo testuak bildu, jaitsi, atera edo lekuz mugitzeko helburu zehatzarekin egindako software aplikazioak, tresnak edo teknikak sortu zabaltzeko helburuarekin. (Honek ez du debekatzen jw.org-ko alderdi publikoko EPUB, PDF, MP3, eta MP4 fitxategi elektronikoak jaisteko eginak dauden helburu komertzialik gabeko eta doako aplikazioak zabaltzea).

  • Aplikazioa gaizki erabili, esaterako, Aplikazioa oztopatu, edo Aplikazioa edo bere zerbitzuak erabili honetarako ematen diren metodoetatik kanpo.

  • Aplikazioa erabili honakoa eragiten duen edo eragin dezakeen moduan: Aplikazioa, bere erabilgarritasuna edo eskuragarritasuna hondatu, legez kanpokoa, ilegala, iruzurrezkoa edo kaltegarria den moduan erabili, edo legez kanpokoa, ilegala, iruzurrezkoa edo kaltegarria den helburu edo ekintza batekin erabili.

  • Aplikazio hau edo bere irudiak, argitalpen elektronikoak, marka erregistratuak, musika, argazkiak, testuak edo bideoak marketingarekin lotutako edozein helburutarako erabili.

  • Aplikazioa edo bere edozein eduki helburu komertzialetarako erabili edo edozein produktu komertzial edo ondorengoak saltzeko erabili: kontrolpean dauden sustantziak; droga ilegalak eta drogen kontrabandoa; armak; material pirateatuak; armak edo ondasun ilegalak egiteko, montatzeko edo lortzeko jarraibideak; beste batzuen copyrighta(k) edo marka erregistratua(k) hausteko, edo jabetza intelektuala edo informazioa suntsitzeko informazioa; edozein pertsona edo animalia ilegalki kaltetzeko informazioa; edo pornografia, biluztasuna, konpainia zerbitzuak, edo helduentzako beste edozein eduki.

  • Aplikazioa edo bere edozein eduki besteen eskubide legalak hausteko edo haustera animatzeko erabili (adibidez, Digital Millennium Copyright Act-a hautsiz, besteen jabetza intelektualaren eskubideak hautsi edo hauez bidegabe jabetzea).

  • Aplikazioa honakoak bidali edo zabaltzeko erabili: birusak, harrak, Trojanoak, fitxategi kaltetuak, engainuak, edo kaltetu edo engainatzeko helburua duen beste edozein gauza.

  • Aplikazioa erabili gure iritziaren eta erabakiaren arabera ilegala den edozein ekintzetan erabiltzeko.

  • Aplikazioa erabili lizuna, lotsagabea, iraingarria, erasotzailea, abusuzkoa edo mehatxuzkoa den hizkera argitaratzeko, transmititzeko, bistaratzeko edo beste edozein modutan eskuragarri egiteko.

  • Aplikazioa edo bere edozein eduki honako helburuetarako erabili: legez kanpo, inbaditzaile, arau hauste, difamazio edo iruzurrerako direnak (adibidez, hauen barruan phishing, sistema piramidalak sortzea edo webgune bat kopiatzea daude).

  • Aplikazioa eskatu gabeko email masiboak, promozioak, publizitate edo beste eskaerak («spam») sortu, bidali, argitaratu edo errazteko erabiltzea.

  • Gure iritziaren eta erabakiaren arabera Aplikazioa, funtzionamendua edo besteek Aplikazioa erabiltzeko gaitasuna eten, eragotzi, saihestu edo kaltetzen (edo eten, eragotzi, saihestu edo kaltetzea mehatxatzen) duen edozein jarduera.

Watchtower ez da inoiz Aplikazioa debekatutako moduetan erabiltzearen erantzule. Ezta Aplikazioa erabiltzeagatik eraso, mehatxu, difamazio, iraingarri edo ilegalak diren mezuak edo transmisioak jasotzen badituzu ere.

Aplikazioaren erabiltzaile bezala ondorengoa egin behar duzu: (i) lege federalak, estatukoak eta bertakoak, eta (ii) musika, bideo, joko, argazki, testu edo beste materialen inguruan aplikagarriak diren copyright legeak bete, erabilera pertsonalean eta informazio elektronikoaren produkzioan.

5. AMAIERA. Akordio honek jarraituko du zuk edo Watchtower-ek honi amaiera eman arte. Akordio honetan dituzun eskubideak automatikoki amaituko dira bertako Erabilera Baldintzak betetzen ez badituzu. Watchtower-ek, komeni bazaio, Akordio hau amaitu dezake zurekin edota Aplikazioa erabiltzeko duzun lizentziarekin, edozein momentutan eta arrazoiarekin edo arrazoirik gabe zureganako inolako konpromezurik gabe. Akordio hau amaitzean, Aplikazioa erabiltzeari utzi beharko diozu eta gailu edo biltegi guztietatik desinstalatu edo ezabatu beharko duzu. Watchtower-ek ez du inoiz Akordio honen amaieraren ardurarik izango, ezta Aplikazioan sartzeko aukera galtzearen ardura ere.

6. MEDIKUNTZA INFORMAZIOA

Aplikazio honek medikuntza informazioa edo erreferentziak ditu («Medikuntza Informazioa»). Hauen helburua informatzea da eta ez aholku medikuak ematea, ezta mediku profesional baten aholkua, diagnostikoa edo tratamendua ordezkatzea. Medikuntza Informazioak ez ditu gomendatzen ezta aldarrikatzen inolako proba, mediku, sendagai, produktu, prozedura, iritzi edota Medikuntza Informazioak aipatzen duen beste edozein informazio.

Medikuntza Informazioa ez dago bizirik jarraitzeko erabakietan, medikuntza sistema edo prozeduratan erabiltzeko diseinatuta, eta ez du horretarako asmorik edo helbururik, ezta hori egiteko autoritaterik ere. Egoera mediko edo tratamendu bati buruzko galderarik baduzu, joan beti mediku edo osasunaren profesional batengana. Aplikazio honek ez du Medikuntza Informazioan agertzen diren akats edo informazio faltaren ardurarik hartzen. Medikuntza Informazioaren edukian konfiantza jartzea zure ardurapean dago.

7. BERMEEN UKO EGITEA. APLIKAZIO HONEN ETA BERE EDUKIAREN ERABILERA ZURE ARDURAPEAN DAGO. APLIKAZIOA «DEN BEZALA», «ESKURAGARRI DAGOENEAN», ETA AKATS GUZTIEKIN ESKAINTZEN DA. LEGEAK BAIMENTZEN DUENERAINO, WATCHTOWER-EK ONDORENGOEI UKO EGITEN DIE: BERME GUZTIEI, ORDEZKARI ETA BALDINTZEI, ESPLIZITU, INPLIZITU EDO ARAUTUTA DAUDEN AXOLA GABE. HAUEN BARNE, BAINA HAUENGATIK MUGATU GABE, HONAKOAK DAUDE: BERME INPLIZITUAK, EGINBEHARRAK, EDO SALEROSKETA BALDINTZAK, INFRAKZIO EZA, HELBURU ZEHATZ BATERAKO GAITASUNA, FIDAGARRITASUNA EDO ESKURAGARRITASUNA, ZEHAZTASUNA EDO OSOTASUNA, KALITATEA, SEGURTASUNA, EGOKITASUNA, LAN ERAGINKORRA, BIRUSEN FALTA, ARDURAGABEKERIA, EDO APLIKAZIOAK EDOZEIN ALDAKETA EDO ONDORIO PARTIKULAR BURUTZEA, EDO BESTELA ZUK EDO BESTE EDOZEIN PERTSONAK APLIKAZIOAREN ERABILERARENGATIK ERAGINDAKOA. WATCHTOWER-EK EZ DU GARANTIZATZEN APLIKAZIOA ERABILTZEAN INTERFERENTZIARIK IZANGO EZ DUZUNIK, EZTA BERTAKO FUNTZIO EDO ZERBITZUEK ZURE ESKAERAK BETEKO DITUZTENIK, APLIKAZIOAREN ERABILERA EZ DELA ETENGO EDO EZ DUELA AKATSIK IZANGO, EDO APLIKAZIOAK ATZERAPENIK, GALERARIK, ERASORIK, HACKEORIK, EDOTA SEGURTASUN INTRUSIORIK IZANGO EZ DUENIK. WATCHTOWER-EK EZ DU APLIKAZIOAREKIN LOTUTAKO LAGUNTZA EDO BESTE ZERBITZUAK EMATEAREN EDO HAUEK HUTS EGITEAREN ERANTZUKIZUNIK. EDOZEIN SOFTWARE JAISTEAGATIK ETA ERABILTZEAGATIK BEREZKO ARRISKUAK DAUDE. WATCHTOWER-EK OHARTARAZTEN DIZU APLIKAZIOA JAISTEAREN, INSTALATZEAREN EDO ERABILTZEAN DAUDEN ARRISKU POTENTZIALAK ULERTZEN DITUZULA ZIURTATZEKO. WATCHTOWER-EK ETA HONEKIN ELKARLANEAN DAGOEN EDOZEIN ENTITATEK, BAITA HAUEN ZUZENDARI, LANGILE, BOLUNTARIO, KIDE, LIZENTZIA EMAILE, HORNITZAILE, KONTRATATZAILE, KUDEATZAILE, EDO ORDEZKARIK (KOLEKTIBO BEZALA «WATCHTOWER-EN ALDERDIAK») EZ DUTE ERANTZUKIZUNIK IZANGO ZUK EDO HIRUGARREN ALDERDI BATEK APLIKAZIO HAU EDO HONEN EDUKIREN BAT JAISTEAN, INSTALATZEAN, DESINSTALATZEAN EDO MODIFIKATZEAN IZANDAKO KALTEENGATIK.

8. ERANTZUKIZUNEN MUGAK. LEGEAK AHALIK ETA GEHIEN BAIMENTZEN DUENERAINO, WATCHTOWER-EK ETA WATCHTOWER-EN EDOZEIN ALDERDIK EZ DU ERANTZUKIZUNIK IZANGO APLIKAZIOA ETA/EDO HONEN EDOZEIN EDUKI ERABILTZEAN (EDO APLIKAZIOA EDOTA HONEN EDOZEIN EDUKI ERABILTZEKO GAITASUN GABEZIAGATIK) GERTATU DAITEZKEEN ONDORENGO KALTEETAN: BEREZIAK, USTEKABEKOAK, ZEHARKAKOAK, ONDORIOZKOAK EDO ZIGORTZEKOAK (HAUEN BARNE IRABAZIEN GALERAK, DATUEN GALERAK, SALEROSKETA GALERAK, EDO ALDEZ AURRETIK JAKINDAKO IRABAZIEN EDO SALEROSKETEN GALERAK, INFORMAZIO KONFIDENTZIALA EDO BESTELAKO INFORMAZIOA GALTZEAGATIK, SALEROSKETAK ETETEAGATIK, EDOZEIN OBLIGAZIO BETETZEAN HUTS EGITEAGATIK, BAITA FEDE ONEZ JOKATUZ EDO NEURRI ARRAZOITSUAK HARTUZ HUTS EGITEAGATIK ERE, EDOTA ARDURAGABEKERIAZ JOKATU ARREN, ETA BESTE EDOZEIN DIRU GALERARENGATIK EDO BESTE EDOZEIN GALERARENGATIK, DENA DELAKOA). AIPATUTAKO GUZTIA APLIKATUKO DA EDOZEIN ERANTZUKIZUN SORTZEAN HAUETAN OINARRITURIKO ERREKLAMAZIO BATEN ONDORIOA BADA ERE: KONTRATUA, GARANTIA, IRAINA (AXOLAGABEKERIA BARNE, MUGARIK GABE), PRODUKTUAREN ARDURA, ARDURA ZORROTZA, ERRUA, GARANTIA EZ BETETZEA, KONTRATUA BETETZEA EDO EZ BETETZEA. GUZTI HAU BETEKO DA, WATCHTOWER-I EDO WATCHTOWER-EN BESTE EDOZEIN ALDERDIRI KALTE HAUEI BURUZKO INFORMAZIOA EMAN BAZAIE ERE. NAHIZ ETA APLIKAZIOAREKIN LOTURIKO EDOZEIN ARRAZOIREN ONDORIOZ EDOZEIN KALTE IZAN (DOKUMENTU HONETAN AIPATZEN DIREN KALTEAK BARNE, MUGARIK GABE), WATCHTOWER-EN ALDERDI GUZTIEN ERANTZUKIZUN OSOA ETA ZURE ERREKURTSO BAKARRA, 10 EUROTARA (10€) MUGATUTA EGONGO DA. ERANTZUKIZUNEN MUGA HAU APLIKATUKO DA AKORDIO HONEN BESTE BALDINTZAK BALIOGABETUAK IZAN DIREN ALA EZ KONTUAN HARTU GABE.

9. INDEMNIZAZIOA. Watchtower eta Watchtower-en Alderdiak indemnizatu, defendatu eta salbuetsi behar dituzu kasu guzti hauetan, dagoeneko gertatu badira edo gertatzekoak badira: erreklamazioak, ekintzak, auziak, demandak, eta ondorioz izandako galerak, erantzukizunak, kalteak, gastuak, eta kostuak, honen barne abokatuen zerbitzu-kuotak eta gastuak mugarik gabe, beti ere Aplikazioa edota honen edukia erabiltzeagatik sortutakoak. Hauen barne, baina hauengatik mugatu gabe ondorengoak daude: (a) zuk Akordio hau haustea, honen barne, Aplikazio hau ondoren baimendutako modutan ez erabiltzea, (b) zure arduragabekeria edo jokabide txarra, (c) edozein lege edo arauren haustea, (d) Aplikazioaren edozein atalen edota honen edukiari buruz zuk egindako edozein deklarazio edo berme, (e) Aplikazioaren edota honen edukiari buruz hirugarren alderdi baten ekintza edo omisioen edozein erreklamazio, edo (f) Aplikazioaren zure erabilera edota honen edukiarekin zuzenean edo zeharka erlazionaturiko hirugarren alderdi batek egindako edo hirugarren alderdi horren alde egindako edozein erreklamazio.

10. EDUKIAREN LIZENTZIA ETA INDEMNIZAZIOA. Zuk espreski deklaratu eta garantizatzen duzu Aplikazioa erabiltzean igotzen duzun edozein Eduki (ondoren definitzen den moduan) jartzeko eskubidea edota lizentzia duzula. «Eduki» hitzak Aplikazioa erabiltzean zuk ematen duzun edozein informazio esan nahi du. Honen barne, mugarik gabe, informazioa, edukia, datuak, mezuak, testua, artxiboak, irudiak, bideoak, doinuak, beste materialak, eta zuk jarritako aurreko edozer gauza. Zuk deklaratu eta garantizatzen duzu zuk ematen duzun Edukia eta guk Eduki horri ematen diogun erabilerak ez duela edozein hirugarren alderdiren patente, copyright, marka erregistratu, merkataritza sekretu edo beste jabetza intelektualen eskubideak hautsi edo bidegabeki erabiliko.

Honekin betirako, aldaezina den, mundu osokoa den, esklusiboa ez den, egile eskubiderik gabeko lizentzia baimentzen diguzu honakoa egiteko: horrelako Edukia erabili, gorde, bildu, aldatu, kopiatu, zabaldu, komunikatu, argitaratu, transmititu, publikoki erakutsi eta aurkeztu, produzitu, editatu, itzuli, eta formateatzea eta Eduki horren eratorriazko lanak sortzea. Gu eta Watchtower-en edozein Alderdi defendatzea onartzen duzu, kostuak eta gastuak zure gain hartuz, alderdi batek Watchtower-en edozein Alderdiren aurka doan ekintza, auzi edo beste prozesuak gertatzean. Prozesu guzti hauek zuk eskainitako Edukian oinarritutako edozein patente, copyright, marka erregistratu edo edozein baimenaren edo jabetza intelektualaren hausketan oinarritu daitezke. Watchtower-en edozein Alderdi indemnizatzea eta eskubideez aske uztea onartzen duzu, hauen aurkako ondorengo egoeretan: auzi, galera, erantzukizun, kalte, kostu eta gastu guztietan (besteak beste, abokatuen ordainsari arrazoitsuak eta hauek egindako ordainketak barne). Aplikaziotik argitaraturiko, jakinaraziriko edota honekin loturiko Eduki guztiaren arduradun bakarra zu zarela ulertzen duzu. Edukia ez dugula aldez aurretik aukeratzen, ezta ontzat ematen ere onartzen duzu; Akordio honen aurka doan, edo beste edozein arrazoirengatik, edozein Eduki baztertzeko, ezabatzeko edo mugitzeko eskubidea (baina ez betebeharra) dugula ere onartzen duzu.

11. ESPORTATZEA. Ezin da Aplikazioa ezta bere edozein edukirik ere erabili, esportatu edo esportatu dena berriro esportatu ere, hurrengo salbuespenarekin: Estatu Batuetako eta Aplikazioa lortu zenuen lekuan dauden legeak baimentzea. Bereziki Aplikazioa ezin da esportatu edo berriz esportatu (a) Estatu Batuek enbargaturiko inongo herrialdera edo (b) Estatu Batuen Altxor Publikoak bereziki izendatzen dituen hiritarren zerrendan agertzen den edonori, edota Estatu Batuen Merkataritza Departamenduak galarazi dituen pertsonen zerrendan agertzen den edonori. Gainera, legeak debekatzen duen edozein helbururekin ez duzula Aplikazioa erabiliko onartzen duzu.

12. PRIBATUTASUNA. Pertsona bat identifikatzen duen informazioaren eta Aplikazioarekin lotuta sartu duzun beste edozein informazioaren erabilera erregulatzen duten baldintzak, Aplikazio honen Pribatutasun Politikan zehaztuta daude.

13. INDARREKO LEGEA; ERREKLAMAZIOAK EGITEKO EPEA. Akordio hau New York-eko estatuaren legeen arabera aplikatu edo interpretatuko da, New York-eko lege-aukeraketaren printzipioak izan ezik. Era berean, Akordio honetatik sortzen diren edo honekin zerikusia duten erreklamazioak, edo honen haustura, kontratuan, erruan edo beste arrazoiren batean oinarrituta, New York-eko estatuaren legeen arabera aplikatu edo interpretatuko dira, New York-eko lege-aukeraketaren printzipioak izan ezik. Nazio Batuetako Salgaien Nazioarteko Salerosketari buruzko Hitzarmena bezala ezagutzen den legea Akordio hau betetzetik kanpo dago. HURRENGOA ONARTZEN DUZU: KONTRAKOA ESATEN DUTEN ESTATUTU EDO LEGEAK AXOLA GABE, AKORDIO HONEN MENPE EDO HONEKIN LOTUTA DAUDEN WATCHTOWER-EKO EDOZEIN ALDERDIREN AURKA IZAN DEZAKEZUN EDOZEIN ERREKLAMAZIO, DEMANDA EDO EKINTZA SEI (6) HILABETETAN EGIN BEHAR DA. DENBORA TARTE HAU ERREKLAMAZIOAREKIN LOTUTA DAGOEN GERTAKARIA GERTATU ZENETIK EDO HAU GERTATU ZELA ALEGATU ZENETIK HASTEN DA KONTATZEN.

14. MISZELANEA. Akordio hau, Aplikazioarentzako Pribatutasun Politika, Atribuzioak eta Aplikazioarekin lotuta dagoen Watchtower-ek emandako beste edozein idatzizko jarraibide, zu eta Watchtower-en arteko Aplikazioari buruzko akordio osoa da. Dokumentu hauek aurretik emandako edo orain dauden ahozko edo idatzizko komunikazioak, proposamenak, eta Aplikazioarekin edo Akordio honek jorratzen duen beste edozein gairekin zerikusia duten aurkezpenak ordezkatzen dituzte. Watchtower Akordio honetan azaldutako betetzetik salbuetsita geratuko da bere kontroletik kanpo dauden arrazoiek hau betetzea eragotzi, atzeratu edo oztopatzen badute. Akordio honen edozein baldintza baliogabe, bete ezin edo ilegaltzat hartzen bada, auzitegiak baldintza hori egokituko du Watchtower-en hasierako helburuarekin bat egiteko, eta Akordio honen beste baldintza guztiak guztiz indarrean jarraituko dute. Watchtower-ek Akordio hau berarekin elkarlanean dagoen edozein entitateri eman edo bidali ahal dio. Watchtower-ek edozein momentutan Akordio honen edozein baldintza betetzea ez exijitzeak ez du esan nahi baldintza hauen betetzea exijitzeko duen eskubidea galtzen duenik. Watchtower-ek Akordio honen edozein baldintzaren haustea erreklamatzeari uko egiteak ere ez du esan nahi baldintza beraren etorkizun bateko hausturari uko egiten dionik.