Saltatu edukira

GAZTEEN GALDERAK

Gaizki al dago homosexualitatea?

Gaizki al dago homosexualitatea?

 «Hazten nindoan heinean, nire zailtasunik handienetako bat sexu bereko pertsonak gustatzen zitzaizkidala zen. Sentimendu hauek helduagoa izatean desagertuko zirela pentsatzen nuen, baina oraindik hauek izaten jarraitzen dut» (David, 23 urte).

 David Jainkoa poztu nahi duen kristaua da. Posible al da hori egitea sexu bereko pertsonak gustatu arren? Zer pentsatzen du benetan Jainkoak homosexualitateari buruz?

 Zer esaten du Bibliak?

 Jendeak homosexualitateari buruz duen jarrera bizi den tokiaren eta garaiaren arabera aldatu egiten da. Kristauak ez dira jendeak esaten dituen gauzetan oinarritzen, ezta «edozein irakaspen-haizek astinduak eta harat-honat eramanak» izaten ere (Efesoarrei 4:14). Horren ordez, homosexualitateari buruzko ikuspuntua eta gainontzeko jarrera guztiak ere Bibliaren arauetan oinarritzen dituzte.

 Bibliak argi hitz egiten du homosexualitatea praktikatzeari buruz. Honakoa dio:

  •  «Ez zara gizonezkoekin emakumeekin bezala etzango» (Lebitarrena 18:22).

  •  «Jainkoak beren grina txarren menpe utzi ditu […], grina lotsagarrietara eman ditu: emakumezkoek berezko sexu-harremanak utzi eta naturaren kontrakoetara jo dute» (Erromatarrei 1:24, 26).

  •  «Ez engaina zeuen buruak. Sexualki moralgabeak direnek, idolatrek, adulteroek, ekintza homosexualen menpean dauden gizonek, homosexualitatea praktikatzen duten gizonek, lapurrek, diruzaleek, mozkorrek, iraintzaileek, eta estortsio egiten dutenek ez dute Jainkoaren Erreinua jasoko» (1 Korintoarrei 6:9, 10NWT).

 Berez, Jainkoaren arauak denontzat dira, zein sexu-joera dugun axola gabe. Guztiok landu behar dugu autokontrola Jainkoari gustatzen ez zaizkion jarrerak baztertzeko (Kolosarrei 3:5).

 Esan nahi al du honek…?

 Esan nahi al du honek Bibliak homofobia bultzatzen duela?

 Ez. Izan ere, Bibliak inor ez gorrotatzen irakasten digu, bakoitzak duen orientazio sexuala zein den axola gabe. Are gehiago, «guztiekin bakean» bizitzeko esaten digu, beraien bizimodua zein den inporta gabe (Hebrearrei 12:14). Beraz, gaizki dago homosexualei bullyinga egitea, gorrotoa dela eta delitu egitea, edo edozein modutako kaltea eragitea.

 Esan nahi al du honek kristauak sexu berekoen artekoen ezkontza onartzen duten legeen aurka daudela?

 Bibliaren arabera, Jainkoak gizon eta emakume baten arteko ezkontza bakarrik onartzen du (Mateo 19:4-6). Hala ere, sexu berekoen arteko ezkontzaren alde edo kontra dauden legeak politikarekin lotuta daude, ez moralarekin. Bibliak kristauei politikan neutral mantentzeko esaten digu (Joan 18:36). Beraz, ez gaude sexu berekoen arteko ezkontza onartzen duten edo jarrera homosexualekin zerikusia duten legeen alde, ezta kontra ere.

 Baina, zer gertatzen da…?

 Baina, zer gertatzen da norbaitek homosexualitatea praktikatzen badu? Aldatu al daiteke?

 Bai. Izan ere, lehen mendean batzuek hori egin zuten. Homosexualitatea praktikatzen duen inork ez duela Jainkoaren Erreinua jasoko argi utzi eta gero, Bibliak honakoa dio: «Horietakoak zineten zuetako batzuk ere» (1 Korintoarrei 6:11).

 Esan nahi al du honek homosexualitatea praktikatzeari utzi zietenei ez ziela bizimodu horrek berriz ere erakarriko? Ez. Bibliak izaera berria jantzi zutenei buruz honakoa dio: «Izaki berri zarete, bere egile den Jainkoaren irudira eraberrituz doana, hura gero eta sakonago ezagutzeko» (Kolosarrei 3:10). Aldaketa hau etengabeko prozesua da.

 Baina, zer gertatzen da Jainkoaren arauak bete nahi dituen norbaitek jarrera homosexuala izaten jarraitzen badu?

 Edozein joerarekin bezala, norberak erabaki dezake desira edo barne bultzada hori elikatzen jarraituko duen ala ez. Nola egin daiteke hau? Bibliak dio: «Bizi zaitezte Espirituari dagokionez, eta ez giza grinei jarraituz» (Galaziarrei 5:16).

 Kontuan izan bertset honek ez duela esaten norbaitek grina edo desira moralgaberik ez dituenik izango. Horren ordez, Biblia aztertu eta sarritan otoitz egiteko ohitura badu, desira horiei aurre egiteko indarrak izango ditu.

 Davidek, hasieran aipatutakoak, indar horiek izatea lortu zituen, bereziki gertatzen zitzaionaz bere gurasoekin hitz egin zuenean. Berak dio: «Oso zama pisutsua kendu nuen gainetik. Eta seguraski nire nerabezaroaz gehiago disfrutatu izango nukeen beraiekin lehenago hitz egin izan banu».

 Jehobaren arauak jarraitzean zoriontsuagoak gara. Ziur egon gaitezke arau hauek «zuzenak, bihotzaren pozgarri» direla eta hauek betetzea «benetan onuragarri» dela (19. Salmoa 9, 12 [19:8, 11, NWT]).