Saltatu edukira

Zer dio Bibliak emateari buruz?

Zer dio Bibliak emateari buruz?

Bibliaren erantzuna

 Bibliak borondatez eta arrazoi egokiarekin ematera animatzen du. Hau egitean, jasotzen duenaz gain, ematen duena ere zoriontsua izan daitekeela erakusten du Bibliak (Esaera Zaharrak 11:25; Lukas 6:38). Jesusek honakoa esan zuen: «Zorion gehiago du emateak hartzeak baino» (Eginak 20:35).

 Noiz da ematea lagungarria?

 Borondatez ematen denean, emaitza onak jasotzen ditugu. Bibliak honakoa dio: «Eman beza bakoitzak bere kontzientzian erabaki duena, baina ez gogo txarrez eta behartuta bezala, alai ematen duena maite baitu Jainkoak» (2 Korintoarrei 9:7).

 Jainkoa adoratzeko, bihotzez eman behar dugu (Santiago 1:27NWT). Beharrean dagoenari eskuzabaltasunez laguntzen diogunean, Jainkoarekin elkarlanean ari gara. Horrela jokatzen dugunean, Jainkoak gurekin zorretan dagoela esaten du (Esaera Zaharrak 19:17). Jainkoak, ematen duenari ordainduko diola irakasten du Bibliak (Lukas 14:12-14).

 Noiz ez da ematea zuzena?

 Arrazoi berekoiengatik egiten dugunean. Adibidez:

 Jainkoak onartzen ez dituen jokabide edo ekintzak babesten ditugunean. Esaterako, gaizki egongo litzateke apustu egiteko, mozkortzeko edo drogak erabiltzeko norbaiti dirua ematea (1 Korintoarrei 6:9, 10; 2 Korintoarrei 7:1). Era berean, ez litzateke zuzena izango lan egiteko gai izanda, ez egitea erabakitzen duen norbaiti dirua ematea (2 Tesalonikarrei 3:10).

 Jainkoak ematen dizkigun ardurak betetzea oztopatzen digunean. Familia-buruak bere familiaren beharrak asetu behar dituela irakasten du Bibliak (1 Timoteori 5:8). Beraz, gaizki egongo litzateke familia-burua besteei hainbeste emateagatik bere familia ez zaintzea. Era berean, zuten guztia «Jainkoarentzat opari» zen aitzakiarekin, euren guraso helduak zaindu nahi ez zituztenak kondenatu zituen Jesusek (Markos 7:9-13).