Saltatu edukira

Herrialde guztientzako informazioa

 

Jehobaren lekukoak: Nortzuk dira?

Zer egiten dute Jehobaren lekukoek eta nola daude antolatuta?

Jehobaren lekukoak eta beraien argitalpenak

Jehobaren lekukoen argitalpenek, inprimatuta zein online eskuragarri daudenak, Biblia hobeto ulertzen eta Jainkoarengana hurbiltzen laguntzen diete jendeari. Gainera, argitalpen hauek eragin ona dute irakurleengan eta beraien bizimodua hobetzen dute.

Jehobaren lekukoak eta komunitatean duten lekua

Jehobaren lekukoak komunitatean laguntzen ahalegintzen dira Biblian oinarritutako hezkuntza lana eta laguntza humanitarioaren bitartez.

Jehobaren lekukoak eta beraien predikazio publikoa

Jehobaren lekukoen ekintza nagusi bat beraien bizilagunei Bibliaren berri onak zabaltzea da. Nola egiten dute hau eta zer eragin du komunitatean?

Jehobaren lekukoak eta familia bizitza

Jehobaren lekukoak Bibliako printzipioak jarraitzen saiatzen dira familia barruan. Hau egitea oso lagungarria da senar, emazte eta seme-alabentzat. Ondorioz, familian giro seguru eta maitekorra lortzen dute. Gurasoentzat oso garrantzitsua da beraien seme-alabei Bibliaren arauak irakastea.

Jehobaren lekukoak: Ohizko galderak

Jehobaren lekukoei buruzko 10 ohizko galderen erantzunak.

Jehobaren lekukoak eta medikuntza arreta

Jehobaren lekukoentzat bizia Jainkoaren opari zoragarria da. Bizia eta odola sakratuak direla pentsatzen dute. Beraien familientzako tratamendu mediko onenak bilatzen dituzte, eta osasun arloko profesionalekin elkarlanean aritzen dira seguruak eta eraginkorrak diren odol transfusioen alternatibak aurkitzeko.

Jehobaren lekukoak eta ordezko gizarte-zerbitzuak

Soldadutzari kontzientzia objekzioa egitea nazioartean onartuta eta babestuta dagoen oinarrizko giza eskubide bat da. Jehobaren lekukoak oso eskertuta daude gobernariek nazioarteko legeak jarraitu eta ordezko gizarte-zerbitzuak errazteagatik.

Jehobaren lekukoak eta neutraltasuna

Bibliaren irakaspenak jarraituz, Jehobaren lekukoak politika arloan neutralak dira. Gobernari askoren arabera, Jehobaren lekukoek bakea mantentzen lagundu, legeak errespetatu eta agintariekin kooperatzen dute.

Jehobaren lekukoak eta euren bilera erlijiosoak

Jehobaren lekukoek, euren fedea sendotzeko, elkarrekin biltzea ezinbestekoa dela uste dute. Horregatik, bilera aretoetan biltzen dira eta Bibliari buruz ikasten dute. Edonor joan daiteke bilera hauetara.

Jehobaren lekukoak eta larrialdietarako laguntza lanak

Larrialdi bat gertatzean, Jehobaren lekukoak fisikoki, emozionalki eta espiritualki laguntzeko prest daude beti. Laguntza lan hauek ondo antolatzeagatik dira ezagunak mundu mailan.

Moskuko Jehobaren lekukoak eta beste batzuk Errusiaren aurka

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Moskuko Jehobaren lekukoen alde emandako epaiaren laburpena.

Taganrog-eko erakunde erlijiosoa eta beste batzuk Errusiaren aurka

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Taganrog-eko erakunde erlijiosoa eta beste batzuk Errusiaren aurka kasuan emandako epaiaren laburpena. Auzitegiak Errusiak Jehobaren lekukoak debekatzea legez kanpokoa zela erabaki zuen.