Berri onak Jesusen arabera

Ezagutu ezazu gehiago Jesu Kristo, Jainkoaren Semea eta gizakien Salbatzailea, bideo sail zirraragarri honetan.

Berri onak Jesusen arabera bideo saileko aurkezpena

Ikusi Jesu Kristori buruzko sail zirraragarri honek Ebanjelioei bizia nola ematen dien.

1. ATALA

Munduaren benetako argia

Jose eta Mariak Jesus hezteko ohorea jasotzen dute.

2. ATALA

«Hau da nire Seme kuttuna»

Joan Bataiatzaileak Mesias iragartzen du. Jesus predikatzen hasten da.

EPISODE 3

«Ni naiz hori»

Jesusek Nikodemori, samariar emakume bati eta Nazareteko biztanleei predikatzen die, baina denek ez dute berdin erantzuten.

4. ATALA

«Horretarako etorri naiz»

Jesusek gaixoak sendatu, deabruak atera, dizipuluak egin eta 12 apostoluak aukeratzen ditu.

5. ATALA

«Jendetza guztiz harrituta geratu zen bere irakasteko moduarekin»

Jendetza handi bat sendatu ondoren, Jesusek inoiz eman den hitzaldirik garrantzitsuena ematen du, Mendiko Hitzaldia.

6. ATALA

«Zu al zara etorri behar duena?»

Jesusek alargun baten semea berpiztu eta konparaketa errazak erabiliz irakasten du. Gainera, bere entzuleen motibazioak agerian uzten ditu.

«Berri onak Jesusen arabera» bideo saileko trailerra

Ikusi Jesu Kristoren bizipenak irudikatzen dituen bideo sail zoragarriko trailerra.