4. ATALA
«Horretarako etorri naiz»
(Iraupena: 54:56)
Jesusek gaixoak sendatu, deabruak atera, dizipuluak egin eta 12 apostoluak aukeratzen ditu. Zer gehiago gertatzen da atal honetan?
Jesus Kapernaumeko sinagogan irakasten; espiritu gaizto bat botatzen (Markos 1:21-29; Lukas 4:31-37).
Jesus Pedroren emaztearen ama sendatzen (Lukas 4:38, 39; Mateo 8:14, 15; Markos 1:30, 31).
Jesus beste pertsona asko sendatzen (Lukas 4:40, 41; Mateo 8:16, 17; Markos 1:32-34).
Jesus toki bakarti batean otoitz egiten (Markos 1:35-38; Lukas 4:42, 43).
Jesus predikatzen, irakasten eta sendatzen (Mateo 4:23-25; Markos 1:39).
Jesus lepradun bat sendatzen (Markos 1:40-45; Mateo 8:1-4; Lukas 5:12-15).
Jesus otoitz egiteko toki bakartiak bilatzen (Lukas 5:16).
Jesus elbarritu baten bekatuak barkatzen eta hura sendatzen (Markos 2:1-12; Mateo 9:1-8; Lukas 5:17-26).
Jesus Mateo bere jarraitzaile izatera gonbidatzen (Markos 2:13, 14; Mateo 9:9; Lukas 5:27-28).
Jesus zergalariekin afaltzen Mateoren etxean (Markos 2:15-17; Mateo 9:10-13; Lukas 5:29-32).
Barauari buruzko galdera (Mateo 9:14-17; Lukas 5:33-39; Markos 2:18-22).
Jesus Judeako sinagogetan predikatzen (Lukas 4:44).
Jesus Larunbatez gaixo dagoen gizon bat sendatzen Betzata izeneko uraskan (Joan 5:1-9).
Juduak sendatutako gizona kritikatzen (Joan 5:10-13).
Jesus tenpluan sendatutako gizonarekin topo egiten (Joan 5:14, 15).
Jesus bere Aitak eman dion autoritateari buruz hitz egiten (Joan 5:16-24).
Espiritualki hilda daudenak baina Jesusen ahotsari entzuten diotenak biziko dira (Joan 5:25-27).
Hilobietan dauden hildakoak berpiztuko dira (Joan 5:28-30).
Joan Bataiatzaileak, Jesusek egindako gauzek, Aitak eta Idazkiek Jesusen alde testigantza ematen dute (Joan 5:31-47).
Jesus, «Larunbataren Jauna» (Markos 2:23-28; Mateo 12:1-8; Lukas 6:1-5).
Jesus Larunbatez eskua elbarri duen gizon bat sendatzen (Lukas 6:6-11; Mateo 12:9-14; Markos 3:1-6).
Jendetza handia itsasertzean; Jesus Jainkoaren zerbitzari kuttuna; pertsona asko sendatuak (Markos 3:7-12; Mateo 12:15-21).
Aukeratutako 12 apostoluak (Lukas 6:12-16; Markos 3:13-19a).

