Pribatutasun konfigurazioa

Cookie-ak eta antzeko teknologiak erabiltzen ditugu esperientziarik ahalik eta hoberena eskaintzeko. Cookie batzuk beharrezkoak dira gure webguneak funtzionatu dezan eta ezin dira ukatu. Gehigarrizko cookie-en erabilera onartu edo ukatu dezakezu. Hauek zure esperientzia hobetzeko bakarrik erabiliko dira. Datu hauek ez dira inoiz salduko edo marketinerako erabiliko. Gehiago jakiteko, irakurri Cookie-en eta antzeko teknologien erabilerari buruzko politika orokorra. Zure konfigurazioa nahi duzunean pertsonalizatu dezakezu, honera joz Pribatutasun konfigurazioa.

Hizkuntza desberdinetan dauden jw.org webguneko hasiera orriko irudiak.

KRISTAUON BIZIMODUA

Erabili JW.ORG webguneko hasierako orria predikatzean

Erabili JW.ORG webguneko hasierako orria predikatzean

Gure webguneko hasierako orrian dauden artikulu eta bideoak Lekukoak ez direnen artean bihotz oneko pertsonak erakartzeko diseinatuta daude (Eg 13:48, NWT). Albisteetan ateratzen diren eta pertsonei interesatzen zaizkien gaiak azaltzen dira bertan.

Nola erabili dezakegu jw.org webguneko hasierako orria predikatzean?

  • Ikusi webgunea erregularki. «Gomendioak» atalean azaltzen den azken informazioa begiratu, eta pentsatu nola erabili dezakezun interesa duen norbaiti laguntzeko (Hasierako orrian «Gomendioak» ataleko beste informazioren bat aurkitzeko, aukeratu «Ikusi gehiago»). Webgunearekin egunean egoteak predikazioan ideia berriak erabiltzen lagunduko digu.

  • Erabili hasierako orriko artikuluak eta bideoak elkarrizketak hasteko. Bertan aurkitzen dugun informazioa lagungarria izan daiteke eremuko jendeari interesatzen zaizkion gaiei buruz hitz egiteko.

  • Erakutsi jendeari hasierako orria. Azpimarratu bertako gai zehatzak eta erakutsi nola nabigatu webgunean zehar.

  • Partekatu lotura. Pertsona batzuek ez dute gurekin aurrez aurre hitz egin nahi, baina ez dute arazorik gure webgunea bisitatzeko. Horregatik, ez izan zalantzarik interesatuei hasierako orriaren edota bertako artikulu edo bideo zehatz baten lotura bidaltzeko.