Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 114. KANTA

«Izan pazientzia»

Aukeratu audio grabaketa bat
«Izan pazientzia»

(Santiago 5:8)

  1. 1. Gure aita Jehobak

    maite du bere izena.

    Garbituko du laster

    erakutsiz boterea.

    Pazientzia dauka,

    mendez mende iraun du;

    maitasunez guztiok

    salbatu nahi gaitu.

    Haserregaitza dela

    erakusten du Jainkoak.

    Jaso ditzala beti

    gure aldetik eskerrak.

  2. 2. Pazientziarekin

    bihotza lasaitzen zaigu.

    Besteengan onena

    ikusten laguntzen digu,

    orekarik ez galtzen

    lur jota gaudenean,

    haserrea uxatzen

    behar dugunean.

    Jehobaren indarrak

    aurrera bultzatzen gaitu.

    Egunero nahi dugu

    Jaungoikoa imitatu.