Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

26. IKASGAIA

Nola zaindu dezakegu gure bilera-aretoa?

Nola zaindu dezakegu gure bilera-aretoa?

Estonia

Zimbabwe

Mongolia

Puerto Rico

Jehobaren lekukoen bilera-aretoa Jehoba adoratzeko tokia da. Beraz, eraikina garbia, txukuna eta egoera onean mantentzea, ohore bat eta gure adorazioaren parte dela sentitzen dugu. Guztiok parte har dezakegu lan honetan.

Eskaini zeure burua bilera ondoren garbitzeko. Bilera bakoitzaren ondoren, anai-arrebek pozik eskaintzen dute euren burua bilera-aretoan azaleko garbiketa egiteko. Astean behin, garbiketa sakonagoa egiten da. Horretarako, arduradun edo kongregazioko laguntzaile batek, lana antolatzen du eginkizun-zerrenda bat segituz. Beharraren arabera, lan desberdinak egiteko eskaintzen dira anai-arrebak: erratza pasatu, lurra garbitu edo xurgatu, hautsa kendu, aulkiak bere lekuan jarri, komunak garbitu eta desinfektatu, leihoak eta ispiluak garbitu, zaborrak bota edo kanpoaldea garbitu eta lorategia zaindu. Gainera, urtean behin gutxienez, garbiketa orokor bat egiten da. Gure haurrei lan batzuk egiten uztean, gure adorazio-tokia errespetatzen irakasten diegu (Kohelet 4:17 [5:1NM]).

Lagundu ezazu egin behar diren konponketetan. Urtero, azterketa zehatza egiten da bilera-areto barruan eta kanpoan. Azterketa honetan oinarrituta, ohiko mantentze lanak egiten dira bilera-aretoa egoera onean mantentzeko eta premiagabeko gasturik ez izateko (2 Kronikak 24:13; 34:10). Bilera-areto garbia eta egoera onekoa, gure Jainkoa adoratzeko toki duina da. Lan honetan parte hartzeak, Jehoba maite eta gure adorazio-tokia estiman dugula erakusten du (122. Salmoa 1). Honetaz gain, auzoan eragin ona izango du (2 Korintoarrei 6:3).

  • Zergatik zaindu behar dugu gure bilera-aretoa?

  • Nola antolatzen da bilera-aretoaren garbiketa?