Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

8. Jehobak bere herria garbia izatea nahi du

8. Jehobak bere herria garbia izatea nahi du

1 JEHOBA EGITEN DUEN GUZTIAN SANTUA DA

«Izan zaitezte santu, ni santua naiz eta» (Lebitarrena 11:45).

Zer esan nahi du santu izateak?

 

2 GURE ADORAZIOA GARBIA IZAN BEHAR DA

«Zaudete garbi, Jaunaren kultu-tresnak daramatzazuenok!» (Isaias 52:11).

Nola mantentzen dugu garbi gure adorazioa?

 

 3 OHITURA TXARREK JEHOBAREKIN DUGUN HARREMANA KALTETZEN DUTE

«Garbi gaitezen gorputzeko eta espirituko zikin guztietatik» (2 Korintoarrei 7:1).

Zer ohitura mota nahi du Jehobak guk baztertzea?

  • Mateo 22:39; Eginak 17:25; Titori 3:1

    Saihestu gorputzari kalte egin edo bizia laburtzen duten gauzak, esaterako, erretzea edo mozkorkeria eta drogen erabilera. Ohitura horiek baztertzen ditugu gure bizia eta besteena errespetatzen ditugulako eta bizi garen herrialdeko legeak ere bete nahi ditugulako.

  • Erromatarrei 7:21-25

    Ohitura txarren bat uztea gogorra izan arren, ez dugu amore ematen. Jehobaren laguntzaz, gure borroka irabaz dezakegu.

 

4 OHITURA TXARRAK UTZI DITZAKEGU

«Neure gorputza hezi eta menpean jartzen dut» (1 Korintoarrei 9:27).

Zerk lagundu gaitzake ohitura txarrak uzten?

  • Mateo 6:13

    Espiritu santua eskatuz otoitz egin ezazu, desio txarrei aurre egiten lagundu zaitzan.

  • 1 Pedro 4:3, 4

    Ohitura txarrei aurre egitea zailtzen dizun jendea, pelikulak eta musika baztertu itzazu.

  • Erromatarrei 12:1, 2

    Prest egon besteei zerbait ez egitea zergatik erabaki duzun azaltzeko, esaterako, ez erretzeko arrazoiak.