Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

7. Jehobak ematen dion balioa ematen al diozu biziari?

7. Jehobak ematen dion balioa ematen al diozu biziari?

1 BIZIAK BALIO HANDIA DU JEHOBARENTZAT

«Zuregan da biziaren iturria» (36. Salmoa 10 [36:9, NW]).

Zergatik izan behar luke biziak balio handia guretzat?

 

2 ODOLA SAKRATUA DA JEHOBARENTZAT

«Odolean dago, hain zuzen, izakiaren bizia» (Lebitarrena 17:11).

Zein da odolarekiko Jehobaren ikuspuntua?

  • Lebitarrena 17:10, 14; Esaera Zaharrak 13:16; Eginak 15:20; Erromatarrei 12:2

    Odolarekin zerikusia duten zenbait medikuntza-tratamenduri buruzko erabaki garrantzitsuak hartu beharreko egoerak ager daitezke, esaterako, odol-zatiak onartuko ditugun ala ez. Besteek ezin dute gure ordez horrelako erabakirik hartu. Egoera hori agertu baino lehen, gida bila otoitz egin eta beharrezko informazioa bilatu behar dugu.

  • Hasiera 9:4, 5, 9; Deuteronomioa 12:16; Eginak 15:28, 29

    Biblian, odolak bizia irudikatzen du. Odolari buruzko Jainkoaren legea ez da sekula aldatu. Noeren garaitik, Jainkoak israeldarrei emandako Moisesen Legetik pasata, kristauen garaira arte, berdin jarraitu du.

 

 3 BIZIA JEHOBAK IKUSTEN DUEN MODUAN IKUSI BEHAR DUGU

«Nola zerua lurraren gainetik garai, halaxe nire jokabidea zuenaren gainetik eta nire egitasmoak zuenen gainetik» (Isaias 55:9).

Nola erakutsi dezakegu bizia balioesten dugula?

  • Irteera 21:22, oharra, 23

    Gizaki guztien bizia garrantzitsua da Jehobarentzat. Abortua gaizki dago Jainkoarentzat haur jaiogabea ere gizaki biziduna baita.

  • 103. Salmoa 8-14; Eginak 3:19; Efesoarrei 1:7

    Iraganean emakume batek abortatu bazuen eta orain damuturik badago, Jehobak barkatu egingo dio.

  • 11. Salmoa 5; Kohelet 11:9, 10

    Biziari errespetua diogula azalduko dugu kirol arriskutsuak edota indarkerian oinarritutako portaerak saihestuz. Etxea eta ibilgailua arriskurik ez edukitzeko moduan mantendu behar ditugu.

 

4 JEHOBAREN IKUSPUNTUTIK SATANASEN MUNDUA ODOLA ISURTZEAREN ERRUDUN DA

«Emakumea Jainkoaren herriaren eta Jesusen fedeagatik hildakoen odolaz mozkorturik zegoela konturatu nintzen» (Apokalipsia 17:6).

Zergatik da Satanasen mundua odola isurtzearen errudun?