Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

17. Segi Jainkoaren maitasunean

17. Segi Jainkoaren maitasunean

1 JARRAITU FEDEA SENDOTZEN

«Jarrai ezazue zeuen bizitza sinesmen txit santuaren oinarri gainean eraikitzen» (Judas 20).

Zerk lagunduko digu gure fedea eraikitzen?

 

2 KRISTAU HELDUAK IZATERA IRITSI NAHI DUGU

«Irizpideetan izan zaitezte pertsona helduak» (1 Korintoarrei 14:20).

Zer esanahi du kristau heldua izateak?

 

 3 JARRAITU ARRETA ITXAROPENEAN IZATEN

«Argi behar dugu egon, geure armak prest ditugula: [... ] salbamenaren itxaropena burukotzat» (1 Tesalonikarrei 5:8).

Nola babesten gaitu itxaropenak?

  • Hebrearrei 12:2

    Etorkizunerako duzun itxaropenak botere handia du. Pentsatu itxaropenak nola lagundu zion Jesusi estualdiak jasaten.

  • Filipoarrei 4:6, 7

    Inoiz zure fedea itzaltzen ari dela ikusten baduzu, otoitz egin horri buruz. Pentsaera negatiboak eta zalantzek ahuldu zaitzakete. Baina Jehobak ausardia emango dizu eta barrena lasaitzen lagunduko dizu.

  • Malakias 3:10; Erromatarrei 8:21

    Etorkizunerako duzun itxaropenean maiz hausnartu. Mundu berria imajina dezakezun edozer baino hobea izango da.

  • 37. Salmoa 4; Judas 21

    Jehobak zure lagun mina izan nahi du. Ahal duzun guztia egin berari obeditzeko eta jarraitu egunero-egunero berarengana gerturatzen.