Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

16. Egiozu aurre Deabruari

16. Egiozu aurre Deabruari

1 MUNDUA DEABRUAREN ESKUETAN DAGO

«Badakigu [... ] mundu osoa Gaiztoaren esku dagoela» (1 Joan 5:19).

Zer helburu du Satanasek?

  • 1 Pedro 5:8

    Satanasek Jehobarekin dugun harremana kaltetu eta suntsitu ere egin nahi du.

  • Job 2:4, 5

    Jendea Jehoba ezagutu eta maitatzera iristen ikusteak Satanas haserrarazten du.

 

2 EZ IZAN SATANASEN BELDUR

«Jar zaitezte, bada, Jainkoaren menpean; egiozue aurre deabruari, eta ihes egingo du zuengandik» (Santiago 4:7).

Nola dakigu posible dugula Deabruari aurre egitea?

  • Apokalipsia 7:9, 14

    Jehobak mugak jartzen dizkio Deabruak gure aurka egin dezakeenari. Jainkoak gizatalde handi batek biziraun eta mundu berrian egoteko aukera izango duela promestu du.

  • 2 Kronikak 15:2

    Jehobarengandik hurbil mantentzen garenean, berarekin dugun harremana suntsitzea ezinezkoa zaio Satanasi.

  • 1 Korintoarrei 10:13; Hebrearrei 11:4-40

    Jehobak leial mantentzen lagunduko digula hitzeman du, iraganean askori lagundu zien bezala.

 

 3 KONTUZ SATANASEN AZPIKERIEKIN

«Ezagunak ditugu Satanasen azpikeriak» (2 Korintoarrei 2:11).

Zer-nolako azpikeriak erabiltzen ditu Deabruak?

 

4 EZ ZABALDU SATANASEN GEZURRAK

«Deabrua [... ] gezurti baita, eta gezurraren aita» (Joan 8:44).

Nola zabal genitzake Deabruaren gezurrak?

  • Erromatarrei 1:11, 12; 2 Timoteori 2:16

    Jendeak kontatzen dituen istorioen ondorioz, Satanas eta deabruek direna baino indartsuago dirudite. Baina istorio beldurgarriak zabaldu ordez, elkar animatzen ahalegindu behar genuke.

  • Efesoarrei 6:11

    Deabruaren azpikeriak ezagutzen ditugunean, bere aurka jarri eta Jehobarengandik hurbil mantendu gaitezke.