Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

13. Atsegin ote ditu Jainkoak ospakizun guztiak?

13. Atsegin ote ditu Jainkoak ospakizun guztiak?

1 EGITEN DUGUN GUZTIAK JEHOBA OHORA DEZALA

«Nolanahi ere, nahiz jan, nahiz edan, nahiz beste edozer egin, egizue dena Jainkoaren aintzarako» (1 Korintoarrei 10:31).

Nola hartu ditzakegu erabaki onak ospakizunei buruz?

 

2 OHIKO OSPAKIZUN ASKOREN JATORRIA PAGANOA DA

«Horrela, egia ezagutuko duzue, eta egiak aske egingo zaituzte» (Joan 8:32).

Zer jatorri dute zenbait ospakizunek?

  • 2 Korintoarrei 6:14-18; 2 Joan 6, 7

    Apostoluen heriotzaren ondoren, sasi-irakasleek ohitura eta ospakizun paganoak kongregazioan sartu eta izen kristauak eman zizkieten. Hauetako asko gaur egun ere ospatzen dira, Pazko-igandea eta Halloween esaterako.

  • Lukas 2:8-11

    Abenduaren 25⁠ean Eguberri eguna ospatzen da toki askotan. Baina Jesus ez zen egun horretan jaio.

  • Hasiera 40:20-22; Markos 6:21-29

    Lehenengo kristauek ez zituzten urtebetetzeak ospatzen. Bibliak zentzu negatiboan bakarrik aipatzen ditu urtebetetzeak.

 

 3 ZENTZUZ JOKATU ZER OSPATU ERABAKITZEAN

«Azter ezazue zer zaion Jaunari atsegin» (Efesoarrei 5:10).

Zer ospakizun mota saihestu behar dute kristauek? Ospakizun jakin bati buruzko erabaki bat hartzerakoan, galdetu zeure buruari: