Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

11. Ezkontza eguna ondoren

11. Ezkontza eguna ondoren

1 GURE EZKONTZA-BIZITZAK JEHOBA OHORA DEZAKE

«Maitasuna ez da behin ere itzaltzen» (1 Korintoarrei 13:8).

Zerk lagunduko digu gure ezkontza-bizitzako arazoak konpontzen?

 

2 ESATEN ETA EGITEN DUGUNAK GURE EZKONTZA-BIZITZAN ERAGINA DU

«Bat bera izango dira» (Hasiera 2:24).

Zer egin dezakegu ezkontidea ez mintzeko?

  • Mateo 5:28NW; Efesoarrei 4:31

    Izan leial zure bikoteari zure pentsamenduekin ere. Bikotearen sentimenduak kontuan hartu. Mina ematen ari zarela konturatzen bazara, aldaketak egiteko prest egon.

  • Galaziarrei 5:15

    Ez diogu sekula gure bikoteari min fisiko edo emozionalik egin nahi. Hitz garratzek ezkontza-harremana kaltetu besterik ez dute egiten.

  • Esaera Zaharrak 5:18; Hebrearrei 13:4

    Jehobarentzat adulterioa bekatu larria da. Senar-emazteari leialak izateko erabakia sendotu eta ezkontza balio handikotzat hartu behar dugu. Ez diogu sekula Jehoba edo gure kideari ohorerik kendu nahi.

 

 3 EZKONTZA-HARREMANA SENDOTU DEZAKEZU

«Zuhurtziaz eraikitzen da etxea» (Esaera Zaharrak 24:3).

Zer egin dezakezu ezkontza-bizitza zoriontsu eta sendoa izateko?