Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 KRISTAUON BIZIMODUA

Gazte, Jehoba al da zure lagunik onena?

Gazte, Jehoba al da zure lagunik onena?

Lagun batek zer ezaugarri edukitzea gustatzen zaizu? Ziurrenik leiala, ona eta eskuzabal izatea. Jehobak ezaugarri guzti hauek ditu (Ir 34:6; Eg 14:17). Gainera, zure otoitzak entzuten ditu. Behar duzun guztietan, bere eskua luzatzen dizu laguntzeko (Sal 18:36 [18:35, NW ]). Gainera, akatsak barkatzen dizkizu (1 Jn 1:9). A zer lagun ona den Jehoba!

Nola izan zaitezke Jehobaren laguna? Berari buruz ikasiz, Biblia irakurriz. Izan konfiantza berarengan (Sal 62:9 [62:8, NW ]; 142:3 [142:2, NW ]). Jehobarentzat baliotsuak diren gauzak estimatzen dituzula erakutsi. Esaterako, bere Semea, Erreinua eta etorkizunerako egin dituen promesak. Hitz egin besteei berari buruz (Dt 32:3). Jehobarekin harreman estua lantzen baduzu, zure laguna izango da betiko (Sal 73:25, 26, 28).

IKUSI GAZTE, «DASTA ETA IKUS» ZEIN ONA DEN JEHOBA BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Nola presta zaitezke eskaintza eta bataiorako?

  • Nola laguntzen dizute anai-arrebek Jehoba zerbitzatzen?

  • Nola sendotzen du predikatze-lanak Jehobarekin duzun harremana?

  • Jehoba zure laguna izan daiteke betirako!

    Zer eginkizun bete ditzakezu Jehobaren zerbitzuan?

  • Zer gustatzen zaizu Jehobarengandik?