Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Kamera edo interfono bidez predikatuz

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Kamera edo interfono bidez predikatuz

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Teknologiaren aurrerapenek eta delituen hazkuntzak, etxeetan segurtasun kamerak eta interfonoak ohikoak egin dituzte. Agian, gu ikusten gaituen baina guk ikusi ezin dugun norbaiti predikatzea zaila egiten zaigu. Ondorengo ideiek kamera edo interfono bidez konfiantzaz predikatzen lagunduko digute.

HOBETZEKO MODUA:

  • Izan jarrera positiboa. Kamerak edo interfonoak dituzten etxeko jabe asko gurekin hitz egiteko prest daude.

  • Gogoratu kamera asko guk tinbrea jo aurretik grabatzen hasten direla. Beraz, etxeko jabeak gu ikusi eta entzun gaitzake atera gerturatzean.

  • Etxeko jabeak erantzutean, hitz egin interfono edo kamerari berarekin aurrez aurre egongo bagina bezala. Egin irribarre eta keinuak naturaltasunez. Atean esatea pentsatzen genuena esan behar dugu. Kamera badago, aurpegia gehiegi ez gerturatu. Etxeko jabeak erantzuten ez badu, ez utzi mezurik.

  • Elkarrizketa amaitzean, gogoratu etxeko jabeak oraindik entzun eta ikusi gaitzakeela.