Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 KRISTAUON BIZIMODUA

Paulok Jainkoari eskerrak eman zizkion eta adorea jaso zuen

Paulok Jainkoari eskerrak eman zizkion eta adorea jaso zuen

Erromako kongregazioak Paulo zetorrela entzun zuenean, anai-arreba talde batek 64 kilometro egin zituen berarekin elkartzeko. Zer eragin izan zuen euren maitasun sakrifikatuak Paulorengan? «Haiek ikustean, Jainkoari eskerrak eman zizkion Paulok, eta gogoa bizkortu zitzaion» (Eg 28:15). Nahiz eta Paulo bisitatzen zituen kongregazioei adorea emateagatik ezaguna izan, atxilotua zegoen oraingo honetan bera izan zen adorea jaso zuena (2 Ko 13:10).

Gaur egun eskualde-arduradunak kongregazioz kongregazio dabiltza anai-arrebak adoretuz. Jainkoaren zerbitzari guztiak bezala batzuetan nekaturik, kezkaturik eta adoregabeturik sentitzen dira. Eskualde-arduraduna eta bere emaztea zure kongregaziora doazen hurrengoan, zer egin dezakezu «elkar adoretzeko»? (Erm 1:11, 12).

  • Predikatzeko bileretara joan. Eskualde-arduradunak adorea jasotzen du berri-emaileek jarduera aste bereziaz onura handiak jasotzeko sakrifizioak egiten dituztenean (1 Ts 1:2, 3; 2:20). Pentsa ezazu bisitaren hilabetean epe bateko aitzindaritza egitea duzun. Irten al zaitezke predikatzera bera eta emaztearekin edota joatea al duzu bietako batekin biblia-ikastaro batera? Berri-emaile desberdinekin predikatzeaz gozatzen dute, baita berriekin edo trebetasun gutxi dutela uste dutenekin ere.

  • Abegia eskaini. Ostaturik edo bazkariren bat eskaintzea al diezu? Honek eskualde-arduraduna eta bere emaztea maite dituzula erakusten du. Ez dute ezer landuegirik espero (Lk 10:38-42).

  • Bere gida eta aholkuei arreta jarri eta aplikatu. Eskualde-arduradunak Jehobaren zerbitzuan nola hobetu dezakegun ikusten laguntzen digu maitasunez. Zenbaitetan, aholku sendoa eman beharko du (1 Ko 5:1-5). Asko pozten da esaneko eta menpeko garenean (Heb 13:17).

  • Eskerrak eman. Esaiezu eskualde-arduraduna eta emazteari beraien ahaleginek nola lagundu zaituzten. Zuzenean esatea diezu edo txartel baten bidez (Kol 3:15).