Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 KRISTAUON BIZIMODUA

Arrakasta izan dezakezu «haragian sartutako eztena» izan arren!

Arrakasta izan dezakezu «haragian sartutako eztena» izan arren!

Azken egun latz hauetan, Jainkoaren zerbitzari guztiek zailtasun handiak jasaten dituzte (2 Tm 3:1). Nola izan dezakegu konfiantza Jehobarengan eta zailtasun hauei aurre egin? Ipini «Itsuek ikusi egingo dute berriro» bideoa Talita Alnashik eta bere gurasoek egin dutena ikusteko, eta jarraian, erantzun ondorengo galderak:

  • Zein da Talitaren «haragian sartutako eztena»?

  • Bibliako zein promesek lagundu diete Talita eta bere gurasoei jarrera positiboa izaten?

  • Nola erakutsi zuten Jehobarenganako konfiantza Talitaren gurasoek ebakuntza ondoren?

  • Nola erabili zuten Talitaren gurasoek erakundeak ematen duena Talitari Jainkoa maitatzen laguntzeko?

  • Nola erakutsi du Talitak Jehobarengana gerturatu dela «haragian sartutako eztena» izan arren?

  • Nola animatzen zaitu Talitaren ereduak?