Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 ALTXORRAK JAINKOAREN HITZEAN | LUKAS 8-9

Jarraitu niri: Zer behar da horretarako?

Jarraitu niri: Zer behar da horretarako?

9:62

Ildo zuzenak egiteko, goldea zeraman nekazariak ezin zuen atzean utzitakoari begira egon eta arreta galdu. Era berean, kristauak ezin du munduan atzean utzi duenari begira egon eta arreta galdu (Flp 3:13).

Zailtasunei aurre egitean, iraganeko ustezko garai onak faltan botatzea erraza izan daiteke, adibidez, egia ezagutu aurreko garaia. Hori egitean, iraganeko pozak handitu eta arazoak txikitu ohi ditugu. Hori da israeldarrek egin zutena Egipto atzean utzi ondoren (Zen 11:5, 6). Pentsamendu horiei bueltaka bagabiltza, atzean utzi genuen bizimodura itzultzeko ideiak erakarri egingo gaitu. Askoz hobea da gaur egungo bedeinkapenetan pentsatzea eta Erreinupean sentituko dugun poztasunean arreta jartzea (2 Ko 4:16-18).