Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak. Hasi ditzagun predikatzeko aukera ematen diguten elkarrizketak

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak. Hasi ditzagun predikatzeko aukera ematen diguten elkarrizketak

Jesus emakume samariarrari informalki predikatzeko gai izan zen berak elkarrizketari hasiera eman ziolako. Nola hobetu ditzakegu gure gaitasunak ezezagunekin elkarrizketak hasterakoan?

  • Izan gaitezen atseginak eta hitz egin dezagun jendearekin. Nekatuta egon arren, Jesusek ura eskatuz hasi zuen elkarrizketa. Beraz, agur bero bat eskainiz hasi gaitezke eta, ondoren, agian eguraldiaz edota gertuko gertakari bati buruz hitz egitea dugu. Gogoan izan hasierako helburua elkarrizketa bat hastea besterik ez dela. Beraz, pertsonari interesatu lekioken edozein gairi buruz hitz egin dezagun. Erantzuten ez badu, ez dugu ezer galtzen. Saiatu gaitezen beste batekin. Gainera, eska diezaiogun adorea Jehobari (Ne 2:4; Eg 4:29).

  • Egon gaitezen erne berri onei buruz hitz egiteko aukera baten zain, baina larritu gabe. Utzi dezagun elkarrizketa naturaltasunez joan dadin. Behartuz gero, pertsona deseroso sentitu daiteke eta elkarrizketa moztu dezake. Ez nahigabetu elkarrizketa testigantza eman aurretik bukatzen bada. Berri onez hitz egitea kosta egiten bazaizu, praktika ezazu testigantza ematea helburua ez duten elkarrizketak hasiz. [Ikusi eta aztertu lehen bideoa]

  • Sor dezagun predikatzeko aukera gure fedeari buruzko adierazpen bat eginez. Honek entzuleari azalpen bat eskatzeko jakinmina sortu diezaioke. Jesusek iruzkin interesgarriak egin zituen emakumea galderak egitera bultzatuz. Azkenean berri onei buruz hitz egin zuenean, emakumearen galderak erantzuten zituen soilik. [Ikusi eta aztertu bigarren bideoa eta ikusi eta aztertu hirugarren bideoa]