Saltatu edukira

Saltatu edukien aurkibidera

 KRISTAUON BIZIMODUA

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Lagundu jarrera ona dutenei jarraitzaile bihurtzen

Hobetu predikatze-lanerako gaitasunak: Lagundu jarrera ona dutenei jarraitzaile bihurtzen

ZERGATIK DA GARRANTZITSUA? Jehobak «betiko bizirako» jarrera ona dutenen bihotzetan egiaren hazia hazarazten du (Eg 13:48; 1 Ko 3:7). Berarekin batera egiten dugu lan gure ahalegin guztiak erantzun ona ematen dutenei laguntzeko zuzenduz (1 Ko 9:26). Gainera, kristau bataioa salbamena lortzeko beharrezkoa dela ulertu behar dute biblia-ikasleek (1 P 3:21). Jarraitzaile bihurtzen laguntzen diegu honakoa irakatsiz: beraien bizitzetan aldaketak egiten, predikatzen nahiz irakasten eta beraien bizitza Jehobari eskaintzen (Mt 28:19, 20).

HOBETZEKO MODUA:

  • Gogora iezaiezu ikasleei biblia-ikastaroaren helburua Jehoba ezagutzea eta bere nahia egitea dela (Jn 17:3).

  • Lagundu iezaiezu espiritualki aurrera egiten oztopoak gaindituz, hauen artean, ohitura txarrak eta adiskidetasun eztabaidagarriak.

  • Indartu eta adoretu itzazu bataiatu aurretik eta ondoren (Eg 14:22).

IKUSI JEHOBAK LAGUNDUKO ZAITU BIDEOA ETA, GERO, ERANTZUN ONDORENGO GALDERAK:

  • Zer beldurrek eragin dezakete norbaitek bere burua ez eskaintzea eta ez bataiatzea?

  • Nola lagundu diezaiekete arduradunek biblia-ikasleei espiritualki aurreratzen?

  • Zer irakasten digu Isaias 41:10⁠ak Jehobari buruz?

  • Zein ezaugarrik lagunduko digute Jehoba modu onargarrian zerbitzatzen inperfektuak izan arren?

Nola egiten dugu lan Jehobarekin jarraitzaileak egitean?