Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zertan datza biblia-ikastaro bat?

Zertan datza biblia-ikastaro bat?

Jehobaren lekukook hurrengo galderak erantzuten dituen biblia-ikastaroa eskaintzen dugu:

  • Nor da Jainkoa?

  • Arduratzen al da Jainkoa nitaz?

  • Nola hobetu dezaket nire ezkon-bizitza?

  • Nola izan naiteke zoriontsu?

Hona hemen biblia-ikastaroei buruzko ohizko galderen erantzunak.

Zein ikasbide jarraitzen dugu? «Jainkoa» eta «ezkon-bizitza» bezalako gaiak hartu eta gai hauekin zerikusia duten biblia-bertset desberdinak aztertzen ditugu. Beraien artean alderatuz, Bibliak bere osotasunean gaiari buruz esaten duena ikusten dugu eta, honela, Bibliari berari bere esanahia argitzen uzten diogu.

Biblia aztertzen lagun gaitzan Zer da Bibliak benetan irakasten duena? liburua erabiltzen dugu. Liburu honek Jainkoari, Jesusi eta gure etorkizunari buruz Bibliak benetan esaten duena argi eta garbi erakusten du besteak beste.

Zenbat ordaindu behar da biblia-ikastaroa jasotzeko? Ikastaroa dohainik da eta Biblia eta liburuengatik ez da ezertxo ere eskatzen.

Zenbat irauten du saio bakoitzak? Askok astero ordubete inguru igarotzen dute gurekin Biblia aztertzeko. Baina saioaren iraupena alda daiteke eta zure beharretara egokitu.

Zer gertatuko da biblia-ikastaro bat eskatzen badut? Jehobaren lekuko batek bisitatuko zaitu zuri hobekien datorkizun toki eta orduan. Lekukoak, minutu gutxi batzuetan, biblia-ikastaroak zertan datzan erakutsiko dizu eta gustukoa baldin baduzu ikastaroa jarrai dezakezu.

Biblia-ikastaroa izateagatik Jehobaren lekuko bihurtu behar al dut? Ez. Jehobaren lekukook Bibliari buruz irakastea maite dugu, baina ez dugu inor behartzen gure erlijioko kide izatera. Aitzitik, Bibliak esaten duena errespetuz azaltzen dugu, bakoitzak nahi duena sinesteko eskubidea duela onartuz (1 Pedro 3:15, 16).