Ohizko gaizki ulertuak

Ustea: Jehobaren lekukoek ez dute medikuntzan konfiantzarik, beraz, ez dute medikuntza tratamendurik onartzen.

Errealitatea: Gure familia eta guretzako medikuntza tratamendurik onena bilatzen dugu. Osasun arazoak ditugunean, odolik gabeko tratamenduak ematean trebeak diren medikuengana jotzen dugu. Medikuntza-arloan egin diren aurrerapenak eskertzen ditugu. Izan ere, Jehobaren lekukooi laguntzeko egin diren odolik gabeko tratamenduek beste askori lagundu diete. Orain, herrialde askotan, gaixoek odol-transfusioek dakartzaten arriskuak ekidin ditzakete, hala nola, odolaren bidez kutsatzen diren gaixotasunak, immunitate-sistemaren erreakzioak eta gizakien hutsegiteak.

Ustea: Fedeak sendatzen dituela gaixotasunak sinesten dute Jehobaren lekukoek.

Errealitatea: Ez ditugu egiten fede-bidezko sendaketak.

Ustea: Odol-transfusiorik gabeko tratamenduak oso garestiak dira.

Errealitatea: Odolik gabeko sendabideek dituzten abantailek beraien kostua erraz estaltzen dute. *

Ustea: Jehobaren lekuko asko hiltzen dira urtero, baita haurrak ere, odol-transfusioak ez onartzeagatik.

Errealitatea: Baieztapen hau funsgabea da. Zirujauek maiz egiten dituzte odolik gabeko ebakuntza konplexuak, bihotz eta ortopedia-ebakuntzak esaterako, baita organoen transplanteak ere. * Odol-transfusiorik onartzen ez duten gaixoak, baita haurrak ere, onartzen dituztenak bezala edo hobeto sendatu ohi dira. * Nolanahi ere, inork ezin du ziurtatu gaixo bat odol-transfusiorik onartu ez duelako hilko denik edo hau onartzeagatik biziko dela.

Zergatik ez dituzte Jehobaren lekukoek odol-transfusiorik onartzen?

Erlijio gaia da hau, ez medikuntza gaia. Itun Zahar eta Berriak argi esaten digute odolik ez hartzeko (Hasiera 9:4; Lebitarrena 17:10; Deuteronomioa 12:23; Eginak 15:28, 29). Izan ere, Jainkoaren ikuspuntutik, odolak bizitza irudikatzen du (Lebitarrena 17:14). Beraz, odolik ez dugu hartzen Jainkoa errespetatu eta bere esana bete nahi dugulako, bizitza eman baitigu.

Ikuspuntu berriak

Gaur egun, ebakuntza konplexuak odol-transfusiorik gabe egin daitezke

Denbora batean, odolik gabeko medikuntza —transfusioak ekiditeko teknikak— arriskutsua, baita suizida ere zela esaten zen medikuntzan. Halere, ikuspuntu hau aldatu egin da azken urteetan. Adibidez, 2004. urtean medikuntza hezkuntzarako aldizkari batek hau esan zuen: «Jehobaren lekukoak diren gaixoekin erabilitako teknikak ohiko jarduera bilakatuko dira datozen urteetan». * Eta Medicina transfusional aldizkariak honakoa esan zuen 2010ean teknika hauei buruz: «Odolik gabeko kirurgia, kirurgia anbulatorioa bezain ohiko bilakatuko dugu».

Milaka sendagilek, munduan osoan zehar, odol-kontserbatze teknikak erabiltzen dituzte odolik gabeko ebakuntza konplexuak egiteko. Odol-transfusioak ordezkatzen dituzten teknika horiek garapen bidean dauden herrietan ere erabiltzen dituzte eta Jehobaren lekukoak ez diren gaixo askok eskatzen dituzte.

^ § 8 Ikusi Medicina transfusional, 14. or.; Transfusion and Apheresis Science, 33. libk., 3. zk., 349. or.

^ § 10 Ikusi Revista Española de Cardiología, 59. libk., 5. zb., 507.-509. or.; Acta Médica Colombiana, 26. libk., 5. zb., 261. or.; The Journal of Thoracic and Cardiovascular Surgery, 134. libk., 2. zb., 287.-288. or.; Texas Heart Institute Journal, 38. libk., 5. zb., 563. or.; Basics of Blood Management, 2. or. eta Continuing Education in Anaesthesia, Critical Care & Pain, 4. libk., 2. zb., 39. or.

^ § 10 Revista de la Federación Argentina de Cardiología, 34. libk., 3. zb., 407.- 408. or. eta Revista Española de Cardiología, 60. libk., 7. zb., 727.-731. or.

^ § 14 Continuing Education in Anaesthesia, Critical Care & Pain, 4. libk., 2. zb., 39. or.