Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zergatik ez dituzte Eguberriak ospatzen?

Zergatik ez dituzte Eguberriak ospatzen?

Ohizko gaizki ulertuak

Ustea: Jehobaren lekukoek ez dituzte Eguberriak ospatzen Jesusengan ez dutelako sinesten.

Errealitatea: Kristauak gara. Salbamena Jesu Kristoren bidez soilik lor dezakegula sinesten dugu (Eginak 4:12).

Ustea: Jendeari Eguberriak ez ospatzeko irakastean, familiak banatzen dituzue.

Errealitatea: Familiak garrantzi handia du guretzat. Beraz, Biblia erabiltzen dugu familia-loturak estutzeko.

Ustea: Eguberrietako eskuzabaltasun, bake eta maitasun giroaz ez duzue gozatzen.

Errealitatea: Eskuzabalak eta baketsuak izaten saiatzen gara egunero (Esaera Zaharrak 11:25; Erromatarrei 12:18). Esaterako, gure bilerak egitean eta berri onak zabaltzean Jesusen agindua kontuan hartzen dugu: «Doan hartu duzue, eman doan» (Mateo 10:8). Honetaz gain, Jainkoaren Erreinua dela lurrean bakea izateko itxaropen bakarra aditzera ematen dugu (Mateo 10:7).

Zergatik ez ditugu Jehobaren lekukook Eguberriak ospatzen?

  • Jesusek bere heriotza ospatzeko agindu zuen eta ez bere jaiotza (Lukas 22:19, 20).

  • Jesusen apostoluek eta lehen kristauek ez zituzten Eguberriak ospatu. Auñamendi Eusko Entziklopediak honakoa dio: «III. mendean, artean, jaiotza-eguna zein ote zen eztabaidan aritzen ziren teologoak», hau da, azken apostolua hil eta mende bat baino gehiago igaro ondoren.

  • Jesus abenduaren 25ean jaio zelaren frogarik ez dago. Bere jaiotza, gainera, ez da Biblian aipatzen.

  • Jainkoak ez dituela Eguberriak onartzen sinesten dugu, hauek ohitura eta erritu paganoetan oinarrituta baitaude (2 Korintoarrei 6:17).

Zergatik ez dugu gehiengoak bezala jokatzen?

Jende askok Eguberriak ospatzen jarraitzen du, nahiz eta hauen sustraiak ez dauden Biblian oinarrituta, ohitura eta erritu paganoetan baizik. Horiek honakoa galdetu dezakete: «Zergatik joan behar dute kristauek haize kontra? Zergatik eman hainbesteko garrantzia?».

Bibliak gure kabuz pentsatzera animatzen gaitu, hau da, «zentzutasuna eta oharmena» erabiltzera (Esaera Zaharrak 3:21, 22). Egia dena estimatzen irakasten digu (Joan 4:23, 24). Beraz, nahiz eta besteek gutaz duten iritziari garrantzia eman, biblia-printzipioak jarraitzen ditugu nahiz eta honela gehiengoaren onarpenik ez izan.

Eguberriak ez ospatzea erabaki dugun arren, pertsona bakoitzak gai honetan erabakitzeko duen eskubidea errespetatzen dugu. Beraz, besteek Eguberriak ospatzea ez dugu eragozten.