Saltatu edukira

Saltatu azpimenura

Jehobaren lekukoak

Euskara

Zer egin behar dut Jehobaren lekuko izateko?

Zer egin behar dut Jehobaren lekuko izateko?

Jehobaren lekuko izateko jarraitu beharreko pausoak, Jesusek Mateo 28:19, 20an esandako hitzetan aurkitzen ditugu. Pasarte honetan, Kristoren ikaslea izateko jarraitu beharreko pausoak azaltzen dira, hauen barne, Jehobari buruz hitz egitea edota testigantza egitea aurkitzen da.

1. pausoa: Ikasi Bibliak irakasten duena. Jesusek bere jarraitzaileei ikasleak egiteko esan zien hauei irakatsiz (Mateo 28:19, 20). Biblian, batez ere bertan aurkitzen ditugun Jesu Kristoren irakaspenetan, bizitza zoriontsu eta esanguratsua izateko behar duzun informazioa aurkitzen da (2 Timoteori 3:16, 17). Pozik gaude doako biblia-ikastaroen bidez, zuri Bibliak esaten duena aztertzen laguntzeaz (Mateo 10:7, 8; 1 Tesalonikarrei 2:13).

2. pausoa: Ipini praktikan ikasten duzuna. Ikasle guztiek bere aginduak bete behar dituztela esan zuen Jesusek (Mateo 28:20). Bibliari buruz ikastea zerbait arretaz aztertzea baino gehiago izan behar dela esan nahi du horrek. Agian zure pentsaeran eta izaeran aldaketa handiak egitea eskatuko dizu (Eginak 10:42; Efesoarrei 4:22-29; Hebrearrei 10:24, 25). Jesusen aginduak betetzen dituztenek, bera jarraitzeko erabaki pertsonala hartzera bultzatuak sentitzen dira, beraien bizitza Jainkoari eskainiz (Mateo 16:24).

3. pausoa: Bataiatu (Mateo 28:19). Bibliak bataioa lurperatzearekin alderatzen du (Alderatu Erromatarrei 6:2-4). Bataiora arte izandako bizitzaren heriotza eta bizitza berri bat hasten dela irudikatzeko erabiltzen da. Zure bataioa, beraz, Jainkoari kontzientzia garbia eskatzen ari zarela eta Jesusek azaldutako lehen bi pausoak eman dituzula jendaurrean azaltzea da (Hebrearrei 9:14; 1 Pedro 3:21).

Nola jakin dezaket bataiatzeko prest nagoen?

Kongregazioko arduradunekin hitz egin ezazu. Zurekin hitz egingo dute bataiatzeak dakarrena ulertzen duzula, ikasi duzuna praktikan jartzen ari zarela eta bizia Jainkoari zuk nahi izan duzulako eskaini diozula ziurtatzeko (Eginak 20:28; 1 Pedro 5:1-3).

Jarraitu behar al dituzte pauso hauek Jehobaren lekukoen seme-alabek?

Bai. Bibliako agindua jarraituz, gure seme-alabak «Jaunari dagokion bezala» hezten ditugu (Efesoarrei 6:4). Hala ere, hazten doazen heinean, bataiatzeko baldintzak bete aurretik, erabaki pertsonala hartu behar dute Bibliak irakasten duena ikasi, onartu eta praktikan jartzeko (Erromatarrei 12:2). Azken finean, sinesmenei dagokionez, bakoitzak bere erabakia hartu behar du (Erromatarrei 14:12; Galaziarrei 6:5).

Ikasi gehiago

BERRI ONAK JAINKOAREN ESKUTIK!

Nola ezagut dezakezu egiazko adorazioa?

Egiazko erlijio bakar bat al dago? Azter itzazu egiazko erlijioaren bost bereizgarri.

OHIZKO GALDERAK

Jehobaren lekukoek benetako erlijioa beraiek bakarrik praktikatzen dutela uste al dute?

Esan al zuen Jesusek salbamenera zuzentzen duten bide asko daudenik?